Beloki (Aralar)
- Artikulu hau Aralar mendilerroan dagoen mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beloki».
Beloki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.271 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′47″N 1°59′34″W / 42.979669°N 1.992814°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe/Baraibar |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Beloki Aralar mendilerroko mendia da. Mendi honek, hegoaldetik, Unaga eta Etzantzako lautadak ixten ditu, eta, iparraldetik, Aralarko Malloak.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guardetxetik ibilbide erosoenetako bat abiatzen da, kontu handia izan behar den arren. Badaezpada, hobe da iparrorratza eta mapa hartzea, Aralarko Errege Sailetako basoetan ez galtzeko. Izan ere, baso hau, hain da itxia, ia ikusbiderik ere ez dagoela, inguru hauetan hain ohikoa den lainoa agertuz gero, ibilaldia asko zailduz. Urdangoene lepora iritsi behar da lehenik. Hau, Txameni eta Beloki artean dago. Albiko lautada errepide ondoan dago, Guardetxera heldu baino pare bat kilometro lehenago. Albiko trikuharria bisitatuz abiatzen da bidea, ondoren, ondo adierazitako bidezidor batetik jarraitzeko, Mugardi eta Bustintza izeneko tokietara daroana. Soilgune batean, gurutze bat dago. Ezkerretara, arkuek izena hartzen duten kupula erako txabolen hondakinak daude. Aurrerago, haran estu batean sartu behar da, Urdangoene lepoa ikusteko. Tontorra eskuinetara geratzen da
Baraibartik, Izarriteko gañera doan bidea hartu behar da. Bertan, antena bat dago. Hemendik, ekialdera jarraitu behar da, Belutako langara heltzeko. Bideak, hego-mendebalderantz biratzen du, eta Txurtxur mendia inguratzen duten pagadi itxiak zeharkatzen ditu. Pagaditik irten eta Prantzes erreka izeneko ibaiaren goi arrora irten behar da. Ezkerretara Olatxikiko txabola utziz, Etzantzatik Atakaxarrera doazen lautadak igo behar dira. Hemendik, ezkerrera geratzen da tontorra. Eta zuzenean igotzen da.
Inguruko tokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |