James Franco
James Franco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Edward Franco |
Jaiotza | Palo Alto, 1978ko apirilaren 19a (46 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto San Martín Curicó (en) Columbia University School of the Arts (en) Brooklyn College (en) Palo Alto High School (en) Warren Wilson College (en) New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Rhode Island School of Design (en) Yale Unibertsitatea UCLA Extension (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Sanford Meisner |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, antzerkigilea, idazlea, poeta, film-muntatzailea, gidoilaria, irakaslea eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea California Institute of the Arts (en) |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa kristautasuna |
|
James Edward Franco (Palo Alto, Kalifornia, 1978ko apirilaren 19a) estatubatuar aktore, gidoigile, zuzendari, ekoizle, modelo, idazle, musikari eta margolari bat da. [1][2]
1990eko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera, telesaietan agerpenak eginez, hala nola, Freaks and Geeks eta gaztetxoentzako fimetan parte hartuz. 2001ean James Dean papera egin zuen izen bereko filmean, emanaldi honengatik, sari bat lortu zuen, Urrezko Globoa eman zioten aktore hoberenari. [3] Ospea hartu zuen Harry Osborn-en papera egiterakoan, Spider-Manen lehenengo trilogian. Hortik aurrera, aktore honen beste filmetan parte-hartzea askotarikoa izan da, barruan sartuta gerra filme bat The Great Raid (2005), Tristán e Isolda erromantikoa eta Annapolis (2006) dramatika Justin Lingatik zuzendua. 2008an Pineapple Express filmean, Saul Silver komedia pertsonaia egin zuen, filme honek nominatua egon zen Urrezko Globoetako sarietan aktore hoberen moduan. Urte berdinean, proiektu oso garratzitsu bat eduki zuen Milk deituriko filme batean, non Harvel Milk papera egin zuen politikari eta ekintzaile gay bat interpretatu zuena. 2011an Oscar Sarietara izendatua izan zen 127 Hours [4] deituriko filmearen paperarengaitik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Franco 1978ko apirilaren 19an jaio zen Palo Alto, Kalifornian. Bere ama Betsy Verne, idazle eta argitaratzailea da [5], eta bere aita Douglas Euge Franco (1948-2011), enpresaria izan zen. Bere amama, amaren partetik, Mitzi Levine Verne, Verne Art Galery administratzailea izan zen, oso garrantzitsua izan zena Clevelanden. [6] Bere aitak jatorri Portugesa eta Suediarra [7] zeukan, eta bere amak jatorri Errusiarrak ditu. [8] Jamesek bere nerabea Kalifornian pasatu zuen, bere bi anai txikien ondoan, Tom eta Dave Franco, azken hau baita ere aktorea dena. [9] Matematiketan oso ona izateagatik praktikak egin zituen Lockheed Martinen. 1996an Palo Altoko High Schoolen graduatu egin zen, non hainbat obretan parte hartu zuen eta bere kideengatik “irribarrerik hoberena” zuen pertsonatzat hautatua izan zen. Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) sartu zen eta filologia karrera egin zuen, baina lehenengo urtea pasata unibertsitatea utzi eta antzerkigintza egiten hasi zen, naiz eta beraren gurasoak ados ez egon.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urratsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabost hilabeteren ostean aktore entrenamenduak egiten egon zen, eta Kalifornian eta Los Angelesen entzunaldiak egiten hasi zen. 1999an bere lehenengo zinematografia lortu zuen, Daniel Desarioren papera egiteko Freaks and Greeks telesailean, non kritika onak lortu zituen baina gutxi iraun zuen. Elkarrizketa batean esan zuen: “Freeaks and Geeks egiten ari ginenean, egiatan ez nuen ulertzen nola funtzionatzen zuen filmak eta telebista, eta gainera inprobisatu egiten nuen”.
Bere lehenengo filme garrantzitsua komedia erromantikoa izan zen, Whatever It Takes (2000), non bere neska lagunarekin filmatu zuen, Marla Sokoloff. 2001ean autatua izan zen James Deamen papera egiteko, telebistan eman zutena eta Mark Rydellek zuzendu zuena. Honengatik, Urrezko Globo bat lortu zuen, Emmy Sarietara eta Sindicato de Actores Sarietara nominatuta egon zen.
Gazteentzako hainbat filmetan parte hartu ostean, Jamesek ospea lortu zuen Spider-Man (2002) filmean, Tobey Maguire eta Kristen Dunsten ondoan Sam Raimi filmatutako filman.
Idazkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean Jamsek hainbat ipuin labur idatzi zituen, Palo Alto deiturikoa. Liburuak izen hori darama, bera jaio zen lekua delako eta Brooklyn College-en ezagutu zuen idazle askorentzako zuzendua. Bere lanak hainbat motatako kritikak izan zituen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1998 | 1973 | Greg | Telefilma |
1999 | To Serve and Protect | Matt Carr | Telefilma |
1999 | Never Been Kissed | Jason Way | |
2000 | At Any Cost | Mike | |
2000 | If Tomorrow Comes | Devin | |
2000 | Whatever It Takes | Chris Campbell | |
2001 | Mean People Suck | Casey | |
2001 | Some Body | 3. apartamentuko tipoa | Krediturik gabe |
2001 | James Dean | James Dean | |
2002 | Blind Spot | Danny | |
2002 | Mother Ghost | Patinatzailea | |
2002 | Sonny | Sonny Phillips | |
2002 | City by the Sea | Joey | |
2002 | Spider-Man | Harry Osborn | |
2002 | Deuces Wild | Tino | |
2003 | The Company | Josh | |
2004 | Spider-Man 2 | Harry Osborn | |
2005 | The Ape | Harry Walker | |
2005 | The Great Raid | Prince kapitaina | |
2005 | Fool's Gold | Brent | Baita gidoigile eta zuzendari ere |
2006 | Grasshopper | Travis | Laburmetraia |
2006 | Tristan & Isolde | Tristán | |
2006 | Annapolis | Jake Huard | |
2006 | The Wicker Man | Home do bar No.1 | |
2006 | Flyboys | Blaine Rawlings | |
2006 | The Dead Girl | Derek | |
2006 | The Holiday | Bere burua antzeztuz | Krediturik gabe |
2007 | Spider-Man 3 | Harry Osborn / New Goblin | |
2007 | Knocked Up | Bere burua antzeztuz | Krediturik gabe |
2007 | In the Valley of Elah | Dan Carnelli sarjentua | |
2007 | Finishing the Game | Dean Silo/"Rob Force" | |
2007 | An American Crime | Andy | |
2007 | Interview | Telefonoko mutila | |
2007 | Camille | Silas Parker | |
2007 | Good Time Max | Max Verbinski | Baita gidoigilea eta zuzendaria ere |
2008 | Pineapple Express | Saul Silver | |
2008 | Nights in Rodanthe | Mark Flanner doktorea | |
2008 | Milk | Scott Smith | |
2010 | Shadows & Lies | William Vincent | |
2010 | Date Night | Thomas Tripplehorn/ Felton | |
2010 | Eat Pray Love | David | |
2010 | Howl | Allen Ginsberg | |
2010 | 127 Hours | Aron Ralston | |
2011 | The Green Hornet | Danny "Crystal" Clear | Krediturik gabe |
2011 | Your Highness | Fabious | |
2011 | The Broken Tower | Hart Crane | Baita zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea ere |
2011 | Sal | Milton Katselas | Baita zuzendaria eta ekoizlea ere |
2011 | Rise of the Planet of the Apes | Will Rodman | |
2011 | Maladies | James | Baita ekoizlea ere |
2012 | The Stare | Tyrone | Baita ekoizlea ere |
2012 | Cherry | ||
2012 | The Apocalypse | James Franco | |
2013 | Palo Alto | ||
2013 | Oz: The Great and Powerful | Ozeko Aztia | |
2013 | Spring Breakers | ||
2017 | The Disaster Artist | Tommy Wiseau | Baita zuzendari ere |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Houma Today: Local News, Politics & Sports in Houma, LA» Houma Today (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «James Franco admitted to Yale graduate school - by Kerry Michael Wood - Helium» web.archive.org 2010-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anexo:Globo de Oro al mejor actor de miniserie o telefilme. 2020-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) 127 horas. 2021-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «James Franco Biography - Yahoo! Movies» web.archive.org 2008-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «Case Western Reserve University» web.archive.org 2007-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ «LatinoReview.com - The Latin Perspective On All Films! - Movie News - Franco Talks Annapolis!» web.archive.org 2006-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ Rhone, Paysha. «Spidey foe meets his match in Harvard's Hasty Pudding crew» Boston.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «James Franco» Interview Magazine 2008-11-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)