Antoliñako koba
Antoliñako koba | |
---|---|
marker-color2=665448 | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gautegiz Arteaga |
Koordenatuak | , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa |
Ezaugarriak | |
Luzera | 50 m |
Bisitagarria | ez |
Margoak | bai |
Aztarnak | bai |
Erreferentzia | A-11 |
Katalogoa | ADES |
Antoliñako koba Gautegiz Arteagan (Bizkaia) dagoen haitzulo bat da. Ezaguna da, batez ere, bertan aurkitzen den aztarnategi arkeologikoarengatik.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antoliñako koba Atxarreko karstaren hegoaldeko muturrean aurkitzen da,[1] Arlanburu mendiaren (326 m) iparraldeko magalean, "Muruetaganeko pareta" bezala ezagutzen denaren goiko aldean.[2]
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toponimoa Muruetagane auzoan dagoen tenplu batekin lotua dago: San Antolin baseliza, X-XII mendeen artekoa,[3] eta itxuraz Gautegiz-Arteagako jatorrizko parrokia izan zena.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina txikiko sarrera du, H-HE norabidean, eta bi galeria ditu, ezkerrekoa 30 bat metrotakoa, eta eskuinekoa 10ekoa; azken hau betegarri arkeologikoez buxatua. Seguraski meandro formako galeria tangentzial baten du jatorria, haren garapenean kanporako irtenbidea ireki zuena.[1] Jatorrizko sarbideak 4 m baino gehiagoko zabalera bazuen ere, haren gainera eroritako bloke batek sarbidea murrizten du, 2 metrotako zabaleran eta 1,8 m altueran utziz. Kobak xafla-morfologia du, eta orotara ez du 50 mtako espeleometria gainditzen. Indusketengatik ez balitz, galeriak (edo, hobe esanda, salak) ez luke 2 mtako garaiera izango inongo puntutan.[2]
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarnategia Jose Miguel Barandiaranek identifikatu zuen 1923 urtean.[6] 1995-2008 artean indusketak egin ziren, Mikel Agirreren zuzendaritzapean.[6]
Antoliñako koban antropologek Aurignac, Gravette, Solutre eta Madeleine historiaurreko aldietako hondakinak aurkitu dituzte (duela 34.000 eta 15.000 urte artekoak, alegia).[7] Besteak beste, horman atzamarrarekin eginiko orbain gorri bat[6] eta orein baten irudiarekin apaindutako perkutorea aurkitu dira.[8]
Sukarriz eginiko tresnak aztertuz, ikusi da kobazulo hau aldika erabili zuen ehiztari-biltzaileak Urdaibai, Durangaldea, Arabako lautada, Trebiñu, Sakana eta Urbasa artean mugitzen ziren nomadak zirela. Gizaki hauek modu jarraituan erabili zuten kobazuloa, eta oso antzeko bizimodua eraman zuten, salbu eta aldi batean (Solutre, duela 18.000 bat urte), non beraien ohiturak klimaren hozte handira egokitu behar izan baitzituzten.[7]
Ikerketa genetikoek erakutsi dutenez, Gautegiz-Arteagako gaurko biztanleak inguruko kobazuloetan bizi zirenen oinordeko zuzenak dira.[9]
Paleontologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarnategian Goi-Pleistozenoko fauna aztarna ugari aurkitu da, besteak beste mikrougaztunak (soro-muxarrak, lursagu gorriak, mendiko ur-arratoia, mendebaldeko ur-arratoia, Microtus oeconomus, landa-lursagua, elur-lursagua, Terrícola sp., Apodemus sylvaticus-flavicollis, Sorex coronatus-araneus, Neomysfodiens-anomalus, Crocidura sp. eta Talpa sp.), narrastiak (ziraunak, cf., Podareis sp., Vipera sp. edo Natrix sp. eta Coronella austriaca) eta anfibioak (Salamandridae indet, Rana temporaria-iberica, Bufo sp.). Arrain eta hegazti aztarnaren bat ere aurkitu da, baina ez kantitate esanguratsuan.[10]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ADES Espeleologia Elkartea. 2010. Leizeen eta koben katalogoa. Urdaibai. Catálogo de cuevas y simas. Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz. 545 or.
- AGIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 1996. Resultados de la aplicación de la estratigrafía Analítica en el sondeo estratigráfico de Antoliñako koba (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia). KREI 1:37-56.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 1998. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): I campaña de excavaciones. Arkeoikuska 1997:124-129.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 1998/00. El yacimiento paleolítico de Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga, Bizkaia): secuencia estratigráfica y dinámica industrial. Avance de las campañas de excavación 1995-2000. Illunzar 4:39-81.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 1999. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): II campaña de excavaciones. Arkeoikuska 1998:99-102.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2000. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): III campaña de excavaciones. Arkeoikuska 1999:68-69.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2001. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): IV campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2000:64-65.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2002. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): V campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2001:98-100.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2003. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): VI campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2002:85-86.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2004. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): VII campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2003:91-92.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2005. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): VIII campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2004:87-89.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2006. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): IX campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2005:80-84.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2007. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): X campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2006:121-124.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2008. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): XI campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2007:240-242.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2009. Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga): XII campaña de excavaciones. Arkeoikuska 2008:267-268.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 2013. Ocupaciones gravetienses de Antoliñako koba: aproximación preliminar a su estratigrafía, cronología e industrias. In: De las Heras C, Lasheras JA, Arrizabalaga Á , De la Rasilla M. Pensando El Gravetiense: Nuevos Datos Para La Región Cantábrica En Su Contexto Peninsular y Pirenaico. Madrid: Monografías Del Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira; 2013. p. 216–228.
- AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M.; GONZÁLEZ SAINZ, C. 2011 “Placa con grabado figurativo del gravetiense de Antoliñako koba (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia). Implicaciones en la caracterización de las primeras etapas de la actividad gráfica en la región cantábrica”, Kobie 30, 43-62.
- GRUPO ESPELEOLÓGICO VIZCAÍNO. 1968. Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya. Recopiladas por E. Nolte y Aramburu. Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo. 290 or.
- GRUPO ESPELEOLÓGICO VIZCAÍNO. 1985. Catálogo de cuevas de Vizcaya. Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo. 364 or.
- RIVERO O., SALAZAR S., MATEO-PELLITERO A.M., GARCÍA BUSTOS P., GARATE D., RIOS-GARAIZAR J., 2022. To be or not to be: reassessing the origins of portable art in the Cantabrian Region (Northern Spain). Archaeological and Anthropological Science 14, 18.
- ROFES, J.; GARCÍA-IBAIBARRIAGA, N.; AGUIRRE, M.; MARTÍNEZ-GARCÍA, B.; ORTEGA, L.; ZULUAGA, M.C.; BAILON, S.; ALONSO-OLAZABAL, A.; MURELAGA, X. 2015. Combining small-vertebrate, marine and stable-isotope data to reconstruct past environments. Nature Scientific Reports 5.
- TARRIÑO, A.; YUSTA, I.; AGUIRRE, M. 1998. Indicios de circulación a larga distancia de sílex en el Pleistoceno superior. Datos petrográficos y geoquímicos de materiales arqueológicos de Antoliñako koba. Boletín de la Sociedad Española de Mineralogía, 21-A:200-201.
- ZUBELDIA, H.; MURELAGA, X.; BAILÓN, S.; AGUIRRE, M.; SÁEZ DE LA FUENTE, X. 2003/07. Microvertebrados de la secuencia superior de Antoliñako koba (Pleistoceno superior) (Gauteguiz-Arteaga, Bizkaia). Kobie (Paleoantropología) 27:5-49.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M. 1998/00. El yacimiento paleolítico de Antoliñako koba (Gautegiz Arteaga, Bizkaia): secuencia estratigráfica y dinámica industrial. Avance de las campañas de excavación 1995-2000. Illunzar 4:39-81.
- ↑ a b ADES Espeleologia Elkartea. 2010. Leizeen eta koben katalogoa. Urdaibai. Catálogo de cuevas y simas. Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz. 545 or.
- ↑ Eusko Jaurlaritza. San Antolin tenplua. https://www.euskadi.eus/.
- ↑ «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ Ades. (2024-09-22). «Asteroko kronikie: Antoliñakuen loibekin» Asteroko kronikie (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ a b c GARATE MAIDAGAN, Diego. 2019. Los primeros artistas de Bizkaia. Las cuevas decoradas durante el Paleolítico. Kobie Serie Anejos 15. 134 pp. Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo.
- ↑ a b «GAUTEGIZ ARTEAGA» web.archive.org 2008-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ AGUIRRE RUIZ DE GOPEGUI, M.; GONZÁLEZ SAINZ, C. 2011 “Placa con grabado figurativo del gravetiense de Antoliñako koba (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia). Implicaciones en la caracterización de las primeras etapas de la actividad gráfica en la región cantábrica”, Kobie 30, 43-62.
- ↑ (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «4.000 años viviendo en Urdaibai» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ ZUBELDIA, H.; MURELAGA, X.; BAILÓN, S.; AGUIRRE, M.; SÁEZ DE LA FUENTE, X. 2003/07. Microvertebrados de la secuencia superior de Antoliñako koba (Pleistoceno superior) (Gauteguiz-Arteaga, Bizkaia). Kobie (Paleoantropología) 27:5-49.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |