Edukira joan

Ikuska (dokumental-saila)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikuska (dokumental-saila)
Jatorria
Argitaratze-data1979
IzenburuaIkuska
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Atalak20
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista dokumentala
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Antxon Ezeiza
Montxo Armendariz
Luis Iriondo
Pedro Olea
José Luis Egea
Xabier Elorriaga





Ekoizpena
EkoizleaAntxon Ezeiza
Luis Iriondo

Konpainia ekoizleaBertan Filmeak
Argazki-zuzendariaJavier Agirresarobe
Emanaldia
Hasiera-data1979
Amaiera-data1984

Ikuska euskarazko film dokumental-sail aitzindaria izan zen, 1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadaren hasieran eginikoak. Sailaren ekoizleak Antxon Ezeiza eta Luis Iriondo izan ziren; eta babesleak, berriz, Bertan Filmak, Orbegozo Fundazioa eta Euskadiko Kutxa. 35 milimetrotan grabatu zituzten. Argazkilaria Javier Agirresarobe zen.[1][2]

Sorrera (1979-1984)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antxon Ezeizak eta Luis Iriondok abiatutako proiektua izan zen Ikuska film labur dokumentalen saila. Frankismo osteko Euskal Herria erretratatuko zuten proiektu zinematografikoak egin nahi izan zituzten, euskal zinearen oinarriak finkatzen hasteko, eta pixkanaka, industria bat garatzeko. Hala, 21 lanez osatutako bilduma egitea ebatzi zuten, kultura, gizartea eta politika landuko zituzten dokumentalak, euskaraz errodatutakoak, alderdi politikoengandik aldenduta eta kutsu ideologikorik gabeak.[2]

Ikuska saileko film bakoitzak bere gidoilaria eta bere zuzendaria zituen, eta film guztiek Euskal Herriko gaiak jorratu dituzte.

Bertsio digitalak (2016)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak (EHKE) 2016an 21 dokumental horiek berreditatu zuen euskarri digitalean. Bertan Filmeak eta Euskadiko Filmotekaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, dokumentalak formatu Digitalean berrargitaratu zituen EKHEk. Bi formatutan plazaratu zituzten: liburua eta 3 DVD eta eduki berberak dituen USB txartela.[2]

Jatorrizko bertsioak 35 milimetrotan errodatu zirenez, zinema areto komertzialetan soilik eskaini zitezkeen, eta horrek kultur elkarteak eta parrokiako aretoak kanpo utzi zituen.

35 milimetrotan errodatu zituzten, lan guztiak homogeneoak izan zitezen, eta Caja Laboral Popularrek, Orbegozo Fundazioak eta Cegasak lagundu zuten proiektua finantzatzen. Ezeizarekin batera (lau zuzendu zituen), Jose Luis Egea, Pedro Olea, Anton Merikaetxebarria, Xabier Elorriaga, Koldo Izagirre, Juanba Berasategi, Koldo Larrañaga, Jose Julián Bakedano, Iñaki Eizmendi, Montxo Armendariz, Mirentxu Loiarte (emakumezko bakarra), Imanol Uribe, Juan Miguel Gutiérrez eta Pedro de la Sota zinegileek ere osatu zituzten laburrak, eta ikusmin handia piztu zuten.[2]

Katebegi bat Euskal Zinema Nazionalaren historian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuska saila aitzindari izan zen, Euskal Herria bere osotasunean hartzen zuelako, herritarrak eurak zirelako euren kezka eta arazoak kontatzen zituztenak, euskara berreskuratzeko eta erabiltzeko urrats kualitatibo bat izan zelako, eta pentsaera askotako pertsonen arteko Elkarlaneko ezohiko eredua izan zelako.[1]

Baina Ikuska sailak tamalez ez zuen lortu euskal gizartearengana modu normalizatu batean iristea. Eta ez zuen batere jarraipenik izan hurrengo hamarkadetako zinemagintzan. Parte hartu zuten zuzendari gehienak Madrilera itzuli ziren Ikuska saila bukatu zenean, beren euskal ibilera hura anekdota gisa geratu zelarik. Ezeiza, Berasategi eta Izagirre izango ziren salbuespen bakarrak.[1]

Ikuska saila katebegi bat gehiago izan zen etenez beteta dagoen Euskal Zinema Nazionalaren katean, Baina katebegi hura ostarte eder bat eder bat ere izan zen Euskal Herriko laino itsasoan. [1]

Antxon Ezeizarentzat Ikuska proiektuak Euskal Herrian zinema egitea ahalbidetu nahi zuen, Madrilen mendean egon gabe. 1980ko hamarkadan, euskal zinema nazionalari buruzko eztabaida sutsua egon zen, gero 1990eko hamarkadan eztabaida hori itzali egin zen pixkanaka, ulertuta euskal zinema dela Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten dena. [3]

« Ikuska proiektua ezezaguna da belaunaldi berrientzat. Euskara zinema aretoetan entzuten den lehen aldia da, gaiek interesa dute, askotariko planteamendu zinematografikoak daude, gero karrera egin duen zuzendari pila bat dago... Jendeak ez ditu ikusi, ez ditu ezagutu ere egiten. Ni harritu egin nintzen: «Zergatik ez da hau erreferente bat?». »

Maialen Beloki[3]


  • Urtea: 1981
  • Zuzendaria: Iñaki Eizmendi
  • Gidoilaria: Iñaki Eizmendi
  • Iraupena: 11 min.
  • Muntaia: Alberto Magan
  • Kolaborazioak: José Luis Egea, J.M. Susperregi, Iñaki Zabaña, Peio Vicente, Juán Luis Lasa
  • Urtea: 1981
  • Zuzendaria: Mirentxu Loiarte
  • Gidoigilea: Mirentxu Loiarte
  • Aktoreak: Karmele Lasarte, María Jesús Zabaleta, Kristian Etxaluz, Itziar Urbiola
  • Iraupena: 10 min.
  • Muntaia: Alberto Magan
  • Kolaboratzaileak: José Luis Egea, Ana Oiarbide, Peio Vicente, Juán Luis Lasa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Martinez, Josu. (2014). Ikuska saila: ostarte bat laino itsasoan. Jakin, 204: 95-102. or..
  2. a b c d Erredakzioa. (2016-11-28). «Ikuska dokumentalen saila berreditatu du EKHEk» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  3. a b Imaz, Andoni. «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
  4. (Ingelesez) Ikuska 2 (Short 1979) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]