Jean-Baptiste Constantin
Jean-Baptiste Constantin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urdatx / Santa Grazi, 1847ko irailaren 5a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Atharratze-Sorholüze, 1922ko urtarrilaren 26a (74 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jean Baptiste Constantin[1] (Urdatx, Zuberoa, 1847ko irailaren 5 – Atharratze-Sorholüze, Zuberoa, 1922ko urtarrilaren 26) euskal idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdaxtarra, herri bereko dendari eta jostun batekin ezkondu zen. Bere maisu lanak Izpurara (Nafarroa Beherea) eraman zuen familia; bertan jaio zen Albert semea, geroago Zuberoan fama handia lortu zuena.
Irakasle lanak berriro mugitu beharra ekarri zion, baina oraingoan jatorriko Basabürüra itzultzeko: Atharratze eskualdeburura hain zuzen. Bertan hil zen 1922an. Eskualtzaleen Biltzarraren kidea izan zen. Euskaltzaindia sortu zenetik euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubereraz idatzi zuen eta "u" eta "ou", "ch", "ill", "mb" "nb"-ren ordez, eta abar erabiltzen zituen[2].
Sari asko irabazi zituen Lore Jokoetan: Donapaleun (1903an), kanbon (1907), Atharratzen (1908) eta Donibane Garazin (1912an).
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haritchabaletaren bizia. Don Juan eta bere adixkidiak (1997, Euskal Editoreen Elkartea, Patri Urkizuk prestatua Klasikoak bildumako 79.a); obar bera lehen aldiz Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitaratu zuen 1955ean Egan aldizkarian. Izabako bentan topatzen diren zuberotar eta erronkariarrez umore kutsuko lana da.
Prentsan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Eskualduna" aldizkarian eta beste batzuetan idatzi zuen[3]. Artikulu zein bertsoak dira bere idazkiak.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 11-38.or.
- Jean-Louis Davant: Zuberoako idazle zenduak, Elkarlanean, Donostia, 2001; 75-77.or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Constantin deiturak okzitanierazko jatorria du eta oso ohikoa da Zuberoaren mugakidea den Baretosen.
- ↑ Jean Baptiste Battittu Coyos: Zubereraren idazkeraz : ortografia, fonetika eta fonologia
- ↑ Auñamendi Entziklopedia