Baix Empordà
Baix Empordà Kataluniako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Gironako probintzian kokatutakoa. 124.055 biztanle zituen 2006an eta 132.598 2016an, 36 udalerritan banatuta. Palafrugell, Sant Feliu de Guíxols eta Palamós hiru udalerri populatuenak dira. La Bisbal d'Empordà, bestela, herriburua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Alt Empordà, mendebaldean Girones eta Selva eskualdeak eta ekialdean Mediterraneo itsasoa mugakide ditu.
Kostaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde honetan zabaltzen da Costa Bravako zati ezagun bat.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Palafrugell: 19.115 biztanle (2002).
- Sant Feliu de Guixols: 18.994.
- Palamos: 15.662.
- Torroella de Montgri: 9.004.
- La Bisbal d'Emporda (hiriburua): 8.288.
- Castell-Platja d'Aro: 7.691.
- Calonge: 7.684.
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josep Irla (1874-1958), Generalitat de Catalunyako presidentea (124.a).
- Francesc Cambó (1876-1947), Espainiako gobernuaren ministroa.
- Josep Pla (1897-1981), kazetari eta idazlea.
- Agustí Alcoberro (1959-), historialaria eta Assemblea Nacional Catalanaren lehendakariordea.
- Dolors Bassa (1959-), Kataluniako Generalitatearen kontselaria eta preso politikoa.
- Tito Vilanova (1968-2014), futbolaria eta entrenatzailea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kataluniako eskualdeak | ||
---|---|---|
Alt Camp • Alt Empordà • Alt Penedès • Alt Urgell • Alta Ribagorça • Anoia • Bages • Baix Camp • Baix Ebre • Baix Empordà • Baix Llobregat • Baix Penedès • Baixa Cerdanya • Barcelonès • Berguedà • Conca de Barberà • Garraf • Garrigues • Garrotxa • Gironès • Maresme • Moianès • Montsià • Noguera • Osona • Pallars Jussà • Pallars Sobirà • Pla de l'Estany • Pla d'Urgell • Priorat • Ribera d'Ebre • Ripollès • Segarra • Segrià • Selva • Solsonès • Tarragonès • Terra Alta • Urgell • Arango harana • Vallès Occidental • Vallès Oriental |