Edukira joan

Euskal Museoa (Baiona)

Koordenatuak: 43°29′31″N 1°28′26″W / 43.492°N 1.47378°W / 43.492; -1.47378
Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Museoa
Euskal Museoaren kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′31″N 1°28′26″W / 43.492°N 1.47378°W / 43.492; -1.47378
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1924
Inaugurazioa1924
Arkitektura
Bisitariak urtean62
Kontaktua
Helbidea37 quai des Corsaires
Telefonoatel:+33-5-59-59-08-98
Webgune ofiziala

Euskal Museoa (frantsesez Musée Basque) Baionako (Lapurdi) Baiona Ttipia auzoan dagoen museo bat da. Euskal izena duen arren, haren gaia ez da euskara, Euskal Herriko etnografia baizik. Kortsarioen kaiko 37. zenbakian dago, XVII. mendeko Agorreta etxean (Frantziako monumentu historiko izendatua), Baiona Ttipia auzoan.

Barruko gela bat.

Euskal museo bat irekitzeko lehenbiziko ekimenak Baionan egoitza zuen Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkarteak bultzatutakoak izan ziren; euskal museoa gauzatzeko ideia jada aurretik 1914an sortutakoa zen. Phillippe Veiryn, William Boissel eta Ramiro Arrue sortzaileen artean egon ziren.

Halere, 1922ko martxoaren 9an Castagnet alkateak aipatutako Elkartearekin bildu eta udalaren babespean museo berri honen antolatzaile eta administraria izateko proposamena luzatu zionean zehaztu zen.

1922ko apirilaren 3an Boissel komandanteak txosten bat argitaratu eta Elkarteak baiezkoa eman zion. Hainbat estualdi gainditu ondoren, lehenbiziko erakustaldiak antolatu eta hainbat objektu bateratzeko eraikina euren eskura gelditu zen. Hogei hilabete beranduago, 1923ko abenduaren 9an, Udal Ordezkaritza batek museoa bisitatu zuen, eta 1924ko urtarrilaren 5ean «Société de Sciences, Lettres et Arts» elkarteak aurreneko aretoetan zehar ibili zen. Otsailean Museoa jendeari ireki zitzaion. Museoaren atarian ezarritako oroitarri batek museo honetako sortzaile eta bultzatzailea izan zen Boissel komandantea omendu eta oroitzen du.

Museoaren gaia nagusiki euskal etnografia da, eta bere 2.000 m.²-ko azalera hainbat ataletan banaturik dago: lapurtar eta nafar altzari eta etxeko lanabesak, makila, arrantza tresnak, kupeltegintza, tellagintza, euskal dantzak eta sorginkeria (azken hau 1944an irekia). Atal bereziak erlijio eta ehorzketa objektuak dira, Pilotaren Museoa deritzona, Benta baten berreraikipena, antzinako sukalde eta logela batzuen berreraikipenak, nahiz 1937an sortutako Hiru B-ren gela deriotzona dira, hots, Biarno, Bigorra eta Euskal Herria; hau dena XVI. mendetik XX. mendera doazen piezekin osaturik dago.

Historiaurrea eta Baionako Historiari buruzko hainbat areto ere baditu: Baionako israeldarrak, Zigor Aretoa (XII. mendeko hiriaren armarria, moneta eta diru-parerez osatua), Jansenismoa, Idazleen Aretoa, Frantziako Iraultzari buruzko aretoa eta XVIII. mendeko historiari buruzkoa ere bai. Kartografia kabinete bat ere badu (XV. mendetik XX. mendera doazen piezekin osatua).

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa Baionako Udalaren eta Frantziako Museo Zuzendaritzaren pean dago. 1987an museoan 10 pertsonak lan egiten zuten, eta Jean Haritschelhar zuen zuzendari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]