Edukira joan

Iñaki Egaña (musikaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iñaki Egaña (argipena)».
Iñaki Egaña (musikaria)
Bizitza
JaiotzaPortugalete1948ko urriaren 24a (76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkantugilea eta bass guitarist (en) Itzuli
Musika instrumentuabaxua

Musicbrainz: fd04fd90-77fe-4aa6-b119-b8bbcfed932f Discogs: 1358572 Edit the value on Wikidata

Iñaki Egaña Azpeitia[1] (Portugalete, 1948ko urriaren 24a -) Euskal Herrian jaiotako musikaria da. 1960ko hamarkadatik hainbeste rock eta blues taldetan zein bakarlari baxu-jotzaile, kantari eta kantagile aritu da. Europa mailan erreferentzia eta mitikotzat jotzen dute.[2]

Portugaleten jaio eta hiru urtetik Erromon bizi izan zen.[3] Familian musikazaletasuna zegoen eta aita Portugaleteko Danok Bat Otxotearen sortzaileetakoa izan zen; urte luzez otxote bereko zuzendari bere anaia ibili da. Anaia zenbait kanta ezagunen (adibidez Euskal Herri polita gora) egilea da. Hamalau urterekin gitarra jotzen hasi zen eta bere lehen taldea Dúo Danger izan zen, 1966an; gero Los Tañidores taldean ibili zen. Bi talde hauek Bilboaldean kokatuta zeuden eta bigarrenak single bakarra atera zuen, José María Iñigoren laguntzaz.

Hortik aurrera Madrilera jo zuen eta harrezkero musika izan zen bere ogibidea; Combination Five eta Los Snobsekin denbora laburraz aritu ostean 1968an Los Buenos blues rock taldean sartu zen; taldeak nahiko arrakasta lortu zuen estatu mailan eta lau single atera zituen.[4] Bere kideen artean John Mayall ezagunaren anaia, Rod Mayall teklatu jotzailea, zegoen. Ivan Zuluetaren Un, dos, tres, al escondite inglés (1969) filmaren musika ere egin zuten.

Barrabas. Eskuinetik lehenengoa Iñaki Egaña da.

1970ean Los Brincos taldean ibilitako Fernando Arbex bateria jotzailea eta Oscar Lasprilla gitarra jotzailearekin Alacrán osatu zuen; taldeak Santanaren ildo musikala -latindar rocka- jorratu zuen. Urte horietako espainiar estatuko musikan erreferentetzat jotzen den izen bereko diskoa atera zuten eta kasu honetan ere arrakasta erdietsi zuten. Lasprilla Ingalaterrara joan zenean Egaña eta Arbexek Barrabas sortu zuten esperientziadun musikari batzuekin batera;[5] taldearekin Europan eta AEBetan arrakastatsuak izan ziren zenbait single plazaratu zituzten. Wild safari bere lehen albumaren azala Luis Eduardo Autek marraztu zuen.

1973an Egañak taldea utzi eta Los Bravosen aldi labur batez egon eta gero bakarlari lanean hasi zen; 1974an Karma izeneko hard rock albuma atera zuen Kiko Guerrero bateria jotzailearekin batera. Juan Camacho kantariaren lehen albumerako hitzak ere idatzi zituen. 1976an Egaña eta Guerrerok Manuel Rodríguez gitarra jotzailearekin bat eginez Imán[6] taldea eratu zuten; 1970eko hamarkadaren amaieran Imánek album batzuk argitaratu zituen.

1982an Manuel Rodríguezek proposatuta Etiqueta Negra izeneko esperientzian parte hartu zuen. 1983an Egaña Barrabasera itzuli zen Prohibido albuma grabatzeko; taldea berriro utzi eta Juan Pardorekin 1984tik 1992ra baxu jotzaile ibili zen. 1999an Dr Blues Band taldearekin hasi zen; gaur egun ere bertan aritzen da,[7] Imán eta Barrabásekin egiten duen lanarekin batera.

2009-2010ean Los Mitos taldearen itzuleran esku hartu zuen. Azken urteetan Bilboko Txurdinaga auzoa du bizitoki eta Indautxu Hotelean orkestra batekin aritzen da. 2011n Wild Safari Band izeneko proiektua sortu zuen.[8]

Bakarlari moduan hauexek dira ateratako diskoak:

  1. "Tale for Tom" (McManus/Egaña) – 2:21
  2. "El Maestro" (Egaña) – 3:32
  3. "You Rock Your Way" (McManus/Egaña) – 2:26
  4. "Tú Mismo" (Egaña) – 4:04
  5. "Hostal San Quintin" (Egaña) – 3:10
  6. "Lack of Relations" (McManus/Egaña) – 3:27
  7. "How Many Times?" (McManus/Egaña) – 4:16
  8. "En un Lugar" (Egaña/Guerrero) – 2:13

RCA SPL-12097, 1974.

  • "Lack of Relations" / "El Maestro" (RCA, 1974)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. José Ignacio izen ofizialaz ere aurki daiteke.
  2. The Spanish Progressive Rock Encyclopedia.
  3. Elkarrizketa, La visita programa, TeleBilbao.
  4. Los Buenos Los60.es webgunean.
  5. Barrabasen diskografia.
  6. "Imán, Califato Independiente" izenaz ere ezaguna.
  7. La Taberna del Blues.
  8. La nueva aventura musical del Iñaki Egaña hace escala esta noche en La Línea, Europasur webgunean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]