Gurutze Gorria
Gurutze Gorria | |
---|---|
The power of humanity, Le pouvoir de l'humanité eta O poder da humanidade | |
Datuak | |
Izen laburra | IRCRCM |
Mota | nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea eta aid agency (en) |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Enplegatuak | 300.000 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1863ko otsailaren 17a |
Sortzailea | Henri Dunant Théodore Maunoir (en) Gustave Moynier (en) Guillaume Henri Dufour (mul) Louis Appia (en) |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (1917) Bakearen Nobel Saria (1944) Bakearen Nobel Saria (1963) Four Freedoms Award – Freedom Medal (2014) |
webgune ofiziala |
Gurutze Gorriaren eta Ilargi (edo Ilargierdi) Gorriaren Nazioarteko Mugimendua, hizkera arruntean Gurutze Gorria edo Ilargi Gorria[1][2]) izenez ezaguna, nazioarteko mugimendu humanitario bat da, mundu osoan gutxi gorabehera 97 milioi boluntario, kide eta langile dituena.[3] Helburu hauekin sortu zen: pertsonen bizitza eta osasuna babestea, gizaki guztienganako errespetua ziurtatzea, eta pertsonen sufrimendua prebenitu eta arintzea.[4]
Mugimendua legalki independenteak diren hainbat erakundek osatzen dute, baina mugimenduaren baitan elkartuta daude oinarrizko printzipioak, helburuak, sinboloak eta estatutuak, gobernu erakunde komunen bidez. Mugimenduko erakundeak hauek dira:
- Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea (ICRC) Henry Dunantek eta Gustave Moynierrek 1863an Genevan (Suitzan) sortutako erakunde humanitario pribatua da. Bere 25 kideko batzordeak nazioarteko zuzenbide humanitarioaren araberako aginte bakarra du, nazioarteko eta barneko gatazka armatuetako biktimen bizitza eta duintasuna babesteko. ICRCri Bakearen Nobel Saria eman zitzaion hiru alditan (1917an, 1944an eta 1963an).[5]
- Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioa (IFRC) 1919an sortu zen, eta gaur egun Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren 190 Elkarteen arteko jarduerak koordinatzen ditu. Nazioarte mailan, Federazioak zuzentzen eta antolatzen ditu, Elkarte Nazionalekin lankidetza estuan, eskala handiko larrialdiei erantzuteko larrialdietarako laguntza-misioak. Nazioarteko Federazioko Idazkaritza Genevan (Suitzan) dago. 1963an, Federazioak (orduan Gurutze Gorriaren Sozietateen Liga izenez ezagutzen zena) Bakearen Nobel Saria jaso zuon ICRCrekin batera.[5]
- Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Elkarteak munduko ia herrialde guztietan daude. Gaur egun, 190 Elkarte Nazional daude ICRCn onartuak, eta Federazioko kide osoak dira. Entitate bakoitzak bere jaioterrian nazioarteko zuzenbide humanitarioaren printzipioen eta nazioarteko mugimenduaren estatutuen arabera lan egiten du. Egoera eta ahalmen espezifikoen arabera, Elkarte Nazionalek nazioarteko zuzenbide humanitarioak edo Nazioarteko Mugimenduaren aginduek zuzenean definitzen ez dituzten zeregin humanitario osagarriak har ditzakete. Herrialde askotan, lotura estua dute dagozkien osasun sistema nazionalekin, larrialdi zerbitzuak eskainiz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solferino, Jean-Henri Dunant eta sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen erdialdera arte, armadetan ez zeuden erizaintza sistemarik antolatuta edo ondo finkatuta hildakoentzat, ez eta erakunde seguru eta babesturik gudu zelaian zaurituak izan zirenak lekuan hartzeko eta tratatzeko. Kristau erreformatu jainkotiarra, Jean-Henri Dunant enpresari suitzarrak 1859ko ekainean Italiara bidaiatu zuen Napoleon III.a enperadore frantsesarekin elkartzeko, garai hartan Frantziak okupatuta zuen Aljerian negozioak egiteko zailtasunei buruz hitz egiteko asmoz.[6] Solferino herrritxora iritsi zen ekainaren 24ko arratsaldean, Austro-Sardiniako Gerraren barnean bertan izan zen batailaren ondoren. Egun bakarrean, bi aldetako 40.000 soldadu inguru hil ziren edo lurrean zaurituta utzi zituzten. Jean-Henri Dunant guduaren ondorio izugarriaz harrituta geratu zen, zauritutako soldaduen sufrimenduagatik, eta asistentzia medikoaren zein oinarrizko zainketaren ia erabateko gabeziagatik. Bidaiaren jatorrizko asmoa erabat utzi zuen alde batera, eta hainbat egunetan zaurituei tratamendua eta zainketa egiten lagundu zuen. Bere kabuz, bertako biztanleekin sorospen laguntza maila izugarria antolatzen aritu zen, zaurituenganako bereizkeriarik egin gabe denei laguntzeko.[7] Genevako etxera itzuli zenean, 1862an Solferinoko Memoria izeneko liburua idatzi zuen eta bere dirua erabiliz argitaratu. Liburuaren aleak Europa osoko pertsonaia politiko eta militarrei bidali zizkien, eta baita aldaketa bat egiten bere ustez lagundu zezakeen jendeari. Solferinoko 1859ko bizipenen deskribapen bizia aurkezteaz gain, esplizituki azaltzen zuen abian jarri behar zirela erakunde nazional boluntarioak, gerratan zauritutako soldaduei laguntzeko. Ardura sozialaren gaineko ideia kristauan oinarrituta zegoen, Solferinoko bataila eremuan izandako esperientziaren ondoren.[6][8] Gainera, nazioarteko hitzarmen baten garapenerako deia luzatu zuen, segurtasuna bermatzeko batailan zauritutako soldaduez arduratzen ziren sendagileentzako eta kanpainako ospitaleentzako.[9]
1863an Gustave Moynierrek, Genevako abokatua eta Genevako Ongizate Publikoaren Elkarteko presidentea, Dunanten liburuaren kopia bat jaso zuen, eta eztabaidatzeko aurkeztu zuen elkarte horren bilera baten. Hasierako eztabaida horren ondorioz, elkarteak ikerketa batzorde bat eratu zuen Dunanten iradokizunen bideragarritasuna aztertzeko eta, bide batez, nazioarteko biltzar bat antolatzeko mugimendua abian jartzeko.[10] Bost pertsonaz osatutako batzorde bat sortzea erabaki zuten, eta Dunant eta Moynierrez gain, honakoak izan ziren izendatutako kideak: Louis Appia sendagilea, eskarmentu handikoa landa inguruneko zirujau lan egiten; Appiaren lagun eta lankide Théodore Maunoir, Genevako Higiene eta Osasun Batzordekoa; eta Guillaume-Henri Dufour, Suitzako armadako ospe handiko jenerala. Zortzi egun geroago, bost gizonek batzordeari izena ematea erabaki zuten, "Zaurituei Laguntzeko Nazioarteko Batzordea" izendatzeko. 1863ko urriaren 26tik 29ra, batzordeak antolatutako nazioarteko Biltzarra Genevan egin zen, gudu zelaian mediku zerbitzuak hobetzeko neurri posibleak garatzeko. Kongresuan 36 pertsona aritu ziren: gobernu nazionaletako hemezortzi ordezkari ofizial, gobernuz kanpoko beste erakundeetako sei ordezkari, atzerriko delegatu ofizialak ez ziren zazpi ordezkari, eta Nazioarteko Batzordeko bost kideak.[11] Ordezkari ofizialek ordezkatzen zituzten estatuak eta erresumak hauek izan ziren: Austriar Inperioa, Badengo Dukeri Handia, Bavariako Erresuma, Frantziako Inperioa, Hanoverko Erresuma, Hesseko Dukerri Handia, Italiako Erresuma, Herbehereetako Erresuma, Prusiako Erresuma, Errusiako Inperioa, Saxoniako Erresuma, Espainiako Erresuma, Suediako eta Norvegiako Erresuma Batuak, eta Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua.[12]
1863ko urriaren 29an Biltzarrean hartutako azken ebazpenetan idatzitako proposamenen artean, honako hauek zeuden:
• Zauritutako soldaduei laguntzeko nazio mailako elkarteak eratzea;
• Zauritutako soldaduenganako neutraltasuna eta babesa;
• Bataila-zelaian sorospen-laguntzarako indar boluntarioen erabilera;
• Kontzeptu hauek antolatzeko Biltzar osagarriak antolatzea;
• Medikuntzako pertsonak babesteko bataila-zelaian, sinbolo arrunta ezartzea, hots, gurutze gorria duen besoko zuri bat.[13]
Urtebete beranduago, Suitzako gobernuak Europako herrialde guztietako gobernuak gonbidatu zituen, eta baita Amerikako Estatu Batuak, Brasilgo Inperioa eta Mexikoko Inperioa ere, Biltzar diplomatiko ofizial baten parte hartzera. Hamasei herrialdek guztira hogeita sei ordezkari bidali zituzten Genevara. 1864ko abuztuaren 22an, Biltzarrak Genevako lehenengo Hitzarmena onartu zuen "Guda eremuan armadetako zaurituen egoera hobetzeko". Hamabi estatu eta erresuma hauetako ordezkariek sinatu zuten hitzarmena: Suitzako Konfederazioa, Badengo dukerria, Belgikako Erresuma, Danimarkako Erresuma, Espainiako Erresuma, Frantziako Inperioa, Hesseko dukerria, Italiako Erresuma, Herbehereetako Erresuma, Portugalgo eta Algarveko Erresuma, Prusiako Erresuma, eta Württembergeko Erresuma.[14]
Hitzarmenak hamar artikulu biltzen zituen, gatazka armatuetako soldadu zaurituentzat, landa inguruneko langileentzat eta gatazka armatuetan erakunde humanitario jakin batzuentzat, neutraltasuna eta babesa bermatzeko. Lehen aldiz, arau legalak ezartzen zirn.
Genevako Hitzarmena sinatu ondoren, aurreneko nazio elkarteak sortu ziren Belgikan, Danimarkan, Frantzian, Oldenburgon, Prusian, Espainian eta Württembergen. Halaber 1864an, Louis Appia eta Charles van de Velde, azken hau Herbehereetako Armadako kapitaina, gatazka armatu baten Gurutze Gorriaren ikurraren azpian lan egin zuten lehen delegatu independente eta neutral bihurtu ziren. Hiru urte geroago 1867an, Gerrako Zaurituen Erizaintzarako Nazioarteko Laguntza Elkarteen Nazioarteko lehen Biltzarrera deitu zuten.[15]
1867an, Jean-Henri Dunantek Aljeriako negozio porrotengatik sosik gabe zegoela deklaratu behar izan zuen, neurri batean Nazioarteko Batzorderako bere jarduera nekagarrietan, negozio interesak baztertu egin zituelako. Dunanten negozioen inguruko eztabaidak, eta ondorioz sortutako iritzi publiko negatiboak, Gustave Moynierrekin izandako etengabeko gatazkarekin batera, Dunant kide eta idazkari kargutik kanporatua izan zuen. Porrot iruzurra egotzita, atxilotzeko agindua eman zitzaion. Ondorioz, Genevatik alde egin behar izan zuen, eta ez zen inoiz jaioterrira itzuli.[16]
Hurrengo urteetan, elkarte nazionalak Europako ia herrialde guztietan sortu ziren. Proiektuak XIX. mendearen amaieran hazten ari ziren sentimendu abertzaleekiko oihartzun ona izan zuen, eta elkarte nazionalak nagusitasun moral nazionalaren adierazle bezala bultzatu ziren.[17] 1876an, batzordeak "Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea" (ICRC) izena hartu zuen, gaur egun oraindik ere izendapen ofiziala duena. Bost urte geroago, Estatu Batuetako Gurutze Gorria, Klara Bartonen ahaleginaren bidez sortu zen.[18] Gero eta herrialde gehiagok sinatu zuten Genevako Hitzarmena, eta praktikan gatazka armatuetan errespetatzen hasi ziren. Denbora gutxian, Gurutze Gorriak bultzada izugarria lortu zuen nazioartean errespetatutako mugimendu bezala, eta nazio elkarteak gero eta ezagunagoak bilakatu ziren, boluntarioen lana egiteko gune bezala.
Lehen Bakearen Nobel Saria 1901ean eman zenean, Norvegiako Nobel Batzordeak Jean-Henri Dunanti eta Frédéric Passyri, nazioarteko bakezale garrantzitsua, biei batera ematea erabaki zuen. Sariaren beraren ohorea baino esanguratsuagoa, sari honek Jean-Henri Dunanten atzeratutako errehabilitazioa ekarri zuen, eta Gurutze Gorriaren eraketan bere funtsezko eginkizunaren omenaldia izan zen. Dunant bederatzi urte geroago zendu zen Suitzako Heidengo osasun zentro txiki baten. Bi hilabete lehenago, Gustave Moynier bere aspaldiko arerioa ere hil egin zen. Batzordearen historian aztarna utziz, inoizko presidente luzeena izan zelako.[19]
1906an, 1864ko Genevako Hitzarmena lehen aldiz berrikusi zen. Urtebete geroago, Hagako X Hitzarmenak, Hagako Nazioarteko Bake Konferentziako bigarren bilkuran onartuta, Genevako Hitzarmena itsasontzien gerrara hedatu zuen. 1914an Lehen Mundu Gerra hasi aurretik, ICRC sortu eta 50 urte lehenago Genevako Hitzarmena onartu zenetik, jadanik mundu osoan 45 laguntza elkarte nazional zeuden.[20] Mugimendua Europatik eta Ipar Ameriketatik haratago hedatu zen, Erdialdeko eta Hego Amerikara (Argentinako Errepublika, Brasilgo Estatu Batuak, Txileko Errepublika, Kubako Errepublika, Mexikoko Estatu Batuak, Peruko Errepublika, El Salvadorko Errepublika, Uruguaiko Ekialdeko Errepublika, Venezuela Estatu Batuak), Asia (Txinako Errepublika, Japoniako Inperioa eta Siam Erresuma), eta Afrika (Hego Afrikako Batasuna).
Lehen Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerra hastearekin batera, ICRCk bere burua erronka handien aurrean aurkitu zuen, nazio bakoitzeko Gurutze Gorrien elkarteekin batera estuki lan eginaz soilik gaindituko zituenak. Mundu osoko Gurutze Gorriko erizainak, Estatu Batuetakoak eta Japoniakoak barne, indar armatuen zerbitzu medikoei laguntza ematera joan ziren Europan gerran parte hartzen zuten herrialdeetara. 1914ko abuztuan, gerra hasi eta berehala, ICRCk Gerrako Presoen Nazioarteko Agentzia (POW) sortu zuen, eta urte amaierarako 1.200 langile boluntario inguru zituen. Gerra denboran, Agentziak 20 milioi eskutitz eta mezu inguru transferitu zituen, 1,9 milioi pakete, eta 18 milioi franko suitzar batu zituen donazioei esker, kaltetutako herrialde guztiei dirua emanez.
Gainera, Agentziaren esku hartzearen ondorioz, 200.000 preso inguru trukatu zituzten gerrako alderdien artean, gatibutzatik askatu ondoren jaioterrira itzultzeko. Agentziaren organigrama-txartelaren indizeak 7 milioi inguru aipamen pilatu zituen 1914tik 1923ra. Txartelaren indizeak 2 milioi atxilotu identifikatu eta haien familiekin harremanetan jartzeko gaitasuna izan zuen. Aurkibidea osorik, mailegatuta dago gaur ICRCtik Geneveko Nazioarteko Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Museoan. Indizea eskuratzeko eskubidea ICRCra mugatuta dago oraindik.
Gerra osoan, ICRCk 1907ko Genevako Konbentzioen betetzea kontrolatu zuen, alderdien eta bortxaketen inguruko kexak bidaliz zagozkien herrialdeei. Historian lehen aldiz arma kimikoak erabili zirenean, ICRCk gogor egin zuen protesta gerra mota berri honen aurka. Genevako Konbentzioen agintzarik izan gabe, ICRCk populazio zibilen sufrimendua arintzen saiatu zen. Ofizialki "lurralde okupatuak" izendatu ziren eremuetan, ICRCk biztanleria zibilari lagundu zion, 1907ko Hagako "Legeak eta Gerraren Aduanak" Hitzarmenaren arabera.[21] Hitzarmen hau ICRCren lanaren oinarri juridikoa ere izan zen gerrako presoentzat. Nazioarteko Gerrako Presoen Agentziaren lanez gain, presoen kanpamentuetara bisitak egitea ere helburuen artean zegoen. Europa osoko 524 kanpamentu izan ziren bisitatuak ICRCko 41 delegatuen aldetik, gerra amaitu arte.
1916 eta 1918 artean, ICRCk hainbat postal argitaratu zituen presoen kanpamentuetako eszenekin. Irudiek presoak eguneroko jardueretan erakusten zituzten, hala nola, etxeko gutunak banatzen. ICRCren asmoa presoen familiei itxaropen eta lasaitasun pixka bat eskaintzea zen, eta beren maitatuen patuari buruzko zalantzak arintzea. Gerra amaitu ondoren, 1920 eta 1922 artean, ICRCk 500.000 preso inguru jaioterrira itzultzea antolatu zuen. 1920an, aberriratze-zeregina Nazioen Liga sortu berriari eman zitzaion, eta horrek, Fridtjof Nansen zientzialari eta diplomatiko noruegiarra, "Gerra Presoen ber-aberriratzeko goi mailako Komisario” izendatu zuen. Bere legezko agintaldia gerrako errefuxiatuei eta lekualdatutako pertsonei laguntzea eta zaintzea izan zen, bulegoa Nazioen Ligako "Errefuxiatuentzako Goi Komisarioa" bilakatu zenean. Nansenek bere izeneko pasaportea asmatu zuen estatu gabeko errefuxiatuentzat, eta 1922an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, eta ICRCko bi ordezkari izendatu zituen diputatu bezala.[22]
Gerra amaitu baino urtebete lehenago, ICRCk 1917ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen, gerra garaian egindako lan itzelagatik. Bakearen Nobel Sari bakarra izan zen 1914tik 1918ra bitartean. 1923an, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak bere politikaren aldaketa onartu zuen, kide berriak hautatzeko orduan. Ordura arte, Genevako hiritarrak soilik izan zitezkeen batzordekideak. Mugaketa hori Suitzako herritarrak ere izendatzera zabaldu zen. Lehen Mundu Gerraren ondorio zuzenen artean, 1925. urtean itun bat onartu zela zegoen, non legez kanpo uzten zituen gas itogarri edo pozoitsuak, eta agente biologikoak arma gisa erabiltzea. Lau urte geroago, jatorrizko Hitzarmena berrikusi zen, eta Genevako bigarren Hitzarmena "Itsasoko Indar Armatuetako Kide Zaurituen, Gaixoen eta Naufragoen Egoera Hobetzeari buruzkoa" ezarri zen. Lehen Mundu Gerrako gertakariek eta ICRCren inguruko jarduerek nabarmen handitu zuten, nazioarteko komunitatearen barruan, Batzordearen ospea eta agintea, eta bere eskumenen hedapena ekarri zuten.
Bestalde, 1934an gatazka armatuaren garaian lurralde okupatuetan biztanleria zibila babesteko, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Biltzarrak konbentzio osagarria egiteko proiektuaren proposamena onartu zuen. Zoritxarrez, gobernu gehienek interes gutxi erakutsi zuten konbentzio hau gauzatzeko, eta ondorioz, Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik indarrean sartzea ezinezkoa izan zen.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Holokaustoaren aurrean Gurutze Gorriaren eman zuen erantzuna, eztabaida eta kritika garrantzitsuen gaia izan da. 1944ko maiatza arte, ICRCk juduen sufrimenduarekiko eta heriotzarekiko axolagabekeria kritikatu zuten. Gerra amaitu ondoren areagotu egin zen kritika, holokaustoaren horrenbesteko kaltea ukaezina zenean. Alegazio horien defentsa bat izan zen, Gurutze Gorria erakunde neutral eta inpartzial bezala ospea mantentzen saiatu zela, Alemaniako barne gaitzat ikusten zuena ez oztopatuz. Bestalde, Gurutze Gorriak Genevako Hitzarmena sinatu zuen herrialdeetako gerrako presoak bere ardatz nagusitzat hartuz.[23] Bigarren Mundu Gerran ICRCren lanaren oinarri juridikoa Genevako Konbentzioaren 1929ko berrikuspena izan zen. Batzordearen jarduerak Lehenengo Mundu Gerran egin zirenen antzerakoak izan ziren, hots, presoen kanpamentuak bisitatu eta jarraipena egitea, biztanle zibilarentzako sorospen laguntza antolatzea, eta presoei eta desagertutakoei buruzko mezuen trukaketa kudeatzea. Gerra amaitu orduko, 179 delegatuk 12.750 bisita egin zituzten presoen 41 herrialdetako kanpamentuetara. Gerrako Presoei buruzko informazio agentzia zentralak 3.000 langile zituen, presoen eskutitzen indizeak 45 milioi txarteletara ailegatu ziren, agentziak 120 milioi mezu trukatuz. Oztopo garrantzitsuena naziena izan zen, beraiek kontrolatutako nazien Gurutze Gorriak uko egin ziolako Genevako estatutuekin elkarlanean aritzeari, adibidez juduen deportazioa Alemaniatik kanpo, edo nazien kontzentrazio esparruetan egindako hilketa masiboak. Gainera, gatazkaren beste bi alderdi nagusiek, Sobietar Batasuna eta Japonia, 1929ko Genevako Konbentzioetan parte hartu ez zutenez, legeak ez zituen behartzen konbentzioen arauak betetzera.[24]
Gerra garaian, ICRCk ezin izan zuen akordio bat lortu Alemania Naziarekin kontzentrazio esparruetan atxilotutakoei tratamenduari buruz, eta azkenean presioa aplikatzea alde batera utzi zuen, presoekin egindako lana eten ez zedin. Bestalde, ICRCk ezin izan zien sarraski kanpamentuetako eta juduen hilketa masiboei buruzko informazio fidagarririk eman Europako juduei, Erromari, etab.[25] 1943ko azaroaren ondoren, ICRCk izenak eta kokapen ezagunak zituzten kontzentrazio esparruetara paketeak bidaltzeko baimena lortu zuen. Fardelok jasotzeko jakinarazpenak beste preso batzuek maiz sinatu zituztenez, ICRCk 105.000 atxilotuen identitateak erregistratu zituen kontzentrazio esparruetan, eta 1,1 milioi inguru pakete entregatu zituen, batez ere Dachau, Buchenwald, Ravensbrück eta Sachsenhausen kontzentrazio esparruetan.
Maurice Rossel Berlinera bidali zuten Nazioarteko Gurutze Gorriaren delegatu bezala, eta Theresienstadtera joan zen 1944an. Misio honetarako esperientziarik gabeko Rosselen aukeraketa, erakundearen "juduen arazoarekiko" axolagabekeriaren adierazgarritzat hartua izan da, eta juduak defendatzeko Holokaustoan zehar egin zuen txostena "ICRCren porrotaren ikur gisa" izendatu dute .[26] Rosselen txostena nazien propaganda kritikarik gabe onartzeagatik nabarmendu zen. Oker adierazi zuen, juduak ez zirela Theresienstadtetik deportatuak izan.[27] Claude Lanzmannek 1979an grabatu egin zituen bere esperientziak, "Bisitari baten ogibidea" izeneko dokumentala ekoiztuz.[28]
1945eko martxoaren 12an, Jacob Burckhardt ICRCko presidenteak Ernst Kaltenbrunner SSko jeneralaren mezua jaso zuen, ICRCko ordezkariek kontzentrazio esparruetara joateko baimena emanaz. Hitzarmena delegatu horiek gerra amaitu arte kanpalekuetan egon behar zutela baldintzarekin lotzen zen. Hamar delegatuk, horien artean Louis Haefliger (Mauthausen-Gusen), Paul Dunant (Theresienstadt) eta Victor Maurer (Dachau), zeregina onartu ondoren kanpamentuetan egon ziren. Louis Haefligerrek, tropa amerikarrei abisatuz, Mauthausen-Gusen indargabetzeko leherketa galarazi zuen.
Bestalde, Friedrich Born (1903–1963), Budapesteko ICRCko delegatuak, Hungariako 11.000tik 15.000ra arteko juduen bizitzak salbatu zituen. Eta Marcel Junod (1904-1961) Genevako medikua izan zen bonba atomikoa jaurti ondoren, Hiroshima bisitatu zuen lehen atzerritarra.[29]
1944an, ICRCk bigarren Bakearen Nobel Saria jaso zuen. Lehen Mundu Gerran gertatu zen bezala. Gerra denbora nagusian, 1939tik 1945era bitartean, emandako Bakearen Sari bakarra izan zen. Gerra amaitzean, ICRCk Gurutze Gorriaren elkarte nazionalekin lan egin zuen, herrialde kaltetuenei laguntza emateko antolakuntzan. 1948an, Batzordeak txosten bat argitaratu zuen 1939ko irailaren 1etik 1947ko ekainaren 30era arteko gerraren inguruko jarduerak azalduz. ICRCek Bigarren Mundu Gerrako artxiboak, 1996an ireki zituen.[30]
Bigarren Mundu Gerraren ondoren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949ko abuztuan, lehendik zeuden Genevako bi hitzarmenen berrikuspen gehiago egitea onartu zen. Hitzarmen gehigarri bat, “Itsas Indar armatuetako kide zaurituen, gaixoen eta naufragoen egoera hobetzeko konbentzio osagarria”, gaur Genevako Bigarren Hitzarmena izenekoa, Hitzarmen orokorraren babesean jarri zen, 1907ko Hagako Hitzarmenaren ondoren. Genevako 1929ko hitzarmena "Gerrako Presoen Tratamenduaren buruzkoa" izan daiteke bigarren Hitzarmena, ikuspegi historiko batetik (benetan Genevan formulatu zelako), baina 1949. urteaz geroztik, hirugarren Hitzarmena deitu zitzaion. Izan ere, kronologikoki Hagako Hitzarmena baino geroago sinatu zelako. Bigarren Mundu Gerraren esperientziari erreparatuz, Genevako Laugarren Hitzarmena, "Gerra garaian pertsona zibilen babesari dagokion" hitzarmen berria ezarri zen. Era berean, 1977ko ekainaren 8ko protokolo osagarriek, barne gatazketan aplikatu nahi izan zituzten, hala nola gerra zibiletan. Gaur egun, lau hitzarmenek eta horien gaineko protokoloek 600 artikulu baino gehiago dituzte. Hedapen nabarmena, 1864ko lehen kongresuko 10 artikulu apalekin alderatuta.[31]
1963an mendeurrena ospatzeko, ICRCk, Gurutze Gorriaren Sozietateen Ligarekin batera, Bakearen hirugarren Nobel saria jaso zuen. 1993az geroztik, Suitzakoak ez diren pertsonei baimena eman zitzaien atzerrian Batzordearen delegatu bezala aritzeko, aurretik soilik Suitzako herritarrei mugatuta zegoen zeregina. Ondorioz, ordutik hona Suitzako herritartasunik gabeko langileen kuota %35era igo da.
1990eko urriaren 16an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen ICRCri behatzaile statusa ematea, bere bilkura saioetarako eta batzordeen bileretarako. Hau izan zen, erakunde pribatu bati emandako lehen behatzaile statusa. Ebazpena 138 estatu-kidek batera proposatu zuten, eta Vieri Traxler italiar enbaxadoreak aurkeztu zuen, Solferinoko guduko erakundearen jatorria oroitzeko. Suitzako gobernuarekin 1993ko martxoaren 19an sinatutako akordioak, Suitzarekiko Batzordearen erabateko independentzia politikoa baieztatu zuen. Akordioak, Suitzan zeuden ICRCren jabetza guztien bortxaezintasuna babesten zuen, bere egoitza eta artxiboa barne, bazkideei eta langileei immunitate juridikoa emanaz. Eta baita, ICRC zerga eta tasetatik salbuesteaz gain, ondasunak, zerbitzuak eta dirua babesten zituen, eta betebeharrezko transferentziak bermatu. Halaber, ICRCri komunikazio pribilegio seguruak eskaintzen zizkion, atzerriko enbaxaden bezalako mailan, eta Batzordekideei Suitzan zein atzerrian bidaiatzea errazten zien.[32]
Gerra Hotzaren amaieran, ICRCren lana arriskutsuagoa bihurtu zen. 90eko hamarkadan, delegatu gehiagok galdu zuten bizitza historiako edozein unetan baino, batez ere tokiko eta barneko gatazka armatuetan lan egiten zutenean. Gertaera horiek sarritan Genevako Hitzarmeneko arauek eta haien babes ikurrekiko errespetu falta erakutsi zuten. Hildako delegatu batzuk hauek izan ziren: [33]
- Frédéric Maurice. 1992ko maiatzaren 19an hil zen, 39 urte zituela, eskoltatzen ari zen Gurutze Gorriaren garraioa Bosniako Sarajevo hirian erasoa jasan ondoren.
- Fernanda Calado (Espainia), Ingeborg Foss (Norvegia), Nancy Malloy (Kanada), Gunnhild Myklebust (Norvegia), Sheryl Thayer (Zeelanda Berria) eta Hans Elkerbout (Herbehereak). 1996ko abenduaren 17ko goizaldera, lo zeudela erailak izan ziren, Txetxeniako Nowije Atagi hiriko ICRCko eremuko ospitalean. Hiltzaileak ez ziren inoiz harrapatuak izan, eta ez zen hilketetarako itxurazko arrazoirik aurkitu.
- Rita Fox (Suitza), Véronique Saro (Kongoko Errepublika Demokratikoa, lehenago Zaire izenarekin ezagutzen zena), Julio Delgado (Kolonbia), Unen Ufoirworth (ED Kongo), Aduwe Boboli (ED Congo) eta Jean Molokabonge (ED Kongo). 2001eko apirilaren 26an, bi autotan zihoazen Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdean laguntza misio baten, hiltzaile ezezagun batzuen zoritxarreko erasoa jasan zutenean.
- Ricardo Munguia (El Salvador) Afganistanen ur ingeniari bezala lan egiten zuen, eta bertako lankideekin bidaiatzen ari zen 2003ko martxoaren 27an, haien autoa armatu ezezagunek geldiarazi zutenean. Exekuzio modura erail zuten, lankideek ihes egiteko baimena lortu zuten bitartean. 39 urte zituen, eta hilketaren ondorioz, ICRCk Afganistanen eragiketak aldi baterako etetea erabaki zuen.[34]
- Vatche Arslanian (Kanada). 2001. urtetik, Iraken ICRC misioaren koordinatzaile logistiko bezala aritu zen. Irakeko Ilargi Gorriaren kideekin batera Bagdad zeharkatzen ari zela hil zen 2003ko apirilaren 8an, autoa ustekabean hiriko tiroketa borrokatik pasatu zenean.
- Nadisha Yasassri Ranmuthu (Sri Lanka). Erasotzaile ezezagun batzuk 2003ko uztailaren 22an hil zuten, bere autoa tirokatua izan zenean Bagdadeko hegoaldean dagoen Hilla hiritik gertu.[35]
Afganistango Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ICRC aktibo dago Afganistango gatazka guneetan, eta errehabilitazio fisikoko sei zentro sortu ditu minak kaltetutako biktimei laguntzeko. Haien laguntasuna nazioko eta nazioarteko indar armatuetara, zibiletara eta oposizio armatura hedatzen da. Afganistango gobernuaren eta nazioarteko indar armatuen zaintzapean atxilotuak bisitatu ohi dituzte. Eta baita, noizean behin sarbidea lortu dute talibanek atxilotutako pertsonak bisitatzeko.[36] Oinarrizko lehen sorospenetarako prestakuntza eta laguntza kit-ak eskaini dizkiete Afganistango segurtasun indarrei eta talibanen kideei, izan ere, ICRCko bozeramaile baten arabera, "ICRCren konstituzioak zehazten du gerraren ondorioz kaltetutako alderdi guztiak, ahalik eta modu egokienean tratatuko direla."[6][37]
Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1919an, Britainia Handiko, Frantziako, Italiako, Japoniako eta AEBetako Gurutze Gorriaren elkarteetako ordezkariak Parisen elkartu ziren "Gurutze Gorriaren Elkarteen Liga" sortzeko. Jatorrizko ideia AEBetako Gurutze Gorriaren Henry Davison presidentearena zen. Liga honek Gurutze Gorriaren mugimenduaren nazioarteko jarduerak zabaldu zituen, ICRCren misio hertsietatik haratago, gerrak eragin ez zituen larrialdi egoerei sorospen laguntza emateko (esaterako, gizakiak edo naturak eragindako hondamendiak). Amerikarrek jada hondamendien sorospen misio eskarmentu handia zuten, bere eginkizuna hasieratik zabaldu zutelako.
Liga eratzea, Nazioarteko Gurutze Gorriaren ICRC erakundeaz gain, ez zen izan eztabaidarik gabe, hainbat arrazoirengatik. ICRCk bi erakundeen arteko lehia posible bati buruzko zentzuzko kezka izan zituen. Ligaren sorrera ICRCren lidergo posizioa mugitzeko saiakera bezala ikusi zuten, eta pixkanaka bere zeregin eta gaitasun gehienak alde anitzeko instituzio batera igortzeko. Horretaz gain, Ligako kide fundatzaile guztiak entitate nazionaletako elkarteak ziren, edo Itun Hirukoitzeko (Errusiako Inperioaren, Frantziako Errepublikaren eta Britainia Handiaren arteko ulermen informala) bazkide elkartuak. Ligaren jatorrizko estatutuek 1919ko maiatzetik aurrera, araudi gehiago jasotzen zituzten, bost elkarte fundatzaileek egoera pribilegiatua lortzen baitzuten, Henry P. Davisonen ahalegini esker. Eta gainera, estatu batzuetako elkarte nazionalak behin betiko baztertzeko eskubidea zuten, hots, Alemania, Austria, Hungaria, Bulgaria, Turkia, eta Errusiako Gurutze Gorriaren elkarte nazionala. Arau horiek, Gurutze Gorriaren nazioetako elkarteen arteko unibertsaltasun eta berdintasun printzipioen aurkakoak ziren, eta egoera horrek ICRC kezkatzen zuen.
Ligak antolatutako lehen sorospenetarako laguntza misioa Poloniako gosete eta ondorengo tifus izurritearen biktimen laguntzarakoa izan zen. Liga sortu zenetik lehen bost urtetan, 47 dohaintza eskaera aurkeztu zituen 34 herrialdetan eginiko misioetarako, Gurutze Gorriko lan mota honen beharraren adierazgarri ikusgarria. Eskaera horien ondorioz bildutako dirua, 685 milioi franko suitzaretara iritsi zen, honako erabilpenarekin: Errusia, Alemania eta Albaniako goseteen biktimen larrialdiko hornikuntzarako; lurrikarak Txilen, Persian, Japonian, Kolonbian, Ekuadorren, Kosta Rikan eta Turkian; eta errefuxiatuen fluxuak Grezian eta Turkian. Ligako lehen hondamendi laguntza handia Japonian izan zen, 1923ko lurrikararen ondoren. Bertan, 200.000 pertsona inguru hil ziren, babesik gabeko zauritu kontaezinak utziz. Ligaren koordinazioa zela eta, Japoniako Gurutze Gorriaren elkarteak 100 milioi dolarreko ondasunak jaso zituen beste elkarteetatik. Bestalde, Ligak hasitako arlo berri bat, Gurutze Gorriaren nazioetako elkarteetan erakunde gazteak sortzea izan zen.[38]
Errusiako Gerra Zibilean ICRC eta Ligaren misio bateratua 1917tik 1922ra, mugimenduak barne gatazka baten parte hartu zuen lehenengo aldia izan zen, nahiz eta oraindik Genevako Konbentzioen agindu espliziturik gabe egon. Ligak, 25 elkarte nazional baino gehiagoren laguntzarekin, misioak antolatu zituen gosea eta gaixotasunak arintzeko, eta kaltetutako populazio zibilentzako janari eta bestelako laguntzak banatzeko. ICRCk Errusiako Gurutze Gorriaren elkartearekin lan egin zuen, eta gero Sobietar Batasuneko elkartearekin, etengabe azpimarratuz ICRCren neutraltasuna. 1928an "Nazioarteko Kontseilua" sortu zen ICRC eta Ligaren arteko lankidetza koordinatzeko. Geroago, “Batzorde Iraunkorra”ren ardura izan zen. Urte berean, mugimenduaren estatutu komuna onartu zen lehenengo aldiz, mugimenduaren barnean ICRCri eta Ligari dagozkien eginkizunak definituz.[10]
Etiopia eta Italiaren arteko Abisiniako gerran 1935-1936 bitartean, Ligak 1,7 milioi franko suitzarko laguntza hornitu zuen. Benito Mussoliniren erregimen faxista italiarrak Gurutze Gorriaren lankidetzari uko egin ziolako, ondasun horiek Etiopiari soilik entregatu ziren. Gerra garaian, 29 pertsonak galdu zuten bizia Gurutze Gorriaren ikurraren babes esplizitua izan arren, gehienak Italiako Armadaren erasoengatik. Bestalde, Espainian 1936-1939 bitartean izandako gerra zibilean, Ligak berriro ere ICRCrekin bat egin zuen, 41 elkarte nazionalen laguntzarekin. Eta 1939an, Bigarren Mundu Gerraren zorian, Ligak bere egoitza Parisetik Genevara lekualdatu zuen, Suitzako neutraltasuna aprobetxatzeko. [29]
1952an, mugimenduaren 1928ko estatutu arrunta lehen aldiz berrikusi zen. Era berean, 1960tik 1970era bitartean, deskolonizazio garaian, jauzi izugarria izan zen Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarte aitortuen artean. 1960ko hamarkadaren amaieran, mundu osoan 100 elkarte baino gehiago zeuden. Bestalde, 1963ko abenduan, Federazioak eta ICRCk Bakearen Nobel Saria jaso zuten. 1983an, Liga "Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Elkarteen Liga" izendatu zuten, Ilargi Gorriaren ikurraren azpian jarduten zuten elkarte nazionalen kopurua gero eta handiagoa zelako. Hiru urte geroago, 1965ean onartutako mugimenduaren oinarrizko zazpi printzipioak bere estatutuetan sartu ziren. Ligaren izena 1991n aldatu zen berriro "Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioa" izendatzeko. 1997an, ICRCk eta IFRCk Sevillako Hitzarmena sinatu zuten, gehiago zehaztuz bi erakundeen erantzukizunak mugimenduan. 2004an, IFRCk ordura arteko bere misio handiena hasi zuen Asiako hegoaldeko tsunamien hondamendiaren ondoren. 40 elkarte nazional baino gehiago aritu ziren 22.000 boluntariorekin lan egiten, janaririk eta aterperik gabe utzitako biktima ugariei laguntza ematen eta epidemietatik babesten.[33]
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan 97 milioi pertsona daude ICRCrekin, Nazioarteko Federazioarekin eta Sozietate Nazionalekin batera, gehienak azken hauekin. 1965eko Vienako Nazioarteko Biltzarrak Mugimenduko alde guztiek partekatu beharko lituzketen oinarrizko zazpi printzipioak onartu zituzten, eta 1986an Mugimenduaren estatutu ofizialei gehitu zitzaizkien.
Oinarrizko printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965eko urriaren 2tik 9ra egin zen Vienako Neue Hofburgeko 20. Biltzar Nagusian, ordezkariek Mugimenduaren osagai guztiek partekatzen dituzten oinarrizko funtsezko printzipioak "aldarrikatu" zituzten, eta Mugimenduaren estatutu ofizialei gehitu zitzaizkien 1986an. Izandako iraunkortasuna eta onarpen unibertsala, sortu ziren prozesuaren emaitza da. Akordio bat lortzeko ahalegina egin beharrean, azken 100 urtetan komunak izan zituzten eragiketa eta antolakuntza unitate arrakastatsuak zein izan ziren jakiteko saiakera izan zen.
Ondorioz, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren oinarrizko printzipioak ez ziren ezagutzera eman, baizik eta aurkitu egin zituzten, nahita egindako aurkikuntza prozesu parte hartzaile baten bidez. Horrek are garrantzitsuagoa egiten du "izenburu" bakoitzaren azpian agertzen den testua, aipatutako printzipioaren zati integral bat dela, eta ez denboraren edo tokiaren arabera aldatu daitekeen interpretazioaː[39]
Gizatasuna
Gurutze Gorriko eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua, gudu zelaian zaurituei bereizkeriarik gabeko asistentzia emateko nahiak sortuta, ahaleginak egiten ditu, nazioen barnean eta nazioartean duen ahalmenean, giza sufrimendua saihesteko eta arintzeko edozein lurraldetan emanda ere. Bere helburua bizitza eta osasuna babestea eta pertsonen errespetua bermatzea da. Herri guztien arteko elkar ulertzea, adiskidetasuna, lankidetza eta bake iraunkorra sustatzen ditu.
Inpartzialtasuna
Ez du diskriminaziorik egiten nazionalitate, arraza, erlijio sinesmenak, klase edo iritzi politikoei dagokionez. Gizabanakoen sufrimendua arintzen saiatzen da, beren beharren arabera soilik gidatuta eta larrienak diren kasuei lehentasuna emateko.
Neutraltasuna
Guztien konfiantza izaten jarraitzeko, Mugimendua ezingo da inoren alde jarri borroketan, ezta inolaz ere izaera politiko, arraza, erlijioso edo ideologi eztabaidetan parte hartuko.
Independentzia
Mugimendua independentea da. Elkarte nazionalek, beren gobernuen zerbitzu humanitarioetan laguntzaileak direnean eta dagozkien herrialdeetako legeen menpe dauden bitartean, beti autonomia mantendu behar dute Mugimenduaren printzipioen arabera jarduteko une oro.
Borondatezko zerbitzua
Sorospen mugimendua borondatezkoa da, ez irabazteko desioagatik bultzatua.
Batasuna
Edozein herrialdetan Gurutze Gorriaren edo Ilargi Gorriaren Elkarte bat eta bakarra egon daiteke. Guztiei irekita egonda, bere lan humanitarioa lurralde osora zabaldu behar du.
Unibertsaltasuna
Mundu osoan dago Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren nazioarteko Mugimendua, eta elkarte guztiek estatus berdina dute, elkarren artean ardura eta betebehar berdinak dituztela.
Nazioarteko Biltzarraren eta Batzorde Iraunkorraren jarduerak eta antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Biltzarra, lau urtetan behin antolatzen dena, Mugimenduko erakunde instituziorik gorena da. Estatu guztietako erakundeen ordezkaritzak biltzen ditu, baita ICRC, IFRC eta Genevako Konbentzioko estatu sinatzaileenak ere. Biltzarren artean, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Batzorde Iraunkorra da organo gorena, eta biltzarrean hartutako ebazpenak betetzen direla gainbegiratzen du. Gainera, Batzorde Iraunkorrak ICRC eta IFRCren arteko lankidetza koordinatzen du.[40] ICRCko bi ordezkari (presidentea barne)i, beste bi ordezkari IFRCkoak (presidentea barne) eta Nazioarteko Konferentziak hautatutako bost pertsonak osatzen dute. Batzorde Iraunkorra batez beste sei hilebetean behin biltzen da. Gainera, Mugimenduko Ordezkarien Kontseiluaren biltzarra bi urtez behin egiten da, Nazioarteko Federazioaren Batzar Nagusien arteko tartean. Ordezkarien Kontseiluak Mugimendurako jarduera bateratuak planifikatu eta koordinatzen ditu.[41]
Jarduerak eta antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ICRCren eginkizuna eta erantzukizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko eta barne gatazka armatuetako biktimen bizitza eta duintasuna babestea da ICRCren eginkizun ofiziala, erakunde inpartzial, neutral eta independente bezala. 1997ko Sevillako Akordioaren arabera, gatazketan mugimenduaren "Agentzia nagusia" da. Batzordearen zeregin nagusiak, Genevako Konbentzioetatik eta bere estatutuetatik datozenak, honakoak dira:[10]
- Gerran dauden alderdiek Genevako Konbentzioa betetzen duten jarraipena egitea,
- Gudu zelaian zaurituak daudenentzako erizaintza eta laguntza antolatzea,
- Gerrako presoen tratamendua gainbegiratzea,
- Gatazka armatu baten desagertutakoen bila laguntzea (lokalizazio zerbitzua),
- Biztanleria zibilaren babesa eta zaintza antolatzea, eta
- Gatazka armatuan dauden alderdien artean arbitratzea.
Egoera juridikoa eta antolamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ICRCk Suitzako Geneva hirian du egoitza, eta 80 herrialdeetan ere bulegoak ditu. Mundu osoan 12.000 enplegatu inguru izanik, horietako 800 Genevako egoitza nagusian lan egiten dute, eta 1.200 erbesteratuak daude. Hauen erdiak nazioarteko misioak kudeatzen dituzten delegatuak dira, eta beste erdiak medikuak, agronomoak, ingeniariak edo interpreteak bezalako espezialistak. Azkenik, 10.000 enplegatu inguru, nazio mailako erakundeetako kideak dira, bertan lana eginaz.
Suitzako legearen arabera, ICRC elkarte pribatu bezala definitzen da. Herritarren ustearen aurka, ICRC ez da Gobernuz Kanpoko Erakundea, terminoaren zentzurik arruntenean, ezta nazioarteko erakundea ere. Bertako kide izatea (ko-optazio izeneko prozesuan) Suitzako herritarrei soilik mugatzen da, ez du legez definitutako beste GKE bezalako pertsona guztientzat kidetza irekia, ez eta mugarik gabeko kidetza politika. Bere izeneko "nazioarteko" hitzak ez du bere kidetzea aipatzen, baizik eta Genevako Konbentzioek definitzen duten bezala bere jardueren mundu-eremua. ICRCk pribilegio bereziak eta immunitate juridikoak ditu herrialde askotan, herrialde horietako zuzenbide nazionalaren arabera, edo Batzordearen eta dagozkien gobernu nazionalen arteko akordioen bidez.[10]
Bere estatutuen arabera, Batzordea Suitzako 15etik 25erainoko kidek osatzen dute, eta lau urtetarako izaten dira hautatuak. Kide batek izan dezakeen partaidetza kopuruari dagokionez ez dago mugarik, nahiz eta Batzordeko kideen hiru laurdenen gehiengoa behar izan, pertsona bat hirugarren agintaldiaren ondoren berriro aukeratua izateko.
ICRCko organo nagusiak Zuzendaritza eta Batzarra dira. Zuzendaritza Batzordearen organo betearazlea da, eta zuzendari orokor batek eta bost sailetako zuzendariak osatzen dute: "Eragiketak", "Pertsonak", "Baliabideak eta Eragiketa Laguntza", "Komunikazioa" eta "Nazioarteko Zuzenbidea eta Lankidetza Mugimenduaren barruan". Zuzendaritzako kideak Batzarrak izendatzen ditu, lau urtetan zerbitzatzeko. Batzarra, Batzordeko kide guztiek osatua, aldian behin deitzen da eta bere arduren artean daude helburuak, jarraibideak eta estrategiak zehaztea eta Batzordearen finantza gaiak gainbegiratzea. Eskuarki, Batzarreko presidentea Batzordearen presidentea ere izaten da. Gainera, Batzarrak bost kideko Batzar Kontseilua hautatzen du, eta gai batzuetan Batzar Osoaren izenean erabakitzeko eskumena du. Kontseiluari dagokio Batzarreko bilerak antolatzea, eta baita Batzarraren eta Zuzendaritzaren arteko komunikazioa erraztea.[42]
Genevako kokapena Suitzako frantses hiztunean lurraldean dagoenez, ICRC normalean Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea (Comité international de la Croix-Rouge - CICR) frantses izenarekin egiten du lan. ICRCren ikur ofiziala Gurutze Gorria da hondo zurian, "COMITE INTERNATIONAL GENEVE" hitzak gurutzea inguratuz.[43]
Finantzaketa eta finantza gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko ICRCren aurrekontua mila milioi suitzar frankotik gora izan ziren. Diru horren zati handiena estatuetatik dator, Suitza barne Genevako Konbentzioen gordailu bezala. Eta baita Gurutze Gorriaren estatuko elkarteetatik, Genevako Hitzarmeneko estatu sinatzaileetatik, eta Europar Batasuna bezalako nazioarteko erakundeetatik. ICRCri egindako ordainketa guztiak borondatezkoak dira, eta batzordeak emandako bi errekurtso motaren arabera jasotzen dira dohaintzak: urteko egoitza-errekurtsoa barneko kostuak estaltzeko, eta larrialdiko errekurtsoak banakako misioetarako.
ICRCk 1.100 milioi franko suitzar eskatu zien emaileei 2010. urtean bere lana finantzatzeko. Afganistangoa ICRCren operazio humanitario handiena bihurtu zen (86 milioi franko suitzar). Ondoren zeuden Irak (85 milioi franko) eta Sudan (76 milioi franko). Medikuntzako jardueretarako, 2010eko 132 milioi frankoko aurrekontua, 2009koa baino 12 milioi franko handiagoa izan zen.[32]
Nazioarteko Federazioaren jarduerak eta antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IFRCren eginkizuna eta erantzukizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IFRCk mundu osoko Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarteen arteko lankidetza koordinatzen du, eta elkarte ofizial berriak eratzen ditu oraindik elkarterik ez dagoen herrialdeetan. Nazioarteko agertokian, IFRCek sorospenetarako laguntza-misioak antolatu eta gidatzen ditu, hala nola, hondamen naturalak, gizakien hondamendiak, epidemiak, masa errefuxiatuen hegaldiak eta bestelako larrialdiak. 1997ko Sevillako Akordioaren arabera, IFRC da Mugimenduaren Agentzia nagusia gertatzen diren larrialdi egoeratan, beti ere gatazka armatuetatik kanpo.
IFRCk kaltetutako herrialdeetako elkarte nazionalekin lankidetzan aritzen da, eta bakoitza Elkarte Nazional Eragilea (ONS) deitzen da. Eta baita laguntza eskaintzeko prest dauden beste herrialdeetako elkarteekin ere, hots, Elkarte Nazional Parte-hartzaileak (PNS) deitzen direnak. Nazioarteko Federazioaren Batzar Nagusian kide oso edo behatzaile onartutako 187 elkarteen artean, eskuarki 25-30 inguru aritzen dira PNS bezala beste herrialde batzuetan. Horien artean aktiboenak AEBko Gurutze Gorria, Suedia eta Norvegiako Gurutze Gorria, Britainia Handiko Gurutze Gorria, eta Alemaniako Gurutze Gorria elkarteak dira. Azken urteetan arreta jaso duen IFRCren beste eginkizun garrantzitsu bat, gerrako lurreko minak erabiltzeko kodifikatutako debekua da, eta minek zauritutako pertsonei laguntza medikoa, psikologikoa eta soziala ematea.
IFRCaren zereginak honela laburbildu daitezke:
• Printzipio eta balore humanitarioak sustatzea,
• Laguntza ematea larrialdi handietan, hala nola hondamendi naturalak,
• Elkarte nazionalei laguntza ematea hondamendiak suertatzen direnean, borondatezko kideen hezkuntzaren bidez, eta ekipamendu eta sorospen hornikuntzak eskuratuz,
• Tokian tokiko osasun proiektuei laguntza emanaz,
• Elkarte nazionalei gazteekin lotutako jardueretan laguntzea.[44]
Egoera juridikoa eta antolamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IFRCk Genevan du egoitza. Gainera, bost zona bulego ditu (Afrika, Amerikak, Asia-Pazifikoa, Europa, eta Ekialde Ertaina-Ipar Afrika), 14 eskualdeko bulego iraunkorrak, eta baita 350 ordezkari inguru mundu osoko 60 ordezkaritzatan. IFRCren lanaren oinarri juridikoa bere eraketa da, bere organo exekutiboa idazkaritza izanik, idazkari nagusi batek zuzentzen duena. Idazkaritzak bost dibisio ditu, besteak beste, "Programa Zerbitzuak", "Balio humanitarioak eta diplomazia humanitarioa", "Gizarte Nazionala eta Ezagutzaren Garapena" eta "Gobernantza eta Kudeaketa Zerbitzuak.
IFRCren erabakia hartzeko organo gorena Batzar Nagusia da, elkarte nazional guztietako ordezkariak bi urtez behin biltzen dituena. Beste zeregin batzuen artean, Batzar Nagusiak idazkari orokorra aukeratzen du. Batzar Nagusien deialdien artean, Gobernu Batzordea IFRCko organo nagusia da, eta hainbat arlotan erabakiak hartzeko eskumena du. Gobernu Batzordea IFRCko presidenteak eta presidenteordeak, Finantza eta Gazteria Batzordetako presidenteek, eta elkarte nazoinaletako hogei ordezkari hautatuak osatzen dute.[39]
IFRCren ikurra Gurutze Gorriaren (ezkerreko) eta Ilargi Gorriaren (eskuineko) konbinazioa da, marko angeluzuzen gorri batez inguratutako hondo zuriaren gainean.
Finantzaketa eta finantza gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IFRCren aurrekontuaren zati nagusiak bertako kide diren elkarte nazionalen ekarpenek eta inbertsioen diru-sarreren bidez finantzatzen dituzte. Elkarteko kide bakoitzak egindako ekarpenen kopuru zehatza Ogasun Batzordeak finkatzen du, hurrengo Batzar Nagusiak onartzeko. Edozein finantzaketa osagarri, batez ere sorospeneko laguntza misioetan aurreikusi gabeko gastuetarako, IFRCk argitaratutako "deialdiei" jarraituz,[45] elkarte nazionalek, gobernuek, beste erakunde batzuek, korporazioek eta partikularrek borondatezko dohaintza bezala ematen dutenaz osatzen da.
Elkarte nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitortza ofiziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarteak munduko ia herrialde guztietan daude. Beraien nazioetan, sorospen nazionalaren betebeharrak eta erantzukizunak hartzen dituzte, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak definitutako moduan. Mugimenduaren baitan, ICRC arduratzen da sorospen elkartea legez aitortzea Gurutze Gorriaren edo Ilargi Gorriaren elkarte ofizial bezala. Aitortzarako, arau zehatzak Mugimenduaren estatutuetan zehazten dira. Estatutu hauetako 4. artikuluak "Elkarte Nazionalak aitortzeko baldintzak" ditu. Elkarte Nazional bezala aitortua izateko, 5. artikuluko 2 b) paragrafoko baldintza hauek bete beharko ditu:
1- Genevako Hitzarmena armadetako zauritu eta gaixoen egoera hobetzeko indarrean dagoen estatu independente baten lurraldean eratzea.
2- Aipatuko Estatuaren Gurutze Gorriko edo Ilargi Gorriko Elkarte Nazional bakarra izatea, eta mugimenduko beste elkarteekin harremanean egoteko ordezkatuko duen organo zentral batek zuzentzea.
3- Bere herrialdeko gobernu legalak behar bezala aitortzea, Genevako Konbentzioetan eta legeria nazionalean borondatezko laguntzarako oinarritutako elkartetzat, arlo humanitarioko botere publikoen laguntzaile bezala.
4- Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioekin bat etorriz funtziona dezan ahalbidetzen duen status autonomoa izatea.
5- Gurutze Gorriaren edo Ilargi Gorriaren izena eta ikurra Genevako Konbentzioekin bat etorriz erabili.
6- Legezko eginbeharrak prestatzeko bake garaian antolatuta egon, gatazka armatuen kasuan estatutuetan zehaztutako zereginak bete ahal izateko.
7- Jarduerak Estatuaren lurralde osora hedatu.
8- Elkartearen kide boluntarioak eta langileak, arraza, sexu, klase, erlijio edo iritzi politikoak kontuan hartu gabe kontratatu.
9- Atxiki abian dauden estatutuetara, beste elkarteekin Mugimenduko baloreak partekatu, eta haiekin lankidetzan aritu.
10- Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioak errespetatu, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren printzipioen gidaritzapean egin lana.
ICRCk Elkarte Nazionala onartzen duenean Nazioarteko Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Mugimenduaren partaide bezala, printzipioz Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Sozietateen Nazioarteko Federazioan onartuta dago, Nazioarteko Federazioaren Konstituzioaren eta Prozedura Arauen arabera.
Gaur egun 190 Elkarte Nazional daude aitortuak Mugimenduaren barruan, eta Nazioarteko Federazioko kideak dira. Mugimenduaren barruan aitortu diren sozietate nazional berrienak Maldivetako Ilargi Gorria Elkartea, (2011), Zipreko Gurutze Gorriaren Elkartea, Hego Sudango Gurutze Gorriaren Elkartea (2013) eta azkena, Tuvaluko Gurutze Gorria Elkartea (2016) dira.
Nazio elkarteen jarduerak nazioan eta nazioartean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere antolaketa egiturarekin eta lanarekiko independentzia formala izan arren, elkarte nazional bakoitzak bere jaioterriko legeen arabera jarraitzen du. Herrialde askotan, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren elkarteek salbuespenezko pribilegioak dituzte gobernuekin egindako hitzarmenengatik, edo "Gurutze Gorriaren Legeen" nazioarteko mugimenduak eskatzen duen moduan, independentzia osoa gordetzeko. Nazioarteko elkartearen betebeharrak eta erantzukizunak, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak eta Mugimenduaren estatutuek definitzen duten moduan, laguntza humanitarioa gatazka armatuetan eta larrialdi krisietan, edo hondamendi naturaletan, familia loturak berriztatzeko jardueren bidez egiten dira.
Giza baliabide, tekniko, finantzario eta antolaketako ahalmenen arabera, elkarte nazional askok zeregin osagarriak egiten dituzte beren jaioterriko herrialdetan, esate baterako, odola emateko zerbitzuak edo larrialdi zerbitzu mediko zibilak (EMS). ICRC eta Nazioarteko Federazioa elkarte nazionalekin lankidetzan aritzen dira nazioarteko misioetan, batez ere pertsona, material eta finantza baliabideekin, eta baita logistika antolatzen.
Ikurren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabiltzen diren ikurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikurrek bi eginkizun nagusi dituzte:
- Babestekoa: gerra garaian, ikurra daramaten pertsonak eta materialak neutroak direla esan nahi du.
- Adieraztekoa: bake garaian, eta dagokion Elkarte Nazionalaren izenarekin batera, ikurra daramaten pertsonak eta materialak zein erakundetakoak diren adierazten du.
Gurutze Gorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutze Gorriaren ikurra ofizialki Genevan 1863 onartu zen. Gurutze Gorriaren bandera ez da San Jurgiren gurutzearekin nahastu behar, Ingalaterrako, Bartzelonako, Georgiako, Friburgoko eta beste toki batzuetako bandera baita. Nahasmen hori ekiditeko, babestutako ikurrari "Greziako Gurutze Gorria" (gaur egun Gurutze Gorri Helenikoa) deitzen zaio. Termino hori Estatu Batuetako zuzenbidean ere erabiltzen da Gurutze Gorria deskribatzeko. Saint Jurgiren gurutze gorria banderaren ertzeraino hedatzen da, baina Gurutze Gorria ez.[46]
Gurutze Gorriaren bandera Suitzako banderaren kolorez aldatu den bertsioa da. 1906an, Otomandar Inperioaren argudioari amaiera emateko, hots, bandera kristautasunean zegoela sustraituta, Suitzako kolore federalak alderatuz Gurutze Gorriaren bandera eratu zela ideia sustatzea erabaki zen, nahiz eta jatorri horren frogak inoiz ez aurkitu.[46][43]
Ilargi Gorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilargi Gorriaren ikurra lehen aldiz ICRCko boluntarioek erabili zuten Otomandar Inperioaren eta Errusiako Inperioaren 1876-188 arteko gatazka armatuan.
Sinboloa 1929an onartu zen ofizialki, eta orain arte mundu musulmaneko 33 estatuk aitortu dute. Gurutze gorriaren ikurra Suitzako banderaren (ikur erlijioso bat baino) kolorearen berraztertze ofizialarekin batera, Ilargi Gorria Otomandar Inperioko banderaren kolore-inbertsio batetik eratorritakoa da.
Kristal Gorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko abenduaren 8an, Magen David Adom-en (MDA) presio gero eta handiagoari erantzunez, Israelgo larrialdietako mediku zerbitzua, hondamendiak, anbulantziak eta odol bankuak erabiltzen dute.
Horrela, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren mugimenduko kide oso bezalako statusa du.
Ikur berria (ofizialki Hirugarren Protokoloaren Ikurra, baina Kristal Gorriaz izenarekin ezagutzen dena), III. Protokoloa izenarekin ezagutzen den Genevako Konbentzioen zuzenketa batekin izan zen onartua.
Erabilpenik gabeko aitortutako ikurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraneko Lehoi Gorria eta Eguzkiaren Elkartea 1922an sortu zen, eta Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren mugimenduan onartu zuten 1923an. Hala ere, batzuk sinboloa Genevan 1864an sortu zutela diote, Iranen arerioak ziren otomandarren eta errusiar inperioaren ilargierdiaren eta gurutzearen aurka. Dena den, baieztapen hori Ilargi Gorriaren historiarekin bat ez datorren arren, historiak iradokitzen du Lehoi Gorria eta Eguzkia, Ilargi Gorria bezala, Errusiaren eta Turkiaren arteko 1877-1878ko gerran pentsatuak izan zirela.[47]
Onartu gabeko ikurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]50 urte baino gehiagoz, Israelek Daviden Izar Gorri bat gehitzea eskatu zuen, argudiatuz kristauen eta musulmanen ikurrak onartu zirenez, judu-ikurra ere izan beharko zela. Ikur hori Magen David Adomek (MDA) edo Daviden Izar Gorri bezala erabili zuen 1930eko Israelgo lehen laguntzako elkarteak, baina ez da Genevako Konbentzioek babestutako sinbolo gisa onartzen.[48] Daviden Izar Gorriaren lehen erabilera Hegoafrikako Anglo-Boer gerran izan zen (1899–1902), Ben Zion Aaronek Johannesburgen sortu zuenean Anbulantzia Zerbitzuak Boertarren indar armatuei laguntza emateko. Hegoafrikako Errepublikako Paul Kruger presidenteak baimena eman zien Daviden izarra bere ikur gisa erabiltzeko, ohiko gurutze gorriaren ordez.
Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren mugimenduak israeldarren eskaerari behin eta berriz uko egin zion urteetan zehar, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren ikurrek ez zutelako kristautasuna eta islama irudikatzen, baizik eta Suitzako eta Otomandar banderetako koloreen berraztertzea zelako. Halaber, juduei (edo beste talde batzuei) ikur ezberdin bat baimenduz gero, ez lukete amaierarik izango beraientzako ere ikur bat aldarrikatzen duten talde erlijioso edo bestelakoen eskaerak. Genevatik arrazoitu zuten esanaz ikur gorrien ugaritzeak, Gurutze Gorriaren ikurraren jatorrizko asmoa kaltetuko zuela, hau da, arrazoi humanitarioetan babestutako ibilgailuak eta eraikinak markatzeko, ikur bakarrarekin ezagutzea mundu osoan.[49]
1996ko bahituen krisiaren arrazoibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ABC Australiako telebista kateak eta Rettet die Naturvölker eskubide indigenen taldeak, 1999an Odola Gurutzean izeneko dokumentala kaleratu zuten. Gurutze Gorriak, Britainia Handiko eta Indonesiako militarrekin batera, Mendebaldeko Ginea Berriko hegoaldeko lurretan izan zen sarraski baten, parte hartu zuela salatu zuen. Munduko Faunaren Funtsaren Mapenduma bahituen krisian eman zen, 1996ko maiatzean, separatistak mendebaldeko eta Indonesiako aktibistak bahitu zituztenean.[50][51]
Dokumentala emititu ondoren, Gurutze Gorriak jendaurrean jakinarazi zuen erakundetik kanpoko pertsona bat izendatuko zuela filmean egindako salaketak eta erantzukizunak ikertzeko. Piotr Obuchowicz izan zen hautatua. Txostenak irmo adierazten du inplikazioa egotzita zuten Gurutze Gorriaren langileak ez zirela presente egon. Helikoptero zuri bat ziurrenik operazio militar baten erabilia izan zela, baina helikopteroa ez zela Gurutze Gorrikoa, eta garai hartan eskualdean jarduten zuten hainbat erakunde militarren batek horrrela margotu ahal zuela. Agian Gurutze Gorriaren ikurra bera ere erabilia izan zen, nahiz eta ez zen frogarik aurkitu horretarako. Bestalde, bahituak askatzeko operazio militarraren parte izanik, Gurutze Gorriaren helikoptero bat lurreratzen ari zela sinetsiz bertako jendea engainatu nahi zutela. Eta azkenik, autokritika bezala, Gurutze Gorriak azkarrago eta sakonago erantzun behar zuela arrazoibideak ikertzeko.[52]
Nazioarteko eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 8an ospatzen da mundu osoan Gurutze Gorriaren Eguna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ilargi Gorria ageri da Euskalterm terminologia bankuan, eta hala erabiltzen dute Berria egunkarian ([1][Betiko hautsitako esteka]), baina Ilgora Gorria ageri da Zehazki hiztegian. Ilargierdi Gorria ere erabili izan da.
- ↑ Ikurrak Gurutze Gorriaren webgune ofizialean. Frantsesez (Croissant-Rouge) eta ingelesez (Red Crescent) euskarazko Ilgora Gorria hitzen baliokideak dira.
- ↑ (Ingelesez) "IFRC annual report 2015" (PDF). .
- ↑ (Ingelesez) "Take a Class". Red Cross.
- ↑ a b (Ingelesez) "Nobel Laureates Facts — Organizations". Nobel Foundation.
- ↑ a b c (Ingelesez) Young, Hoyland, John, Greg. (2016.). Christianity: A Complete Introduction. Hodder & Stoughton, p. 354 or. ISBN 978-1-4736-1577-9...
- ↑ (Ingelesez) Dunant, Henry. (1986). A Memory of Solferino. ICRC, Geneva ISBN 2-88145-006-7..
- ↑ (Ingelesez) Sending, Pouliot, Neumann, Ole Jacob, Vincent, Iver B.. (2015). Diplomacy and the Making of World Politics. Cambridge University Press, p. 181 or. ISBN 978-1-316-36878-7..
- ↑ (Ingelesez) Stefon, Matt. (2011). Christianity: History, Belief, and Practice. The Rosen Publishing Group, p. 221 or. ISBN 978-1-61530-493-6..
- ↑ a b c d (Ingelesez) Bugnion, François. (2003). The International Committee of the Red Cross and the Protection of War Victims. ICRC & Macmillan, Geneva ISBN 0-333-74771-2..
- ↑ (Ingelesez) Bennett, Angela. (2005). The Geneva Convention: The Hidden Origins of the Red Cross. Sutton Publishing, Gloucestershire, England ISBN 0-7509-4147-2..
- ↑ (Ingelesez) Bennett, Angela. (2005). The Geneva Convention. The Hidden Origins of the Red Cross. Sutton Publishing, Gloucestershire ISBN 0-7509-4147-2..
- ↑ (Ingelesez) Hutchinson, John F.. (1997). Champions of Charity: War and the Rise of the Red Cross. Westview Press, Boulder, Colorado ISBN 0-8133-3367-9..
- ↑ (Ingelesez) "Convention for the Amelioration of the Condition of the Wounded in Armies in the Field. Geneva, 22 August 1864". Geneva, Switzerland: International Committee of the Red Cross ICRC.
- ↑ (Ingelesez) Dunant, Henry. (1986). A Memory of Solferino. ICRC, Geneva 1986 ISBN 2-88145-006-7..
- ↑ (Ingelesez) Boissier, Pierre. (1985). History of the International Committee of the Red Cross. Volume I: From Solferino to Tsushima. Henry Dunant Institute, Geneva, 1985 ISBN 2-88044-012-2..
- ↑ (Ingelesez) Dromi, Shai M.. (2016). "For good and country: nationalism and the diffusion of humanitarianism in the late nineteenth century". The Sociological Review. 64 (2), pp. 79–97 or. ISBN doi:10.1002/2059-7932.12003...
- ↑ (Ingelesez) "The Story of My Childhood". World Digital Library.
- ↑ (Ingelesez) Handbook of the International Red Cross and Red Crescent Movement. 13th edition, International Committee of the Red Cross, Geneva ISBN 2-88145-074-1..
- ↑ (Ingelesez) Willemin, Heacock, Georges, Roger. (1984). International Organization and the Evolution of World Society. Volume 2: The International Committee of the Red Cross. Martinus Nijhoff Publishers, Boston ISBN 90-247-3064-3..
- ↑ (Ingelesez) "Understanding the Hague Convention". travel.state.gov.
- ↑ (Ingelesez) Farmborough, Florence. (1975). With the Armies of the Tsar: A Nurse at the Russian Front 1914–1918. Stein and Day, New York ISBN 0-8128-1793-1..
- ↑ (Frantsesez) Farré, Schubert, Sébastien, Yan. (2009). "L'illusion de l'objectif" [The Illusion of the Objective]. Le Mouvement Social, p. 72 or. ISBN doi:10.3917/lms.227.0065..
- ↑ (Ingelesez) Forsythe, David P.. (1978). Humanitarian Politics: The International Committee of the Red Cross. Johns Hopkins University Press, Baltimore ISBN 0-8018-1983-0..
- ↑ (Ingelesez) Favez, Jean-Claude. (1999). The Red Cross and the Holocaust. Cambridge University Press.
- ↑ (Frantsesez) Farré, Schubert, Sébastien, Yan. (2009). "L'illusion de l'objectif" [The Illusion of the Objective]. Le Mouvement Social, pp. 65–83 or. ISBN doi:10.3917/lms.227.0065...
- ↑ (Ingelesez) Rothkirchen, Livia. (2006). The Jews of Bohemia and Moravia: Facing the Holocaust. Lincoln: University of Nebraska Press, p. 258 or. ISBN 978-0-8032-0502-4..
- ↑ (Frantsesez) Lanzmann, R. (1997). VIVANT QUI PASSE. AUSCHWITZ 1943 – THERESIENSTADT 1944. Cine-holocaust.de.
- ↑ a b (Ingelesez) Durand, André. (1984). History of the International Committee of the Red Cross. Volume II: From Sarajevo to Hiroshima. Henry Dunant Institute, Geneva ISBN 2-88044-009-2..
- ↑ (Ingelesez) Neville, Wylie. (2002). The Sound of Silence: The History of the International Committee of the Red Cross as Past and Present. In: Diplomacy and Statecraft. Routledge/ Taylor & Francis, pp. 186–204 or. ISBN ISSN 0959-2296..
- ↑ (Ingelesez) Forsythe, David P.. (2003). "The International Committee of the Red Cross and International Humanitarian Law.". Humanitäres Völkerrecht – Informationsschriften. The Journal of International Law of Peace and Armed Conflict, pp. 64–77 or. ISBN ISSN 0937-5414..
- ↑ a b (Ingelesez) Moorehead, Caroline. (1998). Dunant's Dream: War, Switzerland and the History of the Red Cross. HarperCollins, London ISBN 0-00-255141-1..
- ↑ a b (Ingelesez) Lavoyer, Maresca, Jean-Philippe, Louis. (1999). The Role of the ICRC in the Development of International Humanitarian Law. In: International Negotiation. Brill Academic Publishers, pp. 503–527 or. ISBN ISSN 1382-340X..
- ↑ (Ingelesez) "Swiss ICRC delegate murdered". www.irinnews.org. IRIN.
- ↑ (Ingelesez) Forsythe, David P.. (2005). The Humanitarians: The International Committee of the Red Cross. Cambridge University Press, Cambridge ISBN 0-521-61281-0..
- ↑ (Ingelesez) "Afghanistan: first ICRC visit to detainees in Taliban custody". Icrc.org..
- ↑ (Ingelesez) "Red Cross in Afghanistan gives Taliban first aid help".. BBC News.
- ↑ (Ingelesez) Walters, William C.. (2004). An assessment of the capacity of the Red Cross National Societies to address the psychological and social needs of survivors of disasters and complex emergencies in Central and South America] (M.S.W. thesis). Wilfrid Laurier University.
- ↑ a b (Ingelesez) Haug, Hans. (1993). Humanity for All: The International Red Cross and Red Crescent Movement. Henry Dunant Institute, Geneva in association with Paul Haupt Publishers, Bern ISBN 3-258-04719-7..
- ↑ (Ingelesez) "Role and Mandate of the Standing Commission". Standing Commission of the Red Cross and Red Crescent.
- ↑ (Ingelesez) Durand, André. (1984). History of the International Committee of the Red Cross. Volume II: From Sarajevo to Hiroshima. Henry Dunant Institute, Geneva ISBN 2-88044-009-2..
- ↑ (Ingelesez) Forsythe, David P.. (2003). "The International Committee of the Red Cross and International Humanitarian Law.". In: Humanitäres Völkerrecht – Informationsschriften. The Journal of International Law of Peace and Armed Conflict, pp. 64–77 or. ISBN ISSN 0937-5414..
- ↑ a b (Ingelesez) Bugnion, François., Bugnion, François.. (1977). The emblem of the Red Cross: a brief history. ICRC (ref. 0316), Geneva.
- ↑ (Ingelesez) Walters, William C.. (2004). An assessment of the capacity of the Red Cross National Societies to address the psychological and social needs of survivors of disasters and complex emergencies in Central and South America (M.S.W. thesis). Wilfrid Laurier University.
- ↑ (Ingelesez) "Appeals". IFRC.
- ↑ a b (Ingelesez) Boissier, Pierre. (1985). From Solferino to Tsushima. Open Library ISBN 978-2-88044-012-1..
- ↑ (Ingelesez) "Protocol additional to the Geneva Conventions of 12 August 1949, and relating to the Adoption of an Additional Distinctive Emblem (Protocol III), Article 1 – Respect for and scope of application of this Protocol".. Icrc.org.
- ↑ (Ingelesez) South African Jewish year Book 1929,. The Jews in South Africa: Saron and Hotz.
- ↑ (Ingelesez) Bugnion, François., Bugnion, François.. (2006). Towards a comprehensive Solution to the Question of the Emblem. Revised 4th edition. ICRC (ref. 0778), Geneva.
- ↑ (Ingelesez) "Blood On the Cross — EngageMedia". Engagemedia.org.
- ↑ (Ingelesez) Leith, Denise. (2002). The politics of power: Freeport in Suharto's Indonesia. University of Hawaii Press. ISBN 978-0-8248-2566-9..
- ↑ (Ingelesez) Barber, Paul. (2000). TAPOL, the Indonesia Human Rights Campaign. Irian Jaya: The Record.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Gurutze Gorria
- (Ingelesez) Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea
- (Ingelesez) Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federakundea
- (Gaztelaniaz) Gurutze Gorria Euskadin
- (Frantsesez) Gurutze Gorria Ipar Euskal Herrian
- (Gaztelaniaz) Zarauzko Gurutze Gorria