Janko Vukotić
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Janko Vukotić | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Čevo (en) , 1866ko otsailaren 18a | ||
Herrialdea | Montenegroko Printzerria 1910eko abuztuaren 28a) Montenegroko Erresuma (1910eko abuztuaren 28a - 1918ko azaroaren 28a) Serbiako Erresuma (1918ko azaroaren 28a - 1918ko abenduaren 1a) Jugoslaviako Erresuma (1918ko abenduaren 1a - | ||
Heriotza | Belgrad, 1927ko otsailaren 4a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Novo groblje (Belgrad) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Vukotić of Čevo (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Military Academy of Modena (en) | ||
Hizkuntzak | serbiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Infanteria | ||
Gradua | Serdar (maila) jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Balkanetako Gerra Lehen Mundu Gerra Balkanetako Lehen Gerra Balkanetako Bigarren Gerra Balkanetako frontea Lehen Mundu Gerran |
Janko Vukotić (serbieraz: Јанко Вукотић) militar nabarmen bat zen, Montenegroko Printzerriko eta Erresumako armadetako serdar edo jenerala eta politikari montenegroarra izan zen. Lehen Mundu Gerran Montenegroren defentsan eta batasunean izandako lidergo ausartagatik aitortzen da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vukotić 1866ko otsailaren 18an jaio zen Čevo[1] hirian, Montenegron, familia noble eta militar batetik etortzen zen, eta horrek eragina izan zuen bere karrera aukeratzerakoan. Modenako Akademia Militarrean sartu zen, Italian, 1886an, non formazio militar solidoa eskuratu zuen. Ondoren, Modenako Gerra Eskolan ikasketak jarraitu zituen, taktika eta estrategia militarretan bereiztu zen.
Karrera politiko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montenegroko Printzerriko eta Erresumako Defentsa Ministro[2] gisa hasi zuen bere karrera politikoa 1905-1907, 1911-1912 eta 1913-1915 denboraldietan zehar eta Montenegroko Erresumako 7. lehen ministro gisa ere 1913ko maiatzaren 8tik 1915eko uztailaren 16ra arte.
Karrera militar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere formazioa amaitu eta gero, Vukotić Montenegrora itzuli zen eta Armada Montenegroarraren ofizial bihurtu zen. Trebetasun nabari zituen eta azkarki igo zen lerroetan. 1912ko eta 1913ko Balkaniar Gerretan, Otomandar Inperioaren aurkako guduetan funtsezko papera izan zuen, Bregalnicako guduan adibidez, gudu-zelaian zuen gidaritza eta ausardiagatik nabarmendua.
Lehen Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hala ere, Lehen Mundu Gerran Vukotić-ek nazioarteko ezagutzea lortu zuen. 1915ean, Montenegro austro-hungariar indarrek inbaditu zutenean, Vukotić-ek erresistentzia montenegroarra zuzendu zuen etsaien indar boteretsuen aurka. Nahiz eta montenegroar tropak zenbakiz eta armamentuz gainditzen zeuden, Vukotić-ek defentsa-maniobra eta taktika ausartak gidatu zituen, etsaien aurrerapena atzeratu eta armadaren eta biztanleria zibilaren zati handi bat mendi zailetan eta lur malkartsuetan segurtasunez ebakuatzea ahalbidetu zuten.
Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montenegroren erorialdia eta gero, Vukotić erbestera joan zen eta Serbiar Armadarekin elkartu egin zuen inbaditzaileen aurkako borrokan. Denborarekin, Montenegroar Legioko komandante bihurtu zen eta hainbat gudu handitan borrokatu zen, Kajmakčalan-go guduan 1916an barne, non bere lidergoa erabakigarria izan zen serbiarren garaipena lortzeko.
Itzulera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra amaitu ondoren, Vukotić Montenegrora itzuli zen, berriro, eta bere herrialdea Serbiako Erresumarekin bateratzean eginkizun garrantzitsua izan zuen 1918an, eta horrek Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma eratu zuen geroago Jugoslaviako Erresuman bihurtuko zen.
Bateratzearen ondoren, Vukotić-ek bere karrera militarra jarraitu zuen eta hainbat kargu garrantzitsu bete zituen, Jugoslaviako gobernuko Defentsa Ministroa barne. Jeneral izatera ere igo zen eta kondekorazio ugari jaso zituen bere ausardiagatik eta lidergoagatik.
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Janko Vukotić 1927ko otsailaren 4an hil zen Belgradon, Jugoslavian, Montenegroko buruzagi militar garrantzitsuenetako bat eta Balkanetako herrien batasunaren defendatzaile gisa ondarea utziz. Bere izena oraindik gogoan eta omentzen da Montenegron eta, oro har, Balkanetako eskualdean.
Kargu politikoak eta militarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik Mitar Martinović |
Montenegroko Erresumako 3. Lehen ministroa 1913ko maiatzaren 8 – 1916ko urtarrilaren 2a |
Ondorengo |
Aurretik Petar Plamenac |
Montenegroko Erresumako 5. Kanpo Arazoetako ministroa 1915eko irailaren 10a – 1916ko urtarrilaren 2a [3] |
Ondorengo Mirko M. Mijušković |
Aurretik |
Montenegroko Printzerriko 2. Gerra ministroa 1905eko abenduaren 19 – 1906eko azaroaren 24 |
Ondorengo Danilo Gatalo |
Aurretik Marko Đukanović Mitar Martinović |
Montenegroko Erresumako 4. eta 6. Gerra ministroa
1911eko abuztuaren 23 – 1912eko ekainaren 19 1913eko maiatzaren 8 –1915eko uztailaren 16[4] |
Ondorengo Mitar Martinović Risto Popović |
Kargu militar nagusiena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua | Agintaldia | Montenegroko Erresumako Gerra Ministroa | Montenegroko Komando Goreneko burua | Komandanteburua | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Kargua hartu | Kargua utzi | Karguan denbora | ||||
Montenegroko Erresumako Estatu Nagusiko burua | 1914ko abuztuaren 6a | 1916ko urtarrilaren 20a | Urte 1, 157 egun | Bera (1914–1915) Mašan Božović (1915–1916) |
Božidar Janković (1914–1915) Petar Pešić (1915–1916) |
Nikolas I.a |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Čevo (serbieraz: Чево), historikoki Kčevo (Кчево) izenez ere ezaguna, Cetinjeko udalerrian, Montenegron, dagoen herri bat da.
- ↑ Defentsa Ministroa da herrialde bateko politika eta eragiketa militarrak zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen den maila handieneko funtzionarioa. Indar armatuen kudeaketaz arduratzen da, eta bere eginkizunak erabaki estrategikoak hartzea eta segurtasun eta defentsa nazionala koordinatzea eskatzen du, herrialdearen interesak babesteko.
- ↑ Lehen Mundu Gerra hasi eta gudu zelaian hartu zuen parte, Mirko Mijuškovićek ordezkatu zuen Kanpo Arazoetako Ministerioan 1915eko urriaren 3tik
- ↑ Lehen Mundu Gerra hasi eta gudu zelaian hartu zuen parte, Risto Popović-ek ordezkatu zuen Gerra Ministerioan 1914ko uztailaren 17tik
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]