Henri Cartier-Bresson
Henri Cartier-Bresson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henri Georges Cartier-Bresson |
Jaiotza | Chanteloup-en-Brie, 1908ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Montjustin, 2004ko abuztuaren 3a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Montjustin (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ratna Mohini (1937 - 1967) Martine Franck (1970 - 2004) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | André Lhote Jean Cottenet (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, fotokazetaria, kazetaria, film-zuzendaria eta margolaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | humanistic photography (en) |
magnumphotos.com… | |
| |
Henri Cartier-Bresson (Chanteloup-en-Brie, Frantzia, 1908ko abuztuaren 22a - Montjustin, Frantzia, 2004ko abuztuaren 3a) argazkilari frantses bat izan zen eta fotokazetaritzaren sortzailetzat jotzen da. 35 mm formatua bereganatu zuen lehenengotarikoa izan zen eta irudiak hartzeko momentu erabakiorra aukeratzen nagusi.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henri Cartier-Bresson Chanteloup-en-Brieen, Paris inguruan, jaio zen. Bost neba-arrebetatik bera zen zaharrena. Bere aita oihal fabrikatzaile dirudun bat zen; Cartier-Bresson haria oinarri-oinarrizkoa zen Frantziako edozein jostunen erreminta-jokoan. Amaren aldeko familia Normandiako kotoi merkatari eta lur-jabe familia bat zen eta bertan eman zuen haurtzaroaren zati bat. Cartier-Bresson familia Pariseko burges auzoan bizi zen eta bere garaikideak baino abantaila gehiago izan zituen diruari dagokionez argazkigintza lantzeko. Bere familia katoliko-sozialista bezala deskribatu zuen.
Mutil gaztea zela Brownie argazki-kamera bat izan zuen, festetako argazkiak atzemateko erabilia.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cartier-Bressonek Parisko Ecole Fenelon eskola katolikoan ikasi zuen. Musika ikasteko arrakastarik gabeko ahaleginak egin eta gero bere osaba Louisek, margolari trebea, olio-pinturaren munduan sartu zuen. "Margotzea nire obsesioa izan da nire aita mitikoak, nire aitaren anaiak, 1913ko gabon jaietan bere estudiora eraman ninduenetik; bost urte nituen orduan. Margolaritza atmosfera batean bizi nintzen bertan. Margo-oihalak arnastu nituen." Louis osabaren klaseak laburrak izan ziren oso; Lehen Mundu Gerran hil zen.
1927an, 19 urterekin, Cartier-Bresson arte eskola pribatu batean sartu zen, André Lhote margolari kubista eta eskultorearen akademian. Lhoteren nahia kubisten errealitaterako hurbiltzea eta forma artistiko klasikoak batzea zen, baita Nicolas Poussin eta Jacques-Louis Daviden ohitura frantses klasikoa modernismoarekin lotzea. Cartier-Bressonek margolaritza ere ikasi zuen Jacques Émile Blanche gizarte erretratatzailearekin. Garai honetan Dostojevski, Schopenhauer, Rimbaud, Nietzsche, Mallarmé, Freud, Proust, Joyce, Hegel, Engels eta Marx irakurri zituen. Lhotek Louvrera eramaten zituen ikasleak artista klasikoei buruz ikasteko eta Parisko galerietara arte garaikidea ikasteko. Cartier-Bressonen arte modernoarekiko interesa errenazimentuko lanekiko (Jan van Eyck, Paolo Uccello, Masaccio eta Piero della Francescaren maisu-lanak) mirespenarekin bateratu zen. Cartier-Bressonek sarritan kontsideratu izan du Lhote kamera gabeko argazkigintzako irakaslea.
Margolaritzatik argazkigintzara igaroten
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitarteko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magnum Photosen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Images a la sauvette
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geroagoko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heriotza eta ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947: The Photographs of Henri Cartier-Bresson. Lincoln Kirsteinen testua. Museum of Modern Art, New York.
- 1952: The Decisive Moment. Henri Cartier-Bressonen testu eta argazkiak. Henri Matisseren azala. Simon & Schuster, New York. Edizio frantsesa ere badago.
- 1954: Les Danses à Bali. Antonin Artauden testua Balinese antzokian eta Béryl de Zoeteren iruzkinak. Delpire, Paris. Edizio alemana ere badago.
- 1955:
- The Europeans. Henri Cartier-Bressonen testu eta argazkiak. Joan Miróren azala. Simon & Schuster, New York. Edizio frantsesa ere badago.
- People of Moscow. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, alemana eta italiarra ere badaude.
- 1956: China in Transition. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, alemana eta italiarra ere badaude.
- 1958: Henri Cartier-Bresson: Fotografie. Anna Farovaren testua. Statni nakladatelstvi krasné, Praga eta Bratislava.
- 1963: Photographs by Henri Cartier-Bresson. Grossman Publisher, New York. Edizio frantsesa, ingelesa, japoniarra eta suitzarra ere badaude.
- 1964: China. Photographs and notes on fifteen months spent in China. Barbara Millerren testua. Bantam Books, New York. Edizio frantsesa ere badago.
- 1966: Henri Cartier-Bresson and the Artless Art. Jean-Pierre Montierren testua. Frantsesez dagoen Ruth Taylorren L'Art sans art d'Henri Cartier-Bresson-etik itzulita. Bulfinch Press, New York.
- 1968: The World of HCB. Viking Press, New York. Edizio frantsesa, alemana eta suitzarra ere badaude.
- 1969: Man and Machine. IBMk aginduta. Edizio frantsesa, alemana, italiarra eta espainiarra ere badaude.
- 1970: France. François Nourissierren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
- 1972: The Face of Asia. Robert Shaplenen sarrera. John Weatherhill (New York eta Tokyo) eta Orientations Ltd. (Hong Kong)-ek argitaratua. Edizio frantsesa ere badago.
- 1973: About Russia. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, alemana eta suitzarra ere badaude.
- 1976: Henri Cartier-Bresson. Henri Cartier-Bressonen testua. History of Photography Series. Edizio frantsesa, alemana, ingelesa, italiarra eta japoniarra ere badaude.
- 1979: Henri Cartier-Bresson Photographer. Yves Bonnefoyren testua. Bulfinch, New York. Edizio frantsesa, alemana, ingelesa, italiarra eta japoniarra ere badaude.
- 1983: Henri Cartier-Bresson. Ritratti. André Pieyre de Mandiargues eta Ferdinando Sciannaren testua. Coll. " I Grandi Fotografi ". Gruppo Editoriale Fabbri, Milan. Edizio ingelesa eta espainiarra ere badaude.
- 1985:
- Henri Cartier-Bresson in India. Satyajit Rayren sarrera, Henri Cartier-Bressonen argazki eta oharrak, Yves Véquauden testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa ere badago.
- Photoportraits. André Pieyre de Mandiarguesen testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
- 1987: Henri Cartier-Bresson. The Early Work. Peter Galassiren testua. Museum of Modern Art, New York. Edizio frantsesa ere badago.
- 1989:
- L'Autre Chine. Robert Guillainen sarrera. Collection Photo Notes. Centre National de la Photographie, Paris.
- Line by Line. Henri Cartier-Bressonen irudiak. Jean Clair eta John Russellen sarrera. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
- 1991:
- America in Passing. Gilles Moraren sarrera. Bulfinch, New York. Edizio frantsesa, ingelesa, alemana, italiarra, portugesa eta daniarra ere badaude.
- Alberto Giacometti photographié par Henri Cartier-Bresson. Henri Cartier-Bresson eta Louis Clayeuxen testua. Franco Sciardelli, Milan.
- 1994:
- A propos de Paris. Véra Feyder eta André Pieyre de Mandiarguesen testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, alemana eta japoniarra ere badaude.
- Double regard. Drawings and photographs. Jean Leymarieren testua. Amiens: Le Nyctalope. Edizio frantsesa eta ingelesa ere badaude.
- Mexican Notebooks 1934-1964. Carlos Fuentesen testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, italiarra eta alemana ere badaude.
- L'Art sans art. Jean-Pierre Montierren testua. Editions Flammarion, Paris. Edizio ingelesa, italiarra eta alemana ere badaude.
- 1996: L'Imaginaire d'après nature. Henri Cartier-Bressonen testua. Fata Morgana, Paris. Edizio amerikarra eta alemana ere badaude.
- 1997: Europeans. Jean Clairren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, italiarra, portugesa eta alemana ere badaude.
- 1998: Tête à tête. Ernst H. Gombrichen testua. Thames & Hudson, Londres. Edizio frantsesa, italiarra, portugesa eta alemana ere badaude.
- 1999: The Mind's Eye. Henri Cartier-Bressonen testua. Aperture, New York. Edizio frantsesa eta alemana ere badaude.
- 2001: Landscape Townscape. Erik Orsenna eta Gérard Macéren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, italiarra eta alemana ere badaude.
- 2003: The Man, the Image and the World. Philippe Arbaizar, Jean Clair, Claude Cookman, Robert Delpire, Jean Leymarie, Jean-Noel Jeanneney eta Serge Toubianaren testua. Thames and Hudson, Londres. Edizio frantsesa, korearra, italiarra, espainiarra eta alemana ere badaude.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cartier-Bresson Jean Renoiren bigarren zuzendariordea izan zen 1936ko La vie est à nous eta Une partie de campagne, eta 1939ko La Règle du Jeu filmetan.
Henri Cartier-Bressonek zuzendutako filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1937: Victoire de la vie. Espainia errepublikarreko ospitaleei buruzko dokumentala. Iraupena: 49 min. Zuri beltzean.
- 1938: L’Espagne Vivra. Espainiako Gerra Zibilari eta gerra-osteari buruzko dokumentala. Iraupena: 43 min. Zuri beltzean.
- 1944-45: Le Retour. Bigarren Mundu Gerrako atxilotuen inguruko dokumentala. Iraupena: 32 min. Zuri beltzean.
- 1969-70: Impressions of California. Iraupena: 23 min. Koloretan.
- 1969-70: Southern Exposures. Iraupena: 22 min. Koloretan.
Henri Cartier-Bressonen argazkiak bildumaratuz egindako filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956: A Travers le Monde avec Henri Cartier-Bresson. Jean-Marie Drot eta Henri Cartier-Bressonek zuzenduta. Iraupena: 21 min. Zuri beltzean.
- 1963: Midlands at Play and at Work. ABC Televisionek ekoiztua, Londres. Iraupena: 19 min. Zuri beltzean.
- 1963-65: 15 minutuko bost film alemanian Süddeutscher Rundfunk telebistarako, Munich.
- 1967: Flagrants délits. Robert Delpirerek zuzenduta. Diego Massonen musika. Delpire, Paris. Iraupena: 22 min. Zuri beltzean.
- 1969: Québec vu par Cartier-Bresson/Le Québec as seen by Cartier-Bresson. Wolff Kœnigek zuzenduta. Canadian Film Boardek ekoiztua. Iraupena: 10 min. Zuri beltzean.
- 1970: Images de France. Liliane de Kermadecen filma ORTF Unité Trois Productionentzako.
- 1991: Contre l'oubli: Lettre à Mamadou Bâ, Mauritanie. Martine Franckek zuzendutako laburmetraia Amnesty Internationalentzako. Iraupena: 3 min. Zuri beltzean.
- 1992: Henri Cartier-Bresson dessins et photos. Annick Alexandrek zuzendutako laburmetraia, FR3 Dijonek ekoiztua eta artistaren oharrak. Iraupena: 2 min. Zuri beltzean.
- 1997: Série "100 photos du siècle": L'Araignée d'amour:. Artek transmitituta. Capa Télévisionek ekoiztua. Iraupena: 6 min. Koloretan.
Henri Cartier-Bressoni buruzko filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Data ezezaguna: Henri Cartier-Bresson. Gjon Milik zuzenduta. Iraupena: 2 min. Zuri beltzean.
- Data ezezaguna: Primo Piano. Carlo Tuziik zuzenduta Romeo Martinezekin elkarlanean. Iraupena: 52 min. Zuri beltzean.
- 1962: L'Aventure Moderne: Henri Cartier-Bresson. Roger Kahanek zuzenduta Jean Bardin eta Bernard Hubrennerekin elkarlanean. ORTFk ekoiztua. Iraupena: 29 min. Zuri beltzean.
- 1994:
- H.C.B. Point d'interrogation? Sarah Moonek zuzenduta. Take Five Production. Bertsio frantses eta ingelesa daude. Iraupena: 38 min. Zuri beltzean.
- Contacts: Henri Cartier-Bresson. Argazkiak bildumaratuz egindako filma. Robert Delpire, Centre National de la Photographie, Paris. KS Visionek ekoiztua. Iraupena: 15 min. Koloretan.
- 1997: La Conversation. Laure Adlerekin elkarrizketa. France 3k ekoiztua. Iraupena: 64 min. Koloretan.
- 1998: Pen, Brush and Camera. Patricia Wheatleyk zuzenduta. BBCk ekoiztuta. Iraupena: 50 min. Koloretan.
- 1999:
- Elkarrizketa Charlie Roserekin 60 minuteserako. CBSk ekoiztuta. Iraupena: 55 min. Koloretan.
- "Le XXe siècle a vécu avec la photographie: conversation avec Henri Cartier-Bresson". NHK (cycle ETV Culture TV)-k ekoiztuta. Iraupena: 60 min. Koloretan.
- 2001: Profils, Henri Cartier-Bresson: L'amour tout court. Raphaël O’Byrnek zuzenduta. Film à Louk ekoiztuta. Artek transmitituta. Iraupena: 70 min. Koloretan.
- 2003: Henri Cartier-Bresson - Biographie eines Blicks. Heinz Bütleren filma Robert Delpire, Elliot Erwitt, Isabelle Huppert, Josef Koudelka, Arthur Miller eta Ferdinando Sciannarekin. Koprodukzioa: Fondation Henri Cartier-Bresson eta NZZ Neue Zurcher Zeitung. Koloretan.
Audio produkzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991: Henri Cartier-Bresson: le bon plaisir. Véra Feyderek ekoiztua. FNAC/France Culture, Paris.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Frantsesez) Henri Cartier-Bresson fundazioa.
- (Ingelesez) Henri Cartier-Bresson Society
- (Ingelesez) Bere argazkiak Magnum Photosen.
- (Ingelesez) Elkarrizketa Charlie Roserekin 60 minuteserako.
- (Nederlanderaz) Henri Cartier-Bresson. Argazkigintza artea bihurtzen denean.