Edukira joan

Beatriz Akizu Aizpiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Akizu Aizpiri

Bizitza
JaiotzaSoraluze, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Eusko Ikaskuntza
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
JarduerakProiektuen kudeaketa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Eusko Ikaskuntza
Ibarraundi museoa
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Inguma: beatriz-akizu-aizpiri-00?hizkuntza=es

Beatriz Akizu Aizpiri (Soraluze, Gipuzkoa, 1969) Eusko Ikaskuntzako arlo sozio-politiko, dibertsitate eta kohesioko koordinatzailea da.[1][2]

Eusko Ikaskuntzaren XIX. kongresuko Jendartea ataleko koordinatzailea izan zen.[3]

Soraluzen jaio bazen ere, Itziarren (Deba) bizi da Beatriz Akizu.

Musika Hezkuntzako maistra titulua, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna, nortasun kulturala eta etnizitatea espezialitatean Deustuko Unibertsitatean. Gobernantza eta Politika Ikasketetan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntza Plangintzako Masterra Eusko Ikaskuntzan. Musika klasikoan eta jazzean formakuntzaduna eta bikoizketa diplomaduna da.[4]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamahiru urtez (1994-2007) aritu zen irakasle lanetan euskal hezkuntza sistema publikoan, irakaskuntza-aldi honetako ikasturte akademiko batean, Kalitatea Kudeatzeko arduraduna izan zen Irakaskuntza Artistikoaren arloan.

2 urtez (2005-2007) Eskoriatzako Ibarraundi Museoren Kultur ondarea eta tokiko garapena proiektuaren zuzendaria izan zen.

2008an Eusko Ikaskuntzan hasi zen lanean eta proiektu arduraduna izatera heldu zen bertan.[4]

2024an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian 'Euskal Hezkuntza Sistema. Etorkizuna Elkarrekin Eraikitzen' egitasmoa aurkeztu zuen, Eusko Ikaskuntzak urriaren 2tik 4ra bitarte 'Elkartzen gaituena | Lo que nos une | Ce qui nos rassemble' lelopean antolatu zuen XIX. Kongresuaren baitan[4]

Aldizkarietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • DiKomA Proiektua: Hzkuntza-ekologiaren diskurtsoaren bidez komunitatea ahalmentzen laguntzeko proiektua. José Ignacio Marko Juanikorena, Beatriz Akizu Aizpiri. Bat: Soziolinguistika aldizkaria,  1130-8435, zenb. 98, 2016, or. 57-87.[5]
  • Sabin Salaberri musikariaren opera omnia: Metafora une sort zaile. Beatriz Akizu Aizpiri. Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV,  0212-7016, Vol. 54, zenb. 1, 2009, or. 191-207.[5]
  • Desarrollo sostenible y globalización cuando el futuro influye sobre el presente. Beatriz Akizu Aizpiri, Eduardo Rubio Ardanaz. Lan harremanak: Revista de relaciones laborales,  1575-7048, zenb. 12, 2005, or. 185-214.[5][6]
  • Etxea kontzeptuaren aldaketa auzoko harremanetan. Guda sinbolikoak lurraldea antolatzen. Dakit argitaldaria  2007

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Irratia, NAIZ. (2024-10-04). «Eusko Ikaskuntzaren Kongresua: euskal hezkuntza, gizarte berrikuntza eta euskal nortasuna» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  2. Eusko Ikaskuntza, zuzendaritza eredua. .
  3. ««Beharrezkoa da Euskal Herri mailako hezkuntza sarea osatzea»» Berria 2024-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  4. a b c Echevarría, Jan. (2024-09-24). ««Hezkuntza espazio kohesionatu baten alde elkarlanean aritzeko borondatea sortu dugu»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  5. a b c d e «Beatriz Akizu Aizpiri» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  6. Rubio Ardanaz, Eduardo; Akizu Aizpiri, Beatriz. (2005). Desarrollo sostenible y globalización cuando el futuro influye sobre el presente. ISSN 1575-7048. (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]