Naturismo
Naturismoa gizakia izadiarekiko, norberarekiko eta bestearekiko errespetua sustatzen duten filosofia eta gizarte mugimendu eta praktiken multzoa da, industria-giroko gizarte aurreratuetako ohiturak, higienearen kontrakoak direlakoan, alde batera uzten dituena. Elikatze arin-garbia, batez ere barazkiz eta fruituz osatua, naturopatia eta nudismoa proposatzen ditu, besteak beste.
Hitz anbiguoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naturismo hitzak nahiko anbiguoa gerta daiteke esan nahi desberdinez erabiltzen baita. Maiz, hitz honekin medikuntza naturista adierazteko erabili da. Medikuntza horretan ez dira elementu edo botika artifizialak erabiltzen eta garrantzi handia ematen dio gorputzak berrosatzeko duen ahalmenari.
Naturismo hitzak baita bizimodu bat definitzen du ere. Horren arabera mugimendu edo bizitzeko filosofia bat da, ekologismotik hurbila. Pertsona naturistak kontsumismoaren aurkako jarrera erakusten dute eta bizimodu austerago baten aldekoak dira. Sarritan begetarianoak, beganoak dira. Tokian tokiko produktuak defenditzen dituzte eta ekoizpen ekologikoak, hau da, pestizidak eta produktu kimikorik gabe ekoiztuak. Bestetik, naturarekin kontaktuan bizitzen saiatzen dira, kutsaduratik at. Haientzat aztarna ekologikoa gutxitzea eta bizidunekin armonian bizitzea garrantzia handia du. Aldi berean, ekialdeko filosofiek mugimendu honetan eragin handia izan dute: yoga, reiki, budismoa...
Askotan, berezko komunitateak edo alternatiboak sortu izan dituzte. Pertsona naturista batzuk nudismoa praktikatzen dute, eguneroko bizimoduan biluzik egotea, eta horrek ekarri du nudismo eta naturismoren kontzepetuen nahasketa. Berez, naturista gehienak ez dira nudistak, ezta alderantziz ere. Dena dela, mundu osoan naturismo eta nudismo nahastu egiten dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Bidaurrazagarekin medikuntza naturistari buruzko elkarrizketa Argia aldizkarian.
- (Gaztelaniaz) Janaria gordinik jatekoaren aldeko mugimendua edo gordin jaleak.