San Martin eliza (Ahetze)
Itxura
- Artikulu hau Ahetzeko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
San Martin eliza (Ahetze) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Ahetze |
Koordenatuak | 43°24′21″N 1°34′17″W / 43.4057°N 1.5714°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Martin Tourskoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Izena | Martin Tourskoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084305 |
San Martin Ahetzeko eliza da. XVI. mendeko eraikin hau 1973an monumentu historiko izendatu zuten[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza Done Jakue bidean dago eta XVI. mendeko hasieran ekin zioten eraikitzeari. Done Jakueren estatua[2], XVIII. mendeko erromes batena, Jasokundearen estatua[3], XVIII. mendeko erretaula[4] eta XV. mendeko gurutzea[5] ditu. Besoetan txintxarriak dituen gurutze honek 1609an Pierre de Lancreren sumindura eta ondorengo sorginkeriaren aurkako prozesua eragin zituen[6].
Gertuko hilerrian disko itxurako hilarri zaharra topatu eta Baionako Euskal Museora eraman zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Elizaren ikuspegia.
-
Kanpandegia.
-
Aurrealdea.
-
Sarrera.
-
Jesukristo eta bi erromes.
-
Erretaula
-
Beiratea
-
Hilerria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mérimée datu basea
- ↑ Palissy datu-basea
- ↑ Palissy datu-basea
- ↑ Palissy datu-basea
- ↑ Palissy datu-basea
- ↑ Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques. Arthaud, 303 or. ISBN 2 7003 0038 6..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]