Hugh Le Caine
Hugh Le Caine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Port Arthur (en) , 1914ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Ottawa, 1977ko uztailaren 3a (63 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, musikagilea eta fisikari nuklearra |
Hugh Le Caine (Kanada, 1914ko maiatzaren 27a - 1977ko uztailaren 3a) fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea izan zen. Kanadako Ikerketa Kontseiluan fisikari gisa lan egiten zuela, hain gogoko zituen musika elektronikoa eta soinu berrien sormena lantzen jardun zuen etxean. Musika elektronikoaren aitzindaria da, eta hainbat musika-tresna asmatu zituen 1940ko hamarkadan, horien artean Sackbut sintetizadorea, gaur egun tentsioz kontrolaturiko lehen musika-tresnatzat hartua. Geroago, etxean egiten zituen lanak Ikerketa Kontseiluan lantzeko baimena eman zioten, eta egun osoan lan horretan aritzearen ondorioz musika-tresna eta obra berriak sortu zituen; horien artean Dripsody delakoa da ezagunena, ur-tanten hotsak besterik erabiltzen ez duen musika-lana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugh Le Caine |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.