Estanislao Urkixo Landaluze
Estanislao Urkixo Landaluze | |||||
---|---|---|---|---|---|
1886ko apirilaren 25a - 1889ko apirilaren 30a Barrutia: Ávilako probintzia
1883ko maiatzaren 11 - 1883ko urriaren 30a ← José Abascal Carredano (en) - Pedro Martínez Luna (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Estanislao de Urquijo y Landaluce | ||||
Jaiotza | Aiara, 1816ko maiatzaren 7a | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Madril, 1889ko apirilaren 30a (72 urte) | ||||
Familia | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua | ||||
Lantokia(k) | Madril |
Estanislao Urkixo Landaluze (Murga, Araba, 1816ko maiatzaren 7a - Madril, Espainia, 1889ko apirilaren 30a) enpresaburua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]12 urte zituenean Madrila joan zen, eta osaba baten etxean hartu zuen bizilekua. 1834. urtean eta hurrengo urteetan, Madrilgo Rothschild familiaren agentzian aritu zen Daniel Weisweillerrekin batera. 1841-1849 urteetan, Truke eta Burtsako agente izan zen eta 16 urtez Espainiako Bankuko kontseilari. Rothschilden Madrilgo agentziako konfiantzazko kide izateari utzi zion 1848 aldera, baina SEMIko batzordekide izan zen. Ferrocarril de Mediodía konpainiaren sortzaileetariko bat izan zen.
1871. urtean Urkixoko Markes egin zuten Arabako Ahaldun Nagusi hautatu zuteneko urte berean, eta euskal lurraldeko kargu politiko horretan aritu zen Bigarren Karlistaldiak iraun bitartean (1870tik 1876ra). Politikari eta agintari gisa, foruzale liberal posizioa izan zuen. Horregatik eta Arabaren aldeko beste ekimen batzuengatik, "Probintziaren Aita" izendatu zuten.[1]
Aholkulari eta finantza-gizona izaki, José Salamancak behea jo zuenean, haren higiezinekin geratu zen. Madrilgo alkate izan zen lau hilabetez 1883an. Haren diru laguntzaz 1870ean zabalduriko Laudio ibarreko Herri Eskolen eraikina egin zen (gaur egun Laudioalde Lanbide Heziketa eskola BHI), Arabako eliza ugari berriztatu ziren, ura eraman zen hainbat herrigunetara, eta lanpostu ugari sortu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa. Urquijo Landaluze, Estanislao. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.