Henri Barbusse
Henri Barbusse (Asnières-sur-Seine, Frantzia, 1873ko maiatzaren 17a, - Mosku, 1935eko abuztuaren 30a) idazle eta kazetari frantziarra izan zen. Pentsamolde komunista defendatu zuen, baita esperanto hizkuntza erabili eta aldarrikatu ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]I. Mundu Gerra parte hartu zuen. Bertan hiru aldiz zauritu eta gero, 1915ean eta 17 hilabete gerran ibili eta gero, gerran jarraitzeko libratu zen bere zauriak zirela eta. Barbusse bakezalea eta antimilitarista bihurtu zen bere gerra esperientzien ondorioz.
1918an Frantziatik Moskura bizitzera joan zen. Bertan errusiar neska batekin ezkondu zen. Errusiar Iraultzak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta bere idazlanetan. Frantziako Alderdi Komunistako partaide bihurtu zen 1923an. Hortik aurrera, batez ere Frantzian eta Sobietar Batasunean baina baita ere munduko hainbeste lekutan, adibidez Australian, komunismoaren aldeko hitzaldi eta ekintzak burutu zituen.
Idazle moduan ezaguna egin zen Le Feu (euskaraz Sua) liburua argitaratu zenean. Gaztelaniaz, bere garaian, best-seller bilakatu zen eta Julio Caro Barojaren aitak, Rafael Caro Raggio jaunak, editatu eta argitaratu zuen.[1]
Hona hemen pasarte batzuk:
« | Lubakian, iritsi da erasoaren ordua. Prestatzen ari dira. Gizonak lerroan jartzen dira, beti isilik, manta gurutzatuta, kaskoaren uhala kokotsean eta fusilen gainean jarrita. Haien aurpegiei behatu diet: aurpegi suminduak, zurbilak, sakonak...
Ez dira gudariak; gizonak dira. Ez dira ez abenturazaleak, ez gerrariak, ez giza sarraskirako eginak. Langileak dira, eta bereiz daitezke uniformeen barruan. (...). Prest daude. Heriotzaren eta sarraskiaren seinalearen zain daude; baina ikus daiteke, haien irudiari baioneten lerro bertikalen artean begiratuta, gizonak baino ez direla. Haietako bakoitzak badaki bere burua eskainiko diela, bere bularra, bere sabela, bere gorputza osoa, erabat biluzik, aldez aurretik apuntatutako fusilei, obusei, pilatuta eta jada prest dauden granadei, eta batez ere, hutsik egiten ez duen metrailadorea metodikoari (...). Propagandaren bidez bizkortu nahi badituzte ere, ez daude gogotsu. Ororen gainetik, senezko erreakzioak dituzte. (...) Haien isiltasunak, haien gelditasunak, aurpegia zanpatzen dien lasaitasun-mozorroak, ametsa, beldurra eta agurra adierazten du. |
» |
—Henri Barbusse, Le feu (Eskuadra baten egunkaria), 1916. |
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Feu, 1916
- Esperantista Laboristo, 1921
- Le Couteau entre les dents, 1923
- Manifeste aux Intellectuals: Elevations, 1930
- Staline: Un mode nouveau vu a travers un homme, 1936 (hil eta gero argitaratua)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Rafael Caro Raggio | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Henri Barbusse |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Barbusse |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Zirriborroak
- 1873ko jaiotzak
- 1935eko heriotzak
- Frantziako idazleak
- Frantsesezko idazleak
- Frantziako eleberrigileak
- Frantziako komunistak
- Goncourt sariaren irabazleak
- XIX. mendeko Frantziako idazleak
- XX. mendeko Frantziako idazleak
- Pneumoniak hildakoak
- Moskun hildakoak
- Boltxebikeak
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak