Edukira joan

Real Sociedad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erreala» orritik birbideratua)
Real Sociedad
Txuri-urdin
Datuak
Izen ofiziala
Real Sociedad de Fútbol Sociedad Anónima Deportiva
Motafutbol-kluba
Herrialdea Euskal Herria
IzengoitiaErreala, Txuri-urdin eta La Real
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaAnoeta estadioaDonostia
43°18′05″N 1°58′25″W / 43.3014°N 1.9736°W / 43.3014; -1.9736 (1993–)
 39.500
Agintea
LehendakariaJokin Aperribay
ZuzendariaRoberto Olabe
EntrenatzaileaImanol Alguacil
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1909ko irailaren 7a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
www.realsociedad.com
Facebook: RealSociedadFutbol Twitter: RealSociedad Instagram: realsociedad Youtube: UCfeqewEKWQ8CXY8OiXoMxxw TikTok: realsociedad Edit the value on Wikidata

Real Sociedad de Fútbol Sociedad Anonima Deportiva (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da.

Historian zehar Lehen Mailako taldea izan da, denboraldi gehien-gehienak bertan eman dituelarik. 2009. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta hurrengo urtean, lehen mailara igo zen azken aldiz gaur egun arte, hiru denboraldiz bigarren mailan egon ondoren. Espainiako Ligaren bederatzi talde txapeldunen artean dago, bi aldiz txapelketa lortu duenez 1980ko hamarkadaren hasieran, eta beste hiru aldiz txapeldunorde. Halaber, Errege Kopa hirutan eskuratu du, eta beste 5 aldiz finalista izan da. Europar txapelketetan, UEFA/Europa League-an bederatzi aldiz aritu da eta Europako Kopa/Champions League-an lautan.

Espainiako Ligaren sailkapen historikoan 8. postuan da. Athletic Clubekin areriotasun handiko harremana mantentzen du, euskal derbien bidez. Azkenik, Espainiako selekziora jokalari gehien eman duen seigarren taldea da historian zehar.

Zubietako kirol-instalakuntzetan entrenatu ohi da eta Anoeta estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.

Taldeak bere historian zehar honako izen ofizialak izan ditu:

  • Sociedad de Foot-ball (1909-1910)
  • Real Sociedad de Foot-ball (1910-1931)
  • Sociedad de Foot-ball (1931)
  • Donostia Foot-ball Club (1931-1940)
  • Real Sociedad de Foot-ball (1940-1941)
  • Real Sociedad de Fútbol (1941-1992)
  • Real Sociedad de Fútbol, S.A.D. (1992-)
Sakontzeko, irakurri: «Errealaren historia»
Sakontzeko, irakurri: «Errealaren ibilbidea Europan»
San Sebastian Recreation Club taldea.

Futbola Donostian lehenbizikoz XX. mendearen hasieran Ingalaterran ikasi eta herrialde hartan kirol hori ezagutu zuten euskal ikasleek sartu zuten. 1902an Donostian jokatzen hasi zen eta 1903an jada serioski hartua izan eta San Sebastian Recreation Club hiriko txirrindularitza elkarteak futbol taldea osatu zuen. Honela, hori-berde koloredun kamiseta eta galtza beltzadun gazteak Ondarretako hondartzan futbolean jokatzen ikus zitezkeen. Jatorrizko talde horren eraginez beste zenbait euskal talde sortuak izan ziren, tartean Vasconia Sporting Club, Small F.C., Athletic Club, Easo F.C., C.D. Fortuna, Amaikak Bat eta Cantábrico.

1907an donostiar futbola fase antolatuago batean sartu zen, Sena anaien eskutik, eta Elosegi, Arrillaga, Dorda, Etxebarria eta abarrekin batera S.S. Recreation Club taldearen eszisioa sortu zuten: San Sebastián Foot-ball Club. Talde hau hiriaren koloreak erabiltzen hasi zen, alegia, kamiseta txuria eta galtza urdinak, baina ez zuen bere jabetzako zelairik, hortaz Atotxako udal belodromoa Club Ciclista San Sebastián taldearekin elkarbanatu beharren izan zen, aurrez belodromoan beretzat bakarrik zuen taldea.

Club Ciclista San Sebastián taldeko futbolariak 1909ko Espainiako Kopa jasoz.

1908ko irailaren 21ean belodromoaren erabilpen elkarbanatuak bi taldeen batasuna ekarri eta talde berriaren sorrera eragin zuen: Ciclista Foot-ball Club, Federico Ferreirós presidente zela. Beste euskal, espainiar eta atzerritar taldeen aurkako garaipenek txirrindulari taldea Espainiako Futbol Txapelketan izen ematera bultzarazi zuen. Txapelketa honetan izen eman ahal izateko, Club Ciclista de San Sebastián izendapena erabili zuen, Ciclista F.C. taldea baina zaharragoa baizen, eta txepelketaren antolakuntza ez zuen talde berriek izen ematerik uzten. Eskualdeko Txapelketan irundarrak kaleratu ondoren, apirilaren 4ean Txapelketako lehen partidua irabazi zuten, Athletic Club bilbotar taldea 4-2 garaituz, finalerdietan Galicia F.C. taldea 2-0 emaitzaz garaitu, eta denen harridurarako finalera iritsi eta Madrilen Club Español de Madrid taldeari 3-1 emaitzarekin irabazi zion[1]. George McGuinness ingelesa izan zen txapelketa hartako goleatzaile nagusia, hiru partidatan sei gol sartu baitzituen.

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Realaren taldea Ondarretako zelaian (1910).
Reala Atotxan (1918).
Ligaren historian Atotxan jokatutako lehen partiduko hamaikakoa (1929).

Taldea 1909ko Irailaren 7an sortu zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela. Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián izena izan zuen. 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz. Club Ciclista-ren presidentea zen Mr. Comet-ek ez zuen bazterketa batere gustura onartu eta Realak beste tituluren bat sekula ez zuela irabaziko iragarrik zuen. 70 urtez iraun zuen madarikazioak: Mr. Comet-en madarikazioa deitu zitzaion, Zamorak, 1981ean Gijon-en partiduko azken minutuan sarturiko golarekin amaitu zena.

1910 urtean Vasconia Sporting izenarekin berriz ere finala jokatu zuen Errealak baina Athletic-ek 1-0 emaitzaz irabazi zuen. 1913ko urriaren 5ean Atotxa estadioa inauguratu zen. Urte berean Kopa finalera iritsi zen Erreala baina FC Barcelonak garaitu zuen. Hiru partida jokatu behar izan zituzten, aurrenekoak 2-2 eta bigarrenean 0-0 egin baitzuten. Azkenean kataluniarrek 2-1 emaitzaz gainditu zuten Erreala. 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena). Federazioak Gipuzkoako Txapelketa antolatu zuen Errege Kopa jokatu behar zuen taldea aukeratzeko. Txapelketa honek 1919 eta 1940 artean iraun zuen eta Erreala eta Real Uniónen arteko lehia ikusgarriak izan ziren. Real Unión 8 aldiz nagusitu zen eta Erreala 6 aldiz. Errege Kopa jokatzen zuen Gipuzkoako txapeldunak.

1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzen, eta bera izan zen modu profesionalean aritu zen lehenengoa.

1928an hirugarren Kopako finala jokatu zuen, oraingoan Santander-ren, eta berriz ere FC Barcelonaren aurka galdu zuen. 1928an bertan Espainiako futbol liga txapelketa abiatu zen eta Erreala liga honen hamar talde sortzaileetako bat izan zen. Lehenengo liga hartan Errealak laugarren postuan amaitu zuen baina golegile nagusia Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen. Errealak izan duen "pichichi" bakarra da.

Donostia F.C.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Realeko taldekideak, 1931

1931 urtean Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Honen ondorioz kirol taldeek Errege titulua kendu beharra izan zuten beren izenetik eta Errealak Donostia Foot-Ball Club izena hartu zuen. Ez zen taldearen garai onena izan, 1930-31ko Ligan hirugarren egin bazuen ere hurrengo ligatan eskasago ibili zen eta 1935ean bigarren mailara jeitsi zen.

1940. hamarkada: Igogailuko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Real Sociedad izena berreskuratu zuen eta Ligari bigarren mailan berrekin zion eta hurrengo urtetan mailaz igo eta jeisten aritu zen. Horregatik "Igogailuko taldea" ezizena eman zitzaion. Birritan Errege Kopako finalerdietara iritsi zen. 1941eko urtarrilaren 8an, Errealak partida batean inoiz sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladolidi 14-2 irabazi baitzion. 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezaguna.

1950. hamarkada: Lehen mailako taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1952ko taldea.

1951ko maiatzaren 27an Errege Kopako finalera iritsi zen eta hirugarrenez FC Barcelonaren aurka jokatzea tokatu zitzaion, eta berriz ere partida galdu zuen, 3-0 emaitzaz. Hamarkada honetan lehen mailako taldea izan zen. 1952 urtean J.M. Perez Medranok Errealaren 500. gola sartu zuen Ligan.

1957an San Sebastián Club de Fútbol harrobiko taldea sortu zuen, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena. Helburua lehenengo talderako jokalariak lantzea zuen. Espainiako ligan hau egin zuen aurreneko taldea izan zen.

Puertollanoko igoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Puertollanoko heroiak»
Puertollanoko igoera, 1967an.

1961-62 denboraldian ligan 15. gelditu eta maila galdu zuen. Bost urte igaro zituen Bigarren Mailan. 1967ko apirilaren 23an lortu zuen lehen mailarako igoera. Andoni Elizondo zen entrenatzailea. Puertollanoko Calvo Sotelo taldearen kontra jokatu zuen partida mitikoa bihurtu zena eta Puertollanoko igoera izenaz ezagutu zen gertakari hori. Partida gaizki hasi zen, Calvo Sotelo 2-0 aurreratu baitzen. Bigarren zatian Boronatek gola sartu zuen eta 81. minutuan Arambarri arrasatear gazteak berdinketako gola sartu zuen, horrela taldearen igoera lortuz. Handik aurrera Erreala lehen mailan sendotu zen eta urte askotan "azken igoera" bezala ezagutu izan zen harik eta 2007an berriz bigarren mailara jaitsi zen arte.

1968an 14. egin zuen ligan baina hurrengo urteetan taularen erdialdetik gora finkatu zen. Denboraldi honetan bertan Rafael Mendilucek Errealaren Ligako 1000. gola sartu zuen. 1973-74 urtean 4. egin zuen eta hurrengo urtean aurreneko aldiz Europako txapelketa batean hartu zuen parte. UEFA Kopako lehen itzuliko partida Baník Ostrava talde txekiarraren kontra jokatu zuen Kanporatua izan zen. Atotxan 0-1 emaitzaz galdu zuen eta Txekian 4-0 egin zuen. Ligan ordea berriz ere 4. postua lortu zuen eta hurrengo urtean ere UEFA Kopn jokatu zuen. Lehen itzulian Grasshoppers Zürich garaitu zuen eta final 1/16-tan Liverpool FC tokatu zitzaion aurkari. Partida biak galdu bazituen ere Europako talde handi batek Atotxan jokatu zuen aurreneko aldiz.

Ikurrinaren eguna, 1976ko Errealaren eta Athleticen arteko derbian.

1979-80 denboraldian, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Ez zuen ordea Liga irabazterik lortu azken partidan Sevillaren aurka 2-1 galdu baitzuen, Sevillak bi jokalari gutxiago zituela. Europako errekor handiena izan zen urte askotan zehar.

1981eko apirilaren 26an, Gijón-en, Ligako txapeldun izatea lortu zuten historian lehenengo aldiz. Sporting-en aurka jokatu zuen eta galtzen zihoala azken minutuan Jesus Mari Zamorak berdinketaren gola sartu zuen eta Liga eskuratu zuen Errealak. Balentria hau lortu zuen taldea zaletuen oroimenean gelditu zen iltzatuta: Arconada, Gorriz, Zelaieta, Kortabarria, Olaizola, Alonso, Diego, Zamora, Idigoras, Satrustegi eta Lopez Ufarte. Bigarren zatian Larrañaga eta Bakero atera ziren. Entrenatzailea Alberto Ormaetxea zen eta laguntzailea Boronat.

1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen, azken partida Athletic-en aurka Atotxan jokatuz. 2-1 emaitzaz nagusitu zen. Superkopa ere irabazi zuen Real Madril 4-1 emaitzaz garaituta. Uda hartan Espainian jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta Errealeko jokalari ugari izan ziren Espainiako selekzioan. Selekzioak ordea ez zuen arrakastarik izan. Hurrengo urtean Errealak Europako Kopa jokatu zuen. Finalerdietan Hamburger SV taldea izan zuen aurkari. Atotxan 1-1 emaitzaz berdindu zuten eta Alemanian 2-1 galdu zuen eta finalik gabe gelditu zen. Hamburgotarrak izan ziren urte hartako txapeldunak.

1988ko Errege Kopako finaleko taldea:
Zutik, ezkerretik eskumara:
Arkonada, Gorriz, Gajate, Lopez Rekarte, Larrañaga eta Xanti Bakero.
Belauniko, ezkerretik eskumara:
Anza (masajista), Zuñiga, J.M. Bakero, Loren, Zamora eta Txiki Begiristain.

Urrezko aroa 1980. hamarkada amaierararte luzatu zen 1987 eta 1988an jokaturiko Errege Kopako finalekin. 1987an Zaragozan jokatu zuen Atletico Madrilen aurka eta 2-2 berdindu ondoren penalti jaurtiketetan lortu zuen Errege Kopa irabaztea. J. B. Toshack galestarra zuen entrenatzaile eta Liga irabazi zuten jokalariekin batera harrobiaren emaitza berriak ziren taldean, Txiki Begiristain eta Lopez Rekarte adibidez. 1988ko finala FC Barcelonaren aurka jokatzea tokatu zitzaion. Erreala faboritoa bazen ere laugarren aldiz galdu zuen talde kataluniarraren aurka. Alexankok sartu zuen partidako gol bakarra. 1989an UEFA Kopako final laurdenak jokatu zituen baina VfB Stuttgart talde alemaniarrak penalti jaurtiketetan garaitu zuen. Urte berean Juan Antonio Larrañagak Errealaren 2000. gola sartu zuen.

1990. hamarkada: Atzerritarrak Errealean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendearen amaiera aldera Ligako taldeak jokalari atzerritarrez betetzen hasi ziren eta Errealak ere ezin izan zuen egoera ekidin. 1989ko udan jokalari ugarik taldea utzi zuten alde berean, Begiristain, Lopez Rekarte, Bakero, Loren, Iturrino eta Lopez Ufartek. John Aldridge izan zen aurreneko atzerritarra, bi denboraldi egin zituen taldean eta 33 gol sartu zituen. Hurrengo urtean Dalian Atkinson eta Kevin Richardson etorri ziren baina ez zuten arrakasta bera izan. 1993 urtean Anoeta estadioa inauguratu zuen.

Maila handiko atzerritarrak etorri ziren hurrengo urteetan: Carlos Xavier, Oceano eta Sá Pinto portugaldarrak, Valeri Karpin estoniarra, Meho Kodro bosniarra, "Gica" Craioveanu errumaniarra, Darko Kovačević jugoslaviarra eta Nihat Kahveci eta Tayfun Korkut turkiarrak. Horiekin batera, Alberto López, Agustin Aranzabal, Loren Juarros, Javi de Pedro, Andoni Imaz, Kote Pikabea, Aitor Lopez Rekarte, Iñigo Idiakez edo Luis Pérez bezalako harrobiko jokalarien hamarkada izan zen.

Emaitzei dagokienez garai apala izan zen baina bi salbuespen izan ziren, 1997-98ko hirugarren postua eta batez ere 2002-03ko bigarren postua, azken partidararte Liga lortzeko borrokan aritu zena. Raynald Denoueix zen orduko entrenatzailea, eta jokalari aipagarrienak Xabi Alonso, Mikel Aranburu, Mikel Labaka, Javi de Pedro, Darko Kovačević eta Nihat Kahveci ziren. Hurrengo urtean Txapeldunen Ligan jokatu zuen. Lehenengo fasea pasa ondoren (Olympiakos, Galatasaray eta Juventusen aurka), hurrengo fasean Olympique Lyonnais taldearen kontra galdu zuten. Ligan ordea gorriak pasa zituen.

Bigarren mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urtean jokalari aldaketa ugari izan zen eta harrobia indartu beharrean atzerritarrez bete zen taldea. Nortasuna galtzea ekarri zuen honek eta 2007an maila galdu zen 40 urteren ondoren. 2009an Errealak taldearen sorreraren mendeurrena bigarren mailan zegoela ospatu zuen Real Madrilen aurkako lagunarteko partida batekin. 2010eko ekainaren 13an lehen mailara itzultzea lortu zuen.

Mendeurrena eta gero

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009. urtean, Realak bere sorreraren mendeurrena ospatu zuen. Urtean zehar hainbat ekintza antolatu ziren, baina, ekintzarik garrantzitsuena Mendeurrenaren Partida izan zen 2009ko abuztuaren 15ean Donostiako Anoetako estadioan. Errealak Real Madrilen aurka jokatu zuen, han ziren Cristiano Ronaldo, Kaká, Benzema eta Xabi Alonso .

2009-08-15
22:00
Real Sociedad 0 – 2 Real Madril Anoetako estadioa, Donostia
Ikusleak: 26.000
Epailea: Pérez Lasa
Gola 48' Benzema
Gola 90' Sneijder
Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan.
2017-18ko Europa Leagueko partida, Zeniten aurka, San Petersburgon.

Lehenengo denboraldian azken jardunaldian salbatu bazen ere hurrengo urteetan Europako postuei begira egon da. Entrenatzaile dantza handia izan du ordea eta proiektuari jarraitasuna ematea kostatu izan zaio. Hamarkada honetan harrobiari behar duen garrantzia eman zaio (Asier Illarramendi, Imanol Agirretxe, Asier Illarramendi, Xabi Prieto, Iñigo Martinez, Mikel Oiartzabal, Álvaro Odriozola, David Zurutuza...) eta atzerritan bikainak ere izan ditu, aipagarrienak Antoine Griezmann, Claudio Bravo, Carlos Vela eta Willian José izan dira. 2012an Mikel Aranbururen agurra ospatu zuten taldeak eta zaletuek.

2012-13 denboraldian laugarren postua eskuratu zuen Philippe Montanier entrenatzaile frantsesaren eskutik eta Txapeldunen Ligara sailkatu zen berriz ere. Hurrengo denboraldian Ligaxka fasetik ez zen pasa baina Ligan 7. postuan amaitu zenez UEFA Koparako sailkatu zen. Aspaldiko partez Errege Kopan final erdietara iritsi zen eta beti bezala FC Barcelonak kanporatu zuen.

Ezustean entrenatzaile frantziarra joan ondoren, Jagoba Arrasatek hartu zuen taldearen ardura. Emaitza onak lortzeko helburuaz abiatu zuen denboraldia baina UEFA Kopatik uste baino lehenago kanporatua izan zen eta denboraldi gorabeheratsua izan zuen Errealak. Hurrengo urteetan ere bide beretik jarraitu zuen.

Urte batzuen buruan, azken jardunaldian Europa Leaguerako txartela eskuratu zuen errealak, Celtaren aurkako partidua irabazi eta gero seigarren postua lortuz. Final hamaseirenetan Salzburg talde austriarrak kanporatu zuen. 2018an Asier Garitano entrenatzaile bergararra fitxatu zuen baina emaitzaz ez ziren esperotakoak izan eta abenduan kaleratua izan zen. Imanolek hartu zuen taldea eta azken jardunaldirarte Europan sartzeko lehian egon bazen ere denboraldia eskasa izan zen.

Hurrengo denboraldia ordea, Roberto Olabek fitxaketekin egin zuen lan izugarriaren ondoren, Martin Odegaard, Alexander Isak, Portu eta Alex Remiro fitxatuz, denboraldi polita egin zuen errealak. Ligan 6. postuan amaitu zuen, eta 33 urtean lehen aldiz kopako finalera sailkatu zen, hau Covid-19 pandemiaren eraginez hurrengo urtera atzeratuz. Koparen final hori 2021eko apirilaren 3an jokatu zen eta Real Sociedadek 1-0 irabazi zion Athletici.

2022-23 denboraldian laugarren postua lortu zuen eta hurrengo urtean Txapeldunen Ligan jokatuko zuen berriz. Ligaxkako faseanaurreko urteko txapelduna egokitu bazitzaion ere, Milango Inter, multzoburu sailkatu zen. Final zortzirenetan PSG-ren aurka jokatu zuen eta frantziarrak nagusitu ziren. Bestalde Errege Kopan final aurrekoetara iritsi zen eta penalti jaurtiketatan Mallorca nagusitu zitzaion. Ligan seigarren egin zuen eta Europa Leaguerako sailkatu zen, Europako txapelketatarako bosgarren aldiz jarraian sartu zen beraz.

2014-15 denboraldiko taldea.
  • Lehen ekipamendua: sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdinak; besteetan, urdinak.
  • Bigarren ekipamendua: behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina da, baina gorria, berdea eta laranja ere jantzi izan ditu. 2006-2007 denboraldian, lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako elastikoa jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzerdi urdin-beltzak zituela.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1909
Kopa txap.
Club Ciclista
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1981, 1982
Liga txapelduna
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1987
Kopa txapelduna
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019
Erreginaren Kopa txap.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020
Kopa txapelduna

Etxeko uniformearen bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aurreko taldeak:
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1904
SS Recreation Club
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1905
SS Recreation Club
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1909
Club Ciclista SS
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1910
Vasconia Sporting Club
  • Erreala:
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1914
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1919
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1934
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1955
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1967
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1976
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1981
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1987
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1988
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1990
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1993
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1996
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1998
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2000
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2005
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-2024
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2024-2025

Kanpoko uniformearen bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2007-2009
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2009-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-2024
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2024-2025
Club Ciclista Sociedad de Foot-ball Real Sociedad
1907-1909 1909-1910 1910-etik aurrera
Sakontzeko, irakurri: «Txuri-urdin»

1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek Txuri-urdin ereserkia ondu zuen:

Txuri-urdin, txuri urdin maitea

Txuri-urdin, txuri-urdin aurrera

Beti, beti maite, maite, maitea
Donostia, donostiarra (bis)
Aurrera mutilak! Aurrera Gipuzkoa! Aurrera txuri-urdinak! (bis)
Gazte, gazte, gazte, gazte, gaztedi

Gaztedi aupa aupa mutilak!

Gazte, gazte, gazte, gazte, gaztedi,
Gaztedi txuri-urdinak! '(bis)
2009an Mendeurrena ospatzeko Egaña eta Erentxunek hau ondu zuten:
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Ehun urtez bizi izaten, badaki maitemina
Oso harro daramatzagu, oh kolore txuri-urdinak
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Hondartzan abiatu eta hasi ginen Ondarretan
Garenera iritsi gara Atotxan eta Anoetan
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Oroimenak gordetzen duen barreneko gogo poza,
Puertollano edo Atotxa, El Molinón, Zaragoza,
Irabaztean apaldu, galtzean galdu ongi
Harrobia hor daukagu, balio horien harrobi
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ametsetan

2007-2008. urtean Amets Bat ekitaldia sortu zen Realean, gazteriak taldea animatzeko eta jarraitzeko bideratutako ekitaldiz osatua. Horri ere ereserkia egin zitzaion:

Zelaira gatoz, etxera (aupa Real)
kanpora baina, etxera (aupa Real)
Anoetara, etxera
animatzen hustu eta
amets bat betetzera
Harro eta pozik gatoz
gaur Anoetara
umetatik Realaren,
jarraitzaile gara
harmailatik, zelaira ta
zelaitikan harmailara
guztien amets bakarra
txuri-urdina da
Zelaira gatoz, etxera (aupa Real)
kanpora baina, etxera (aupa Real)
Anoetara, etxera
animatzen hustu eta
amets bat betetzera.
Zeinek esan du zaleak
ez duela indarrik
jokalariek badute
laguntza beharrik
aupa Real esatean
milaka ume eztarrik
zelaikoak ez zaizkigu
sentitzen bakarrik
Zelaira gatoz, etxera (aupa Real)
kanpora baina, etxera (aupa Real)
Anoetara, etxera
animatzen hustu eta
amets bat betetzera

2024/2025 taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko irailaren 1ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Alex Remiro
2 Euskal Herria ATZ Álvaro Odriozola
3 Euskal Herria ATZ Aihen Muñoz
4 Euskal Herria ERD Martin Zubimendi
5 Euskal Herria ERD Igor Zubeldia
6 Euskal Herria ATZ Aritz Elustondo
7 Euskal Herria AUR Ander Barrenetxea
8 Errusia ERD Arsen Zakharyan
9 Islandia AUR Orri Óskarsson
10 Euskal Herria ERD Mikel Oiartzabal (kapitaina)
11 Surinam AUR Sheraldo Becker
12 Espainia ATZ Javi López
13 Euskal Herria ATE Unai Marrero
14 Japonia AUR Takefusa Kubo
15 Euskal Herria ERD Urko González de Zarate
Zbk. Postua Jokalaria
16 Euskal Herria ERD Jon Ander Olasagasti
17 Katalunia ATZ Sergio Gómez
18 Mali ATZ Hamari Traoré
19 Nigeria AUR Sadiq Umar
20 Euskal Herria ATZ Jon Pacheco
21 Maroko ATZ Nayef Aguerd
22 Euskal Herria ERD Beñat Turrientes
23 Galizia ERD Brais Méndez
24 Kroazia ERD Luka Sučić
25 Euskal Herria ERD Jon Magunazelaia
27 Venezuela ATZ Jon Mikel Aranburu
28 Espainia ERD Pablo Marín
31 Euskal Herria ATZ Jon Martín

Utzitako jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. Postua Jokalaria
- Euskal Herria AUR Jon Karrikaburu

Lehen taldea denboraldika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950-1960

1960-1970

1970-1980

1980-1990

1990-2000

2000-2010

2010-2020

2020-

Futbol zelaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Anoetako estadioa»
Anoetako estadioa.

Anoetako Futbol Zelaia 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia du. Zelaia 105 m. luze da eta 70 m. zabal. Futbolerako ez ezik, atlestismorako ere prestatuta dago. Realak partida ofizialak bertan jokatzen ditu, baina entrenatzeko Zubietako zelaiak erabiltzen ditu, Lasarteren ondoan. Bertan, saskibaloi kantxak ere daude, baita errehabilitaziorako eremua, proiekzio aretoak eta gimnasioa ere. UEFAk kategoria goreneko estadio izendatu zuen eta Champions Leagueko finalak antolatzeko gai da.

Lehenagoko estadioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Atotxa: Realaren jarraitzaileen zelairik maitatuena, ziur aski, eta 75 urtean taldearen estadioa izan zena.
  • Ondarreta: Realaren lehen zelaia, Donostiako Antigua auzoan. San Sebastian Recreation Club taldeak, Errealaren aurrekaria zenak, inauguratu zuen 1906an.

Jarraitzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Realzalea edo zaletu txuri-urdina.

CIS erakundeak 2007an egindako inkesta baten arabera, Osasuna taldearekin berdinduta, Espainiako 11. futbol taldea da, jarraitzaileen kopurua kontuan hartuta. Inkestaren arabera, Espainiako biztanle guztien % 1,3 dira realzaleak, eta beste % 1,5ek gustuko dute Reala, baina ez lehen talde gisan.[2]

2008ko martxoan Realaren aldeko 108 peña zeuden, honela banatuta:[3]

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 77
  • Denboraldiak 2. mailan: 16
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (1980-81 eta 1981-82)

Irabazitako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Errealaren ibilbidea Europan»
  • UEFA Europa League: 1989an final-laurdenetaraino iritsi ziren. Guztira 13 aldiz jokatu dute UEFA Kopan edo Europa League-an, azkena 2023an, eta behin Europako Errekopan.

Beste txapelketa batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markarik onenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Partida gehien jokatutakoak
  1. Alberto "Bixio" Gorriz: 599 partida
  2. Juan Antonio Larrañaga: 589 p
  3. Jesus Mari Zamora: 588 p
  4. Luis Miguel Arconada: 551 p
  5. Xabi Prieto: 529 p
  6. Miguel Fuentes: 495 p
  7. Roberto López Ufarte: 474 p
  8. Agustin Gajate: 469 p
  9. Inaxio Kortabarria: 442 p
  10. Mikel Aranburu: 427 p
  • Gol gehien sartutakoak
  1. Jesus Mari Satrustegi: 162 gol
  2. Ignacio María Alkorta "Txolin": 136 g
  3. Roberto Lopez Ufarte: 129 g
  4. Sebastián Ontoria: 114 g
  5. Paco Bienzobas: 109 g
  6. Darko Kovačević: 107 g
  7. Mikel Oiartzabal: 101 g
  8. Pedro Uralde: 100 g
  9. Jose Mari Bakero: 91 g
  10. José Mari Pérez: 86 g


  1. Benito Diaz: 389 Partida (192 Irabazi, 67 Berdindu, 130 Galdu)
  2. John Benjamin Toshack: 386 P (158 I, 99 B, 129 G)
  3. Alberto Ormaetxea: 324 P (157 I, 87 B, 80 G)
  4. Andoni Elizondo: 234 P (97 I, 51 B, 86 G)
  5. Salvador Artigas: 168 P (53 I, 43 B, 72 G)
  6. Harry Lowe: 161 P (71 I, 23 B, 67 G)
  7. Imanol Alguacil: 154, 2021aren hasieran
  8. Jose Ignazio Urbieta: 143 P (50 I, 31 B, 62 G)
  9. Jose Antonio Irulegi: 112 P (45 I, 29 B, 38 G)
  10. Bernd Krauss: 99 P (40 I, 32 B, 27 G)
  11. José Berraondo: 91 P (43 I, 19 B, 29 G)
  • Espainiako ligan jarraian galdu gabeko partiden errekorra: 38 partida (1978-79 denboraldiko 29. jardunalditik 1979-80 denboraldiko 32. jardunaldira bitartean).
  • Partida ofizial batean lorturiko emaitzarik onena lortu zuen 1941ean: Real Sociedad 14 - Valladolid 2.

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Realaren historia»
Taldearen sailkapena historian zehar
Urtea Maila Postua Errege Kopa Superkopa Europa
1997-98 Lehen maila 3.a 1/8
1998-99 Lehen maila 10.a 1/8 1/8 (Europa League)
1999-00 Lehen maila 13.a 1/32
2000-01 Lehen maila 14.a 1/32
2001-02 Lehen maila 13.a 1/32
2002-03 Lehen maila 2.a 1/32
2003-04 Lehen maila 15.a 1/16 1/8 (Txapeldunen Liga)
2004-05 Lehen maila 14.a 16.a
2005-06 Lehen maila 16.a 1/32
2006-07 Lehen maila 19.a (jeitsi) 1/16
2007-08 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2008-09 Bigarren maila 6.a 1/32
2009-10 Bigarren maila 1.a (igo) 2. itzulia
2010-11 Lehen maila 15.a 1/16
2011-12 Lehen maila 12.a 1/8
2012-13 Lehen maila 4.a 1/16
2013-14 Lehen maila 7.a final 1/2 Liga fasea (Txapeldunen Liga)
2014-15 Lehen maila 12.a 1/8 4. kanporaketa (Europa League)
2015-16 Lehen maila 9.a 1/16
2016-17 Lehen maila 6.a 1/4
2017-18 Lehen maila 12.a 1/16 1/16 (Europa League)
2018-19 Lehen maila 9.a 1/8
2019-20 Lehen maila 6.a 1.a¹
2020-21 Lehen maila 5.a 1/8 final 1/2¹ 1/16 (Europa League)
2021-22 Lehen maila 6.a 1/4 1/16 (Europa League)
2022-23 Lehen maila 4.a 1/4 1/8 (Europa League)
2023-24 Lehen maila 6.a final 1/2 1/8 (Txapeldunen Liga)
  • ¹ 2019-20ko Superkopa 2021eko urtarrilean jokatu zen eta Kopa apirilaren 3an.

Taldetik pasatako jokalari nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Realeko futbolariak»

Euskal Herritarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerritarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus zerrenda: «Realeko entrenatzaileak»

Entrenatzaile nabarmenenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko entrenatzaile garrantzitsuenen artean, hasierako urteetan Benito Diaz (1926-1930 eta 1942-1951) azpimarratzekoa da. 13 urtez Reala zuzentzen egon zen, estatistika bikainarekin. Halaber, 1946an "WM" sistema lehen aldiz erabili zuen Espainiako Ligan.

Andoni Elizondo (1966-1970 eta 1974-1976) izan zen 1967an taldea Lehen mailara igo zuena, bigarren mailan 5 urtez egon ondoren. Denbora aurrera, Reala mantenduko zen 40 urtez maila gorenean, Elizondok igo zuen urte hartatik 2007 arte.

Alberto Ormaetxeak 1978an hartu zuen taldea, eta zazpi urtez bertan lan egin zuen. Eibartarrak lortu ditu taldeko inoizko emaitzarik hoberenak, Espainiako futbol liga txapelketa bi aldiz jarraian eskuratuz, 1981 eta 1982an. Halaber, 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.

John Benjamin Toshack galestarrak ordezkatu zuen aulkian, bertan zortzi urtez egonda, tarteka. Berarekin, 1987an Errege Kopa irabazi zuen, eta hurrengo urtean Liga eta Kopako txapeldunordea izan zen. 1989an UEFA Kopa-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren txuri-urdinak berarekin.

Urte batzuk geroago, Raynald Denoueix frantziarrak kargua hartu zuen, 2002an. Ez zen taldera iritsi momentu errazetan, aurreko urteetan bigarren mailara jaisteko zorian egon baitzen, baina 2003an Ligan txapeldunordea izatea lortu zuen.

Azkenik, onenen artean ere, Rafael Iriondo eta Jose Antonio Irulegi baditugu.

2014ko azaroan David Moyes eskoziarrak Jagoba Arrasate entrenatzaile gisa ordezkatu zuen, aurretik Everton F.C taldean hamaika urtez ibilbide oparoa eta ospea bereganatu eta ondoren Manchester United taldean zortzi hilabetez laburrez eta zorterik gabe jardun zuen entrenatzaile ospetsua. Moyesek urtebete baino ez zuen eman Realeko entrenatzaile gisa, 2015eko azaroaren 9an kargutik kendu[4], eta Eusebio Sacristán entrenatzaile jarriz[5].

Sakontzeko, irakurri: «Errealeko presidenteen zerrenda»
  • Emakumezkoen belar hockeya: 1932an sortua, sekzio hau izan da guztien artean arrakastatsuena historia osoan, nahiz eta hemen bazter batean agertu. Lorpen handiena eskuratu zuten 2019ko apirilean, Europako Txapeldunen Koparen finalera iritsita (Amsterdamen aurka 7-0 galdu arren).[6]

1992, 1996 eta 2000. urteetako Joko Olinpikoetan Realeko hainbat jokalarik hartu zuten parte, eta Bartzelonako Olinpiadetan Urrezko Domina ere lortu zuten bost jokalarik Espainiako taldearekin.

7 aldiz irabazi dute Espainiako Liga txapelketa (1992/93, 1997/98, 1998/99, ?, ?, 2012/13 eta 2013/14an) eta 3 aldiz Erreginaren Kopa (1986/87, 1993/94 eta 2001/02an). Aretoko hockeyan, aldiz, 4 aldiz izan dira txapeldunak (1976/77, 1980/81, 1991/92 eta 1997/98an).
Jokalari aipagarriak: Teresa Motos (Klubaren Urre eta Diamantezko Domina), Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique, Mari Carmen Barea, Arantza Urruzuno (Klubaren Urrezko domina), Mari Aiestaran (Klubaren Urrezko domina), Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxea.
2018/19ko jokalariak: Irati Arrillaga, Itxaso Sanchez, Ines Perez Lana, Nereba Belzunegi, Ainhoa Belzunegi, Maite Telleria, Patricia Maraña, Maider Altuna, Ane Segurola, Lucia Casado, Amaia Belenguer, Ane Erguin, Maria Goena, Laura Garate, Julene Sanchez, Jone Alba, Ainhoa Huegun, eta Priscila Jori.
  • Gizonezkoen belar hockeya: 1916 inguruan abiatua. Palmares oparoa dauka sekzioak, baina ez emakumezkoena bezain distiratsua: Gipuzkoako Txapelketa (1960/61, 1961/62, 1964, 1965, 1966/67, 1976/77, 1981/82, 1982/83, 1983/84 eta 1985/86), Euskal Kopa (1928, 1929/30), Errege Kopa (1919), Espainiako txapelketa (1929/30).

Beste kirol sailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dopatze polemika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko martxoaren 28an, Jordi Évolek La Sexta telebista katean Eufemiano Fuentes espainiar kirol doktoreari egin elkarrizketan, doktore horrek, kirolarientzako dopatze substantziak kudeatzen zituela aitortu ez ezik, onartu zuen harremanak izan zituela 2002-2003an Jose Luis Astiazaranekin, Erreala ligan bigarren geratu zen sasoian.[7]

Urte horretako bere kontabilitate idazpen batean "cuentas Asti" agertzen da, eta 42.070 euroko diru kopurua, gerora Badiolak plazaratu zuen Real Sociedaden B kontabilitate bateko diru kopuruarekin bat datorrena ("compra de medicinas"). Kontabilitateko beste bi idazpen ere bat zetozen. Eufeminiano Fuentesek berretsi egin zuen datu horiek zuzenak zirela, eta ondorioztatu zitekeela berak harreman horiek izan zituela Astiazaranekin.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiproiektuak
Wikiproiektuak
Wikiproiektu bat abian da
Real Sociedad gaiari buruz.


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal