Elio Vittorini
Elio Vittorini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sirakusa, 1908ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1908ko uztailaren 23a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1966ko otsailaren 12a) |
Heriotza | Milan, 1966ko otsailaren 12a (57 urte) |
Heriotza modua | : urdaileko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, editorea, iritzi-kazetaria, partisanoa eta eleberrigilea |
Lantokia(k) | Milan |
Genero artistikoa | saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Sozialista Radical Party (en) |
Elio Vittorini (Sirakusa, Sizilia, Italia, 1908ko uztailaren 23a - Milan, Italia, 1966ko otsailaren 12a) italierazko idazlea eta itzultzailea izan zen.
Florentziako La Stampa eta Solaria aldizkarietan idatzi zituen lehen kontakizunak. Bere lehen eleberrietan kritika zorrotza egin zion italiar gizarteari: Piccola borghesia (1931, Burgesia txikia), Il garofano rosso (1933, Krabelin gorria) eta Conversazione in Sicilia (1941; Solasaldia Sizilian. Pello Lizarralde. Igela, 2021). Ondoren Uomini e no (1945, Gizona eta ez), Il Sempione strizza l´occhio al Fréjus (1947, Gizarajoa Frejusi begi-keinua egiten), Le donne di Messina (1949, Messinaren andereak), Diario in pubblico (1957, Egutegia jendaurrean) eta La città del mondo (1969, Munduko hiria). Bere garaiko Estatu Batuetako idazle asko ezagutarazi zituen Italian, baita haien zenbait obra italierara itzuli ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.