Edukira joan

Dundee

Koordenatuak: 56°27′38″N 2°58′12″W / 56.4606°N 2.97°W / 56.4606; -2.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dundee
Dundee
Dùn Dèagh
Dundee
Dùn Dé
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDundee City
Izen ofizialaDundee
Dùn Dèagh
Dundee
Jatorrizko izenaDundee
Dùn Dèagh
Dundee
Posta kodeaDD1, DD2, DD3, DD4, DD5
Geografia
Koordenatuak56°27′38″N 2°58′12″W / 56.4606°N 2.97°W / 56.4606; -2.97
Map
Azalera67.339.690 m²
Altuera18 m
Demografia
Biztanleria148.280 (2016)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01382
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakZadar, Alexandria, Würzburg, Orléans, Nablus eta Dubai
Hizkuntza ofizialaingeles eta eskoziera
dundeecity.gov.uk

Dundee, Eskoziako gaeleraz: Dùn Dé eta eskozieraz: Dundee, Eskoziako laugarren hiririk populatuena da (Glasgowren, Edinburghen eta Aberdeenen atzetik), 156.561 biztanle baitzituen 2012an.

Izenak bi atal ditu, jatorri zeltiarra duen Dun ("gotorlekua") eta gaelerazko ("sua")

Dundeeren hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinatik populatua izan denaren aztarna ugari aurkitu dira indusketetan, baina Dundeeren jatorria XII mendearen amaiera aldera dago. Arrantzale herri bat zen eta Gilen I.a Eskoziakoak foruak eman zizkion eta ondoren bere seme Daviden eskutan utzi zuen. Davidek merkataritza bultzatu zuen eta herriak aberastasun eta garapen aldi bat ezagutu zuen. Herriaren jabetza semerik seme igaro zen eta 1292an Errege burgo bihurtu zen.

Eskoziarren eta ingelesen arteko borrokak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako lehenengo independentzia gerran ingelesek Dundee hiria eta gaztelua hartu zuten baina 1312an Roberto I.ak askatu zuen. Borrokan hiriaren foruen paperak galdu zirenez Roberto I.ak berretsi egin zituen 1327an. Erdi Aroan artilearen esportazioan inarritu zen Dundeeren ekonomia.

XVI eta XVII mendeetan istilu gehiago izan zituen ingelesekin, eta sarritan egon zen beraien esku. 1548an hirian gotortuta zauden ingelesek eskoziarren aurrean zereginik ez zutela ikusita Dundeeri su eman zioten. 1651an George Monck-en agindutara zeuden ingelesek herria suntsitu zuten berriz.

Jakobiten matxinadan paper garrantzitsua izan zuen. Hauek Jakue II.a Ingalaterrakoa errege katolikoaren alde borrokatzen zuten, eskoziarra baitzen. 1715 eta 1716 artean hiriaz jabetu ziren baina azkenean matxinadak porrot egin zuen.

Aro modernoa: Garapen ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII mendean gobernuak harturiko bi erabakik Dundeeri bultzada ekonomiko berria eman zioten. Alde batetik lihoa esportatzeko dirulaguntzak onartu ziren 1742an eta lau solairutako errotak eraiki ziren hirian. Bestetik 1750an britainiarren itsasoko artisautza ere bultzatu zen eta Dundeetarrak balea ehizari ekin zioten. Garapen honek populazioaren handitzea ekarri zuen, 1742an 12.400 izatetik 1821ean 30.500 izatera pasa zen.

Lihoaren exportazioaren gainbehera etortzean ordezko merkeago baten bila hasi ziren. Jutearen zuntz lehorrak balea olioz igurtzi zitekeela ikusita errotetan erraz manipula zitekeela ikusi zuten eta errotak moldatu zituzten. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren ondorioz kotoirik etorri ez izanak Dundeeren ekoizpena nabarmen handitu zuen. 62 jute errota izatera iritsi zen eta 50.000 pertsonak lan egiten zuten hauetan. Langile irlandarrak ere ekarri zituzten eskaerak bete ahal izateko. Kaia ere handitu beharra izan zen eta urtero 200 untzi eraikitzera iritsi ziren, hala baleak ehizatzeko, nola ehunak esportatzeko.

Aberastasun honek eraginda, inguruan beste jarduera batzuk ere sortu ziren. Aipatzekoak dira James Keiller's and Sons marmelada ekoizpenean aintzindaria izan zen enpresa (1756) eta DC Thomson & Co. (1905) argitaletxea. Dundee "hiru J"-en gainean eraiki zela esaten zen, Jute, Jam (mermelada) eta Journalism (Kazetaritza).

Garai hartako gertakari tamalgarriena Tay zubiko desastrea izan zen. Trenaren zubi berri hori eraiki zuten 1878an eta 18 hilabete beranduago ekaitz izugarri batek behera bota zuen trena pasatzen ari zela. 75 pertsona hil ziren. 1906an bestalde sute izugarri batek Dundee erre zuen. Lekukoek esaten zuten "sutan zeuden whisky ibaiek" zeharkatzen zutela hiria.

Kalkutako industriarekin ezin lehiatu eta jutearen industriaren gainbehera iritsi zen XX mendearen hasieran. Langabezia tasa Eskozia osokoa baino altuagoa izan zen, batez ere Gerra arteko urteetan.

Bigarren Mundu gerraren ondoren Timex eta NCR elektronika konpainia amerikarrek antegiak eraiki zituzten bertan eta Dundee errekuperatzen hasi zen.

Kaialde berrizteko plan berria onartu zen 2001ean eta 30 urtetarako proiektu berritzailea egin da.

Tayko fiordoan kokaturik dago, Ipar Itsasoaren ertzean. Dundee Law (174 m) itzalitako sumendi txiki bat da eta inguruan eratu zen hiria. Mendebaldean Balgay Hill (143 m) eta ekildean Gallow Hill (83 m). Iparraldera Sidlaw muinoak daude, puntu garaiena Craigowl Hill (455 m) da.

    Datu klimatikoak (Aberdeen)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.6 15.2 18.3 22.9 23.7 27.8 28.2 28.7 25.0 22.8 16.7 14.5 28.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.4 6.9 9.1 11.5 14.4 17.1 19.3 19.2 16.5 12.7 9.1 6.5 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.7 1.0 2.2 3.9 6.3 9.1 11.0 10.9 8.9 6.1 3.0 0.7 5.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.1 -11.2 -10.0 -4.4 -2.3 -0.7 2.8 1.7 -0.6 -3.4 -10.4 -12.7 -17.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71.1 47.2 53.3 46.3 48.1 57.3 56.9 64.6 65.7 82.0 68.4 61.2 722.0
Eguzki orduak 53.6 77.3 116.2 145.9 191.2 166.4 174.3 166.3 126.0 95.9 69.8 43.1 1426.3
Iturria (1): KNMI/ Royal Netherlands Meteorological Institute[1]
Iturria (2): Met Office [2] (1971-2000)

Hirian bi futbol talde daude, Dundee FC eta Dundee United FC. Bigarren hau da arrakastatsuagoa. Edinburgheko Hibernian FC taldea eredu hartuta, Dundeeko irlandar katolikoen komunitateak futbol taldea eratu zuen 1909an hasiera hartan Dundee Hibernian izenarekin. 1923an hiriko publiko handiagoa erakarri nahian Dundee United Football Club izena ezarri zioten. Eskoziako Liga bat eta bi Kopa irabazi ditu eta 1987an UEFA Kopako finala jokatu zuen, baina IFK Göteborgek garaitu zuen. Aurrez 1984an Europako Kopako finalerdiak ere jokatu zituen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dundeetar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dundee ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. KNMI (institute) (Noiz kontsultatua: 2015eko abuztua).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]