Bertan Filmeak
Bertan Filmeak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea |
Jarduera sektorea | zinemagintza |
Herrialdea | Espainia |
Bertan Filmeak zinemako hainbat profesionalen ideiak (Antxon Ezeiza, Pedro Olea, José Luis Egea) Euskadiko Kutxaren eta Orbegozo Fundazioaren sustapen-planekin bat egin zutenean sortu zen. Ekoiztetxeak Ikuska izeneko euskarazko film laburren dokumental saila abian jartzeko ardura zuen.
Telesailaren ale bakoitza errealizadore ezberdin batek zuzendu zuen, baina talde tekniko-artistikoa, funtsean, berbera izan zeb guztietan: Antxon Ezeiza (produkzio burua), Xabier Agirresarobe (argazki zuzendaria), Jose Luis Zabala (soinua), Alberto Magán (muntaia).
Horrez gain, 1980an Bertan Filmeak-ek Jose Angel Iribar futbol jokalariak finantzatutako kirol gaiei buruzko hiru film labur ere ekoitzi zituen: Euskara eta futbola, Euskara eta mendia eta Euskara eta arrauna. Koldo Izagirrek eta Antxon Ezeizak zuzendu zituzten film labur horiek.[1]
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an eta 1980an zehar bederatzi Ikuska kaleratu zituzten.
Izenburua | Gaia | Urtea | Zuzendaritza |
---|---|---|---|
Ikuska 1 | Ikastolen aurrekariak eta egungo arazoak | 1979 | José Luis Egea |
Ikuska 2 | Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zirenen testigantza | 1979 | Pedro Olea |
Ikuska 3 | Bilboko arazo urbanistikoak | 1979 | Anton Merikaetxebarria |
Ikuska 4 | Etorkizuneko euskal telebista baten eztabaidarako materialen ekarpena | 1979 | Xabier Elorriaga |
Ikuska 5 | Diglosiari buruzko apunteak | 1979 | Koldo Izaguirre |
Ikuska 6 | Euskararen egoera Nafarroan | 1980 | Juan Bautista Berasategui |
Ikuska 7 | Jose Miguel Barandiaranen omenezko elkarrizketa | 1980 | Kolektiboa |
Ikuska 8 | Landatik hirirako emigrazioa Araban | 1980 | Koldo Larrañaga |
Ikuska 9 | Euskal margolari eta eskultoreak | 1980 | José Julián Baquedano[1] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Unsain, José María. (1985). El cine y los vascos. in: Cuadernos de sección. Editorial Eusko-Ikaskuntza ISBN 978-84-86240-29-5. (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).