Edukira joan

Domeñu

Koordenatuak: 42°40′31″N 1°14′21″W / 42.67528°N 1.23917°W / 42.67528; -1.23917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Domeñu
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia Irunberriko sarbidetik
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaErromantzatua
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Domeño
Burua
(2019-2023)
Jesus Maria Albisu Garcia
(kontzejuburua)
Posta kodea31454
Herritarradomeñuar
Geografia
Koordenatuak42°40′31″N 1°14′21″W / 42.67528°N 1.23917°W / 42.67528; -1.23917
Azalera7,15 km²
Garaiera488 metro
Distantzia46,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria44 (2023)

Domeñu[1][a] Erromantzatua ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

Erromantzatuko ibarburua da. 2023 urtean 44 biztanle zituen.

Bertako biztanleak domeñuarrak dira.

Domeñu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Domeyno (1075)
  • Domeynno (1088)
  • Dominiu (1098)
  • Domin (1102)
  • Doming (1121)
  • Domigno (1174)
  • Domegno (1198)
  • Domeynnu (1366)
  • Domeño (1534)
  • Domeño (1802)
  • Domeñu (1990)

Domeñuko armarria Erromantzatuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean pieza biribil batek zulatutako urrezko hiruki batez osatuta dago, bi gari-galbururen artean kokatua. »

Domeñu Erromantzatua ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 27.0 29.5 36.0 39.0 42.0 40.0 38.0 30.0 21.0 18.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.4 14.3 16.6 20.6 26.4 29.4 28.6 24.1 18.9 12.3 8.9 18.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 5.5 8.4 10.5 14.3 19.1 21.6 21.3 17.4 13.4 8.1 4.9 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 0.5 2.4 4.4 8.0 11.8 13.9 14.1 10.7 7.9 3.9 0.9 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -12.0 -12.0 -4.0 0.0 0.0 6.0 6.0 0.0 -2.0 -9.0 -13.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 57.6 54.0 56.1 68.5 61.8 40.6 32.9 34.1 50.9 71.9 72.5 74.4 675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.0 34.0 35.5 47.0 39.5 37.0 44.5 46.0 71.0 82.0 31.5 48.5 82.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.0 9.4 9.2 11.7 12.0 6.8 4.9 5.2 7.0 10.4 11.9 12.2 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.5 1.2 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.1 6.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Antzinako noblezia-jaurerriko hiribildua. Dokumentatutako titularrik zaharrenak hauek izan ziren: Gartzea Santxitz 1075ean, Lope Gartzea eta Antso Lopitz 1125ean, azken hau Alfontso I.a Batailatzailea erregearen justizia. San Martin monasterioa, leku berekoa, Leireko abadiari eman zion Antso Larrosa apezpiku iruindarrak 1044an.

XIX. mendearen hasiera arte, Erromantzatua ibarrak izendatutako diputatuak eta bizilagunek izendatutako herrietako errejidoreak zeuden bertan. 1847an eskola bat zuen; ferra-bide bat baizik ez zuen Irunberrira eta Nabaskozera joateko.

2023 urteko erroldaren arabera 44 biztanle zituen Domeñuk.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
34 33 33 27 29 26 23 26 26 24 25 34 38 37 34 40 42 44 39 42 42
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Domeñuko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jesus Maria Albisu Garcia da.

Domeñuko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jesus Maria Albisu Garcia da.

Kontzejuburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik, Domeñuk kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Jesus Maria Albisu Garcia 2011 2015
Jesus Maria Albisu Garcia 2015 2019
Jesus Maria Albisu Garcia 2019 jardunean

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Izenak adierazten duen bezala, eremu honetan Nafar erromantzea izan da tradizioz hitz egiten den hizkuntza, duela gutxi gaztelaniak ordezkatu duena.

  • Jasokundeko Ama Birjiniaren jaiak: abuztuaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /doméɲu/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Domeñu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  5. Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Domeñu» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]