Edukira joan

António Ramalho Eanes

Wikipedia, Entziklopedia askea
António Ramalho Eanes

2. Q82971002 Itzuli

1986ko urriaren 19a - 1987ko abuztuaren 5a
16. Portugalgo presidentea

1976ko uztailaren 14a - 1986ko martxoaren 9a
Francisco da Costa Gomes - Mário Soares

Errepublikako Biltzarreko kidea


Barrutia: Lisboa
Hautetsia: 1987 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAlcains1935eko urtarrilaren 25a (89 urte)
Herrialdea Portugal
Familia
Ezkontidea(k)Maria Manuela Portugal Eanes
Hezkuntza
HeziketaPortuguese Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, iraultzailea eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPortugalgo Armada
Graduateniente
maior
koronel
jeneral
Parte hartutako gatazkakPortuguese Colonial War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Renewal Party (en) Itzuli

Antonio dos Santos Ramalho Eanes (Castelo Branco, 1935eko urtarrilaren 25a) portugaldar militar eta politikaria da. 1976-1986 bitartean Portugalgo presidentea izan zen.

Lisboako Unibertsitateko Zuzenbide eta Psikologia Fakultatean egin zituen ikasketak, eta eskola militarrean sartu zen 1950ean. Militar gisa, Macaon, Mozambiken eta Ginea Bissaun izan zen. Iraultza-gerran espezializatu zen Ikasketa Militar Garaien Institutuan, eta irakaspen horiek aplikatu zituen Ginea Bissaun egon zen denboran, 1969-1971 bitartean. 1974ko apirilaren 25ean, Krabelinen iraultza hasi zen egunean, Angolan zen, Armadaren Psikologia Ekintzako zerbitzuan lanean. Iraultzaren kariaz, Portugalera deitu zuten, hedabide sozialen batzordean parte hartzera. Handik gutxira, Vasco Gonçalves jeneralak telebista-administrazioko batzordearen lehendakaritza eta programen zuzendaritza hartzera deitu zuen, baina ez zuen luzaro iraun karguan, ezker erradikaleko organizazioen presioarengatik. Armadako buruzagitzara igaro zen teniente koronel gisa, eta iraultzaren batzordeko laguntza-zerbitzuetan parte hartu zuen.

1975eko abenduan mailaz igo eta jeneral izendatu zuten, Lurreko Armadako Estatu Nagusiaren Buruzagi gisa. 1976an Portugalgo Errepublikako lehendakari hautatu zuten, sozialista, kristau-demokrata eta sozialdemokraten laguntzarekin. 1986. urtera arte egon zen karguan. Gaur egun, eta agintaldia bete duten beste lehendakarien antzera, biziarteko kargua du Estatu Kontseiluan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]