Helen Clark
Helen Elizabeth Clark (Hamilton, 1950eko otsailaren 26a) Zeelanda Berriko politikaria da. 1999tik 2008ra lehen ministroa izan zen, eta 2009tik Nazio Batuetako Garapen Programaren administraria da[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeelanda Berriko lehen ministro kargua hartu zuen bigarren emakumea izan zen. Lehenengoa, eta Helen Clarken aurrekoa, Jenny Shipley izan zen. Hiru hauteskunde irabazi zituen jarrian. Irakeko inbasioaren aurkakoa izan zen. Haren agintaldian Afganistanera tropak bidali zituen berreraikitze-lanetan laguntzeko. Zeelanda Berriko azken hogei urteetako politika antinuklearra sostengatu zuen.
2008an hauteskundeak galdu zituen, eta 2009ko apirilean Nazio Batuetako Garapen Programaren administrari izendatu zuten[1].
Raoul Wallenberg Nazioarteko Fundazioko ohorezko kidea da. 2014an Forbes aldizkariak egindako zerrendaren arabera, munduko 23. emakumerik ahaltsuena izan zen.[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Gavin McLEAN: Helen Clark Nzhistory.net.nz. 2014ko irailaren 23an kontsultatua.
- ↑ "The World's 100 Most Powerful Women" Forbes.com. 2014ko irailaren 23an kontsultatua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]