Urriaren 5
Itxura
Urriaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamazortzigarren eguna da, 279.a bisurteetan. 87 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1934 – 1934ko Urriko greba orokorra Arrasateko grebalariek herria hartu zuten eta autoritateak atxilotu zituzten. Errepublika Soziala aldarrikatu zuten eta Guardia Zibilaren kasernari eraso egin zioten.
- 1975 – ETAk jarritako bonba batek hiru goardia zibil hil zituen Oñatin.
- 1977 – Alianza Apostólica Anticomunistak bonba bat jarri zuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan. Kalte material handiak eragin zituen.
- 1979 – ETAk Bilboko alkate izandako Jose Maria Uriarte Alvain hil zuen.
- 2006 – Plazida Insausti, Euskal Herriko emakumerik nagusienak, 110 urte bete zituen.
- 2007 – Eusko Legebiltzarraren gehiengoak terrorismoaren biktimei barkamen eskaera publikoa adostu zuen, eta 2008ko maiatzean biktimei buruzko bigarren biltzar monografikoa egitea erabaki.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1934 – Greba orokor iraultzailea hasi zen Espainian eta gobernuak guda egoera aldarrikatu zuen. Asturiasen langileek miliziak osatu eta ia lurralde osoaren kontrola eskuratu zuten, meatzarien eskualdeetan Guardia Zibilaren kasernak errendiaraziz. 1934ko Iraultza Asturiasen hasi zen.
- 2006 – Errusia eta Georgiarraren arteko gatazka, polizia georgiarrak espioi errusiarrak Georgian atzeman ondoren.
- 2009 – Sozialdemokratek irabazi zituzten Greziako bozak, gehiengo osoz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1762 – Orfeo eta Euridize (italieraz: Orfeo ed Euridice), Christoph Willibald Glucken musika eta Ranieri de' Calzabigiren libretoa duen opera estreinatu zen Vienako Burgtheaterren.
- 1956 – The Ten Commandments ("Hamar Aginduak") filma estreinatu zen, Cecil B. DeMillek zuzendu eta Charlton Heston, Yul Brynner, Anne Baxter, Edward G. Robinson, Yvonne De Carlo, Debra Paget eta John Derek aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1962 – Dr. No filma estreinatu zen, Terence Youngek zuzendu eta Sean Connery, Ursula Andress, Joseph Wiseman, Jack Lord eta John Kitzmiller aktoreek antzeztu zuten, James Bonden lehenbiziko filma izan zelarik.
- 1969 – Monty Python umorezko antzerki taldeak Monty Python’s Flying Circus ("Monty Phitonen Zirku Hegalaria") telesaileko lehenbiziko atala BBC katean estreinatu uen.
- 1978 – The Boys from Brazil ("Brasilgo Mutikoak") filma estreinartu zen, Franklin J. Schaffnerek zuzendu eta Gregory Peck, Laurence Olivier eta James Mason aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 – Edurne Pasabanek bere hamaikagarren zortzimilakoa igo zuen, Manaslu.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1834 – Plazido Zuloaga, gipuzkoar armagilea, damaskinatuan aditua, Madrilen (h. 1910).
- 1880 – Emilio Altzugarai, nafar militarra, Espainiako Armadako koronela (h. 1944).
- 1886 – Alfonso Sena, gipuzkoar futbolaria (h. 1958).
- 1887 – René Cassin, euskal zuzenbide irakaslea, 1968ko Bakearen Nobel Saria (h. 1976).
- 1893 – Francisco Fuentes Paskual, nafar historialaria (h. 1959).
- 1896 – Plazida Insausti, 110 urte eta 342 egun bizi izandako beasaindarra (h. 2007).
- 1901 – Rosario Olazabal, Emakume Abertzale Batzaren bizkaitar kidea eta maistra.
- 1903 – Luis Bernaola, bizkaitar jesuita eta ekonomialaria (h. 1981).
- 1941 – José Ángel Rebolledo, bizkaitar zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizlea.
- 1942 – Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria (h. 2012).
- 1946 – Xabier Santxotena, agote jatorrizko nafar eskultore, sukaldari, poeta eta arte ikertzailea.
- 1947 – Manu Moreno, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea.
- 1949 – Ricardo Ibáñez, bizkaitar futbolaria ohia.
- 1951 – Nicolas Olano, lapurtar enpresaburua, Groupe Olano taldearen sortzaile eta presidentea.
- 1955 –
- Michel Haïssaguerre, lapurtar medikua, kardiologian aditua.
- Esteban Ibarretxe, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1966 –
- Xabier Carbayeda, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Carlos Pérez-Nievas, CDNko nafar politikaria.
- 1970 – Kirmen Uribe, euskal idazlea.
- 1972 – Oskar Matute, bizkaitar politikaria, Alternatiba alderdiaren bozeramailea.
- 1975 – Maria Solana, nafar kazetaria eta politikaria.
- 1981 – Mikel Aurrekoetxea, bizkaitar futbolari ohia.
- 1986 – Valeria Ros, bizkaitar irrati-esataria eta umoregilea.
- 1989 – Joseba del Barrio, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1990 – Susana Abaitua, euskal aktorea.
- 2000 – Andere Basterra, bizkaitar txirrindularia.
- 2001 – Adrián Pérez Bolo, bizkaitar futbolaria, Madrilen.
- 2002 - Mikel Erdozain, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- 2004 - Daniel Lyubomirov, bulgariar-nafar futbolaria, Gotse Delcheven.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1319 – Petri IV.a Aragoikoa, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea (h. 1387).
- 1520 – Alexandro Farnese, italiar kardinala (h. 1589).
- 1640 – Madame de Montespan, Luis XIV.a Frantziakoa erregearen maitale ofiziala (h. 1707).
- 1712 – Francesco Guardi, italiar margolaria eta diseinatzailea (h. 1793).
- 1713 – Denis Diderot, frantziar idazle eta filosofoa (h. 1784).
- 1728 – Chevalier d'Eon, frantziar diplomatiko eta espioia (h. 1810).
- 1737 – Alexei Grigorievitx Orlov, errusiar aitonen seme eta politikaria, Petri III.a tsarraren aurkako matxinoa (h. 1808).
- 1777 – Guillaume Dupuytren, frantziar kirurgialaria eta anatomista (h. 1835).
- 1781 – Bernard Bolzano, bohemiar matematikari, logikari, filosofo eta teologoa (h. 1848).
- 1817 – Ilia Fibiger, danimarkar erizain, filantropo eta idazlea (h. 1867).
- 1829 – Chester Alan Arthur, Ameriketako Estatu Batuetako 21. Presidentea (h. 1886).
- 1840 – Joan II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1929).
- 1848 – Édouard Detaille, frantziar margolaria (h. 1912).
- 1849 – Jean-Baptiste Troppmann, frantziar serieko-hiltzailea (h. 1870).
- 1864 – Louis Lumière, frantziar asmatzailea (h. 1948).
- 1869 – Ellen Thesleff, finlandiar margolari espresionista, Finlandiako margolari modernista garrantzitsuenetakoa (h. 1954).
- 1879 – Francis Peyton Rous, estatubatuar medikuntza-ikertzailea, 1966ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1970).
- 1882 – Robert Goddard, estatubatuar ingeniaria, kohetegintzako aintzindarietako bat (h. 1945).
- 1887 – Guido Caprotti, espainiar-italiar margolaria (h. 1966).
- 1890 – Kasimir Edschmid, alemaniar idazlea (h. 1966).
- 1896 – Raimundo Fernández-Cuesta, eskuin muturreko politikari, abokatu eta notario espainiarra (h. 1992).
- 1898 – José Camón Aznar, espainiar katedraduna, historialaria, idazlea eta pentsalaria (h. 1979).
- 1899 – Georges Bidault, Frantziako Behin Behineko Gobernuko presidentea (h. 1983).
- 1907 – Jean Louis, frantziar jantzi-disenatzailea (h. 1997).
- 1908 – Joshua Logan, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1988).
- 1911 – Flann O'Brien, irlandar idazlea (h. 1966).
- 1917 – Magda Szabó, hungariar idazlea, historiako hungariar eleberrigilerik onenetarikoa (h. 2007).
- 1919 – Donald Pleasence, ingeles aktorea (h. 1995).
- 1922 – Jock Stein, eskoziar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1985).
- 1923 –
- Stig Dagerman, suediar kazetari eta idazlea (h. 1954).
- Glynis Johns, britainiar aktore, abeslari eta dantzaria (h. 2024).
- 1924 –
- José Donoso Yáñez, txiletar eleberrigilea (h. 1996).
- Olga Gyarmati, hungariar atleta, Luzera-jauzian aditua (h. 2013)
- 1925 –
- Antoine Gizenga, Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (h. 2019).
- Youenn Gwernig, bretoi idazle eta abeslaria (h. 2006).
- Roberto Juarroz, argentinar idazle eta poeta (h. 1995).
- Paul Wild, suitzar astronomoa (h. 2014).
- 1929 – Richard F. Gordon Jr., estatubatuar astronauta (h. 2017).
- 1930 –
- June Almeida, eskoziar birologoa, BBCren arabera lehen koronabirusa aurkitu zuen emakumea (h. 2007).
- Reinhard Selten, alemaniar ekonomista eta matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2016).
- 1933 –
- Diane Cilento, australiar aktorea (h. 2011).
- Raymond Kendall, Interpoleko idazkari nagusi ohia.
- 1936 – Václav Havel, txekiar dramagile, idazle eta politikaria, Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa (h. 2011).
- 1939 –
- Marie-Claire Blais, quebectar poeta, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 2021).
- Marie Laforêt, frantziar aktore eta abeslaria (h. 2019).
- 1940 – Milena Dravić, serbiar aktorea (h. 2018).
- 1943 – Steve Miller, estatubatuar abeslari eta gitarra-jotzailea, Steve Miller Bandako liderra.
- 1949 – Peter Ackroyd, britainiar eleberrigile, biografo eta kritikaria.
- 1951 –
- Karen Allen, estatubatuar aktorea.
- Bob Geldof, irlandar musikari eta ekintzailea.
- 1952 –
- Clive Barker, ingeles eleberrigile, antzerkigile, zinema zuzendari eta artista bisuala.
- Imran Khan, Pakistango 22. lehen ministroa.
- Emomalii Rakhmon, Tajikistango presidentea.
- 1954 – Ryszard Gajewski, poloniar mendizalea.
- 1955 –
- Javier Castañeda López, espainiar futbolari ohia, Osasunarekin partida gehien jokatu dituen hirugarren futbolaria.
- Ángela Molina, espainiar aktorea.
- Sandra Torres, guatemalar politikaria.
- 1956 – Jaume Matas, Balear uharteetako presidentea.
- 1957 – Bernie Mac, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2008).
- 1958 – Neil deGrasse Tyson, estatubatuar astronomo, kosmologo, idazle eta zientzia-dibulgatzailea.
- 1959 – Maya Lin, estatubatuar eskultore eta arkitektoa.
- 1960 –
- Careca, brasildar futbolari ohia.
- David Kirk, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- 1961 –
- Guillermo Calabrese, argentinar sukaldari eta telebista-aurkezlea (h. 2023).
- Silvia Soler, kataluniar idazle eta kazetaria.
- 1962 – Maryse Rivière, eleberri poliziakoen frantziar idazlea.
- 1965 – Mario Lemieux, kanadar izotz hockey jokalari profesional ohia.
- 1966 – José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria (h. 2003).
- 1967 – Guy Pearce, ingeles-australiar aktorea.
- 1969 – Kinu Nishimura, japoniar bideo-jokoen artista kontzeptuala, ilustratzailea eta animea.
- 1970 – Laura Borràs, kataluniar filologo eta politikaria.
- 1972 – Tom Hooper, ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1973 – Cédric Villani, frantziar matematikari eta politikaria.
- 1974 – Sofía Mazagatos, espainiar top-model ohi eta aktorea.
- 1975 – Kate Winslet, ingeles aktorea.
- 1976 – Ramzan Kadyrov, Txetxeniako presidentea.
- 1977 – Konstantin Zirianov, errusiar futbolari ohia.
- 1979 – Patricia Conde, espainiar aktore, modelo eta telebista aurkezlea.
- 1980 – Humberlito Borges, brasildar futbolaria.
- 1983 –
- Jesse Eisenberg, estatubatuar aktorea.
- Nicky Hilton, estatubatuar modelo eta diseinatzailea.
- 1984 –
- Yutaro Abe, japoniar futbolaria.
- Lucía Sainz, kataluniar tenislari ohia eta padel-jokalaria.
- Paola Villarreal, mexikar informatikaria.
- 1985 – Marta Galimany, tarragonar atleta, distantzia luzeko lasterketetan aditua.
- 1986 – Treechada Petcharat, thailandiar aktore eta modeloa.
- 1989 –
- Asmirandah, indonesiar aktore, abeslari eta idazlea.
- Ayelén Beker, argentinar cumbia abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea.
- 1990 – Yuika Sugasawa, japoniar futbolaria.
- 1991 –
- Takahiro Ogihara, japoniar futbolaria.
- Tornike Shengelia, georgiar saskibaloi jokalaria.
- 1993 – Chanathip Songkrasin, thailandiar futbolaria.
- 1996 –
- Nong Rose, thailandiar emakumezko muay thai boxeolari transgeneroa.
- Milena Smit, espainiar aktorea.
- 2001 –
- Yasmina Drissi, kataluniar aktorea.
- Dalila Bela, kanadar-estatubatuar aktorea.
- 2003 - Eden Golan, errusiar-israeldar abeslaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1238 – Petri Ramirez Piedrolakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1398 – Zuria Nafarroakoa, Nafarroako infanta eta Frantziako erregina ezkontide.
- 1915 – Jose Maria Usanditzaga, donostiar musikagilea, konpositorea eta piano-jotzailea (j. 1887).
- 1934 – Marcelino Oreja Elosegi, gipuzkoar politikari, abokatu, ingenari eta enpresaburua, eraila (j. 1891).
- 1974 – Ddiddue Epherre, zuberoar euskaltzale eta elizgizona (j. 1929).
- 1991 – Jesús Malón, nafar politikaria (j. 1934).
- 2006 – Maria Bengoetxea, Maria Txindurri, bizkaitar euskaltzalea (j. 1906).
- 2010 – Béatrice d'Irube, lapurtar kazetaria, Mulhousen (j. 1957).
- 2012 – Joxe Aierbe, euskal idazlea (j. 1934).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 578 – Justino II.a, Bizantziar Inperioko agintaria.
- 1056 – Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorea (j. 1017)
- 1214 – Alfontso VIII.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1155).
- 1285 – Filipe III.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1245).
- 1396 – Juan Alonso Pérez de Guzmán y Osorio, gaztelar noblea (j. 1342).
- 1524 – Joachim Patinir, flandriar margolaria.
- 1536 – Francisco de Zúñiga Avellaneda, espainiar noble eta militarra (j. 1475).
- 1659 – Francisco Andia-Irarrazabal, txiletar noble eta militarra (j. 1576).
- 1763 – Augusto III.a Poloniakoa, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia (j. 1796).
- 1791 – Grigori Potiomkin, errusiar politikari eta militarra (j. 1739).
- 1802 – Sanité Bélair, haitiar iraultzailea, burugabetua (j. 1781).
- 1805 – Charles Cornwallis, britainiar jenerala (j. 1738).
- 1837 – Hortense de Beauharnais, Holandako erregina ezkontidea (j. 1786).
- 1864 – Imre Madách, hungariar idazle eta politikaria (j. 1823).
- 1874 – Charles-Mathias Simons, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1802).
- 1880 – Jacques Offenbach, frantziar musikagilea (j. 1819).
- 1882 – Bertha Frederich, alemaniar eleberrigilea (j. 1823).
- 1918 – Roland Garros, frantziar pilotua, Mediterraneoa alderik alde zeharkatu zuen lehen pertsona (j. 1888).
- 1923 – Alexei Stepanov, errusiar margolaria (j. 1858).
- 1931 – Selma Rıza Feraceli, Turkiako lehen emakume kazetaria (j. 1872.
- 1933 – Nikolai Iudenitx, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (j. 1862).
- 1934 – Jean Vigo, frantziar zinema zuzendaria (j. 1905).
- 1938 – Faustina Kowalska, poloniar lekaime katolikoa, santu izendatua (j. 1905).
- 1940 – Silvestre Revueltas, mexikar biolinista eta musikagilea (j. 1899).
- 1942 – Dorothea Klumpke, estatubatuar astronomoa, Parisko Behatokian Neurketa Agentzia zuzendu zuena (j. 1861).
- 1946 – István Bethlen, Hungariako lehen ministroa (j. 1874).
- 1952 – Teresa Flores, txiletar sindikatu-buruzagia, feminista eta politikaria (j. 1890).
- 1960 – Alfred Louis Kroeber, estatubatuar antropologoa (j. 1876).
- 1972 – Ivan Efremov, sobietar paleontologo eta zientzia fikzio idazlea (j. 1907).
- 1973 - Milunka Savić, serbiar heroia, gerra guztien historian kondekorazio gehien jaso dituen emakumea (j. 1892).
- 1974 – Miguel Enríquez, txiletar medikua, Ezkerreko Mugimendu Iraultzailea alderdiaren sortzaile eta zuzendaria (j. 1944).
- 1976 – Lars Onsager, estatubatuar kimikaria, 1968ko Kimikako Nobel Saria (j. 1903).
- 1977 – Seamus Costello, irlandar errepublikar politikari eta ideologo ezkertiar eta sozialista (j. 1939).
- 1981 – Gloria Grahame, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- 1983 – Earl Tupper, estatubatuar enpresario eta asmatzailea, Tupperwarearen asmatzailea (j. 1907).
- 1985 – Harald Cramér, suediar matematikari eta estatistikaria (j. 1893).
- 1986 – Mairin Mitchell, britainiar kazetari eta idazlea (j. 1895).
- 1992 – Cornelis Berkhouwer, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1919).
- 1996 – Seymour Cray, estatubatuar ingeniaria eta konputagailugintzaren aitzindaria (j. 1925).
- 1997 – Mary Jayne Gold, naziengandiko iheslarien estatubatuar laguntzailea (j. 1909).
- 2000 – Johanna Döbereiner, txekiar-brasildar ingeniari agronomoa, lurraren biologian aitzindaria (j. 1924).
- 2001 – Jan Lenica, poloniar marrazkilaria (j. 1928).
- 2003 – Annalena Tonelli, italiar misiolari katoliko eta ekintzailea (j. 1943).
- 2004 – Maurice Wilkins, zeelandaberritar-britainiar biofisikaria, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- 2007 –
- Alexandra Boulat, frantziar nazioarteko-fotokazetaria (j. 1962).
- Walter Kempowski, alemaniar idazlea (j. 1929).
- 2010 – Bernard Clavel, frantziar idazlea (j. 1923).
- 2011 – Steve Jobs, estatubatuar enpresaburua eta informatikaria, Apple enpresaren sortzaileetako bat eta lehendakaria (j. 1955).
- 2013 – Ruth R. Benerito, estatubatuar kimikari eta asmatzailea, ehungintzan egindako lanagatik ezaguna (j. 1916).
- 2014 – Andrea de Cesaris, italiar 1 Formulako gidaria (j. 1959).
- 2015 –
- Chantal Akerman, belgikar zinema zuzendaria (h. 1950).
- Ana Diosdado, argentinar-espainiar dramaturgoa, gidoilaria, idazlea eta aktorea (j. 1938).
- Henning Mankell, suediar idazle eta dramaturgoa (j. 1948).
- 2016 –
- Georges Balandier, frantziar antropologo eta soziologoa (j. 1920).
- Michal Kováč, Eslovakiar Errepublikako lehendabiziko presidentea (j. 1930).
- 2019 – Andy Etchebarren, euskal jatorriko estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1943)
- 2020 – Monica Roberts, blogari, idazle eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile afro-amerikarra (j. 1962).
- 2024 –
- A. Q. M. Badruddoza Chowdhury, Bangladeshko presidentea (j. 1930).
- Robert Coover, estatubatuar eleberrigilea (j. 1932).
- Naima Lamcharki, marokoar aktorea (j. 1943).
- Ifigenia Martínez, mexikar politikaria, ekonomialaria, irakaslea, katedraduna eta diplomazialaria (j. 1925).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Lilian, Lili eta Idurre.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |