Azken Afaria (Leonardo da Vinci)
Itxura
Azken Afaria | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Leonardo da Vinci |
Sorrera-urtea | 1490(e)ko hamarkada |
Mugimendua | pizkundea Goi Pizkundea |
Jatorrizko herrialdea | Florentziako Errepublika |
Komisarioa | Ludovico Sforza |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | tenpera pintura eta gesso (en) |
Dimentsioak | 700 () × 880 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | John 13 (en) |
Iconclass | 73D2 |
Kokapena | |
Lekua | Santa Maria delle Grazie |
Bilduma | Santa Maria delle Grazie |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lombardia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Milan |
Hiria | Milan |
Koordenatuak | 45°28′00″N 9°10′15″E / 45.466666666667°N 9.1708333333333°E |
Argumentu nagusia | Jesusen Azken Afaria |
cenacolovinciano.org |
Azken Afaria (italieraz, Il Cenacolo edo L'Ultima Cena) Leonardo da Vincik Ludovico Sforza dukearentzat egindako margolana da. Joanen ebanjelioan bezala irudikatzen du Azken Afaria, Jesusek Hamabi Apostoluei iragartzen dienean haietako batek traizionatuko duela. Apostolu bakoitzak jarrera desberdina hartzen du hori entzundakoan.
Milango Santa Maria delle Grazie monasterioan dago, jangelako horma batean. Ludovico Sforzak familiako mausoleoa egin nahi zuen monasterio horretan, eta, horretarako, Bramante arkitektoa kontratatu zuen besteak beste. Azken Afaria mausoleoaren lan nagusia zen izatekoa.