Chris Hipkins
Itxura
Christopher John Hipkins (Hutt Valley, 1978ko irailaren 5a) zeelandaberritar politikaria da. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 2023ko urtarriletik azarora.
Wellingtongo Victoria Unibertsitatean ikasle zen garaian sartu zen politikan. Alderdi Laboristako kidea, diputatu hautatu zuten 2008an. 2017ko hauteskundeen garaipen laboristaren ondoren, Hezkuntza eta Osasun ministro eta COVID-19aren aurkako neurrien arduradun izan zen. Alderdi Laboristako buru eta lehen ministro bihurtu zen Jacinda Ardernek 2023ko urtarrilean dimisioa eman zuenean. Hauteskundeak galdu ondoren, azaroan oposizioko buru bihurtu zen.