Griko
Grikoa | |
---|---|
Grikoaren hiztunen kokapena Salento eta Calabriako hizkuntz enklabeetan. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia |
Hiztunak | 20.000 |
Eskualdea | Salentoko penintsula (Apulia), Calabria |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Hellenic (en) greziera modernoa Italiot Greek (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | alfabeto grekoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | apul1237 |
Linguasphere | 56-AAA-aia |
Linguist List | ell-gri |
UNESCO | 1614 |
Endangered Languages Project | 10922 |
Grikoa greziera modernoaren dialektoa da, Italiako Magna Graecia eskualdean mintzatua.
Greziarrek grikoari katoitaliótika (κατωιταλιώτικα) deritzote, hau da, Hegoaldeko italiera. Era berean, kalabrera ere deitzen zaio grikoari, grekokalabrera haren aldaerarekin nahasiz. Salentoar grikoa, salentoera (bi izen horietan, Salentoko aldaera nabari da) eta grekanikoa izenez ere ezaguna da.
Antzina, grikoa Italiako hegoalde osoan mintzatzen bazen ere, gaur egun bi hizkuntz enklabetan hitz egiten da (ikus mapa):
- Apuliako (Salentoko penintsula) Grecia Salentina izeneko ingurua: Calimera, Martano, Castrignano de' Greci, Corigliano d'Otranto, Melpignano, Soleto, Sternatia, Zollino eta Martignano herrietan: denera, 40.000 bat biztanle bizi dira.
- Calabriako Bovesia inguruko bederatzi udalerritan. Hor, populazioa txikiagoa da. Bere ezaugarriak dituen grekokalabrera mintzatzen da bertan.
Grikoaren jatorria eta egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grikoaren jatorriari buruzko teoria zabalduena Gerhard Rohlfs eta G. Hatzidakis egileena da. Haien arabera, grikoaren jatorria Antzinako Greziak Italiako hegoaldea eta Sizilia kolonizatu zuen garaian bilatu behar dira, K.a. VIII. mendean. Horrela, grikoa Italiako hegoalde greziarraren (Magna Graecia izenekoa) bizirik mantentzen duen azken testigantza da.
Grikoak doriar hitz zenbait eta greziera zaharraren forma batzuk mantzentzen ditu, grezieraren hegoaldeko dialektoak (tsakoniarra) bezala. Hala ere, grikoa eta greziera modernoa elkarren artean ulertzekoak dira.
Grikozko folkloreak ahozko tradizio aberatsa du. Grikozko abestiek musikak eta poesiak arrakasta handia dute bai Grezian eta baita Italian ere. Salentoko musika talde ezagun bi Ghetonia eta Aramirè dira. Era berean, Dionysis Savvopoulos eta Maria Farantouri bezalako Greziako artista ospetsuek grikozko emanaldiak eskaintzen dituzte.
Italiako parlamentuak Salentoko Griko komunitatea "gutxiengo etniko eta linguistiko" izendatu du, Minoranze linguistiche Grike dell'Etnia Griko-Salentina izendapenarekin.
Grikozko adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Kalinifta", grikozko herri kanta:
Grikoz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Εβώ πάντα σε σένα πενσέω,
γιατί σένα φσυχή μου 'γαπώ,
τσαι που πάω, που σύρνω, που στέω
στην καρδιά μου πάντα σένα βαστώ.
transliterazioa:
Evo panta se sena pensèo,
yiatì sena fsihi mou ghapò,
Tse pou pao, pou syrno, pou steo
stin kardià mou panta sena bastò.
Greziera modernoaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Εγώ πάντα εσένα σκέφτομαι,
γιατί εσένα ψυχή μου αγαπώ,
και όπου πάω, όπου σέρνομαι, όπου στέκω,
στην καρδιά μου πάντα εσένα βαστώ.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beti zugan pentsatzen dut,
Maite zaitudalako, arima nirea,
Eta joaten, ezkutatzen, geratzen naizen edozein lekutan,
Beti nire bihotzean eramango zaitut.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (greziera) (Italieraz) (Ingelesez) Grika milume!
- Enosi Griko, Grecìa Salentina-ko Elkarteen Koordinadora
- (Italieraz) Grecìa Salentina
- (Italieraz) Salento Griko