Edukira joan

Caixanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caixanova
Datuak
Motaaurrezki kutxa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Historia
Sorrera2000ko uztailaren 17a
Desagerpena2010eko abenduaren 1a

Caixanova 2000ko uztailaren 17an sortutako aurrezki kutxa da, Vigoko aurrezki kutxa (1880an sortua), Ourenseko aurrezki kutxa (1933an sortua) eta Pontevedrako aurrezki kutxak (1930 sortua) bat egin ondoren.

NovaCaixaGalicia 2010eko abenduaren 1ean sortu zen, Caixanova eta Caixa Galicia fusionatu ondoren.

Galiziako lehenengo finantza elkartea Caixanova eta Banco Gallegok osatzen dute, kutxa batek eta banku batek lortutakoa. Izan ere, Banco Gallegoren erdiaren jabea Caixanova da .

Caixanova, azkeneko urteetan Galizian ez ezik Espainian zehar zabaldu zen. 170 bulego Galiziatik at dauzka, hau da, bulego guztietatik gutxi gorabehera %30a. Kontuan hartu behar da Caixanovak bai Europan, bai Amerikan garrantzizko bulegoak dauzkala.

Enpresei laguntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik enpresen finantzaketa, eta bestetik langileen prestakuntza aintzat hartuta, helburua giza kapitalaren gaitasun handitzea da. Baita aholkuak eman, txostenak egin, enpresei nazioarteko harremanetan lagundu eta balio erantsi handiko elkarteen partaidetza erosi.

Gizarte ekintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caixanovak gizarte ekintza ugari egiten ditu, bai bere azpiegituren bidez baita administrazio publikoei eta elkarteei laguntzak emanez.

Caixanovak , 2008. urtean 62,5 milioi banatu zituen eta 3,1 milioi pertsona onuradun izan ziren.

Caixanovak hainbat partaidetza ditu Galiziako enpresetan, besteak beste, hauetan:

Sozietatea Portzentajea
Banco Gallego %50
CLH %5
Pescanova %5,138
Elecnor %6,894
Banco Pastor %5,002
Adolfo Dominguez, S.A. %5,79
NH Hoteles %2,71
General de Alquiler de Maquinaria %5,010
Itinere %11,40

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]