Jiuquan
Jiuquan | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Izen ofiziala | 酒泉市 |
Posta kodea | 735000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°44′13″N 98°30′18″E / 39.73695°N 98.50489°E |
Azalera | 168.080,24 km² |
Altuera | 1.483 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.095.947 (2010) 1.055.706 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 7 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 937 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Matrikula | 甘F |
jiuquan.gov.cn |
Jiuquan (txinera sinplifikatuz: 酒泉; pinyineraz: Jiǔquán), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 962.000 biztanle inguru dauzka eta 193.974 kilometro karratuko azalera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez Fulu izena izan zuen eta K.a. 111 urtean sortu zen, Hexi korridoreko Jadezko Atearen ondoan hain zuzen ere, Zetaren Bidean barna[1]. Hasieran ekialdeko Han dinastiaren prefetura izan zen, ondoren Sui dinastiaren menpe gelditu zen eta Suzhou edo Suchow izena hartu zuen. Azkenik Tang dinastiak Jiuquan komandantzia izena eman zion[2]. 624 urtean Jiuquan konderria eratu zen.
763 urtean Tibetar inperioak eskuratu zuen. 842an inperioa desegin zenean Uigur leinuak eskuratu zuen harik eta Ekialdeko Xia dinastiak inguratu eta konkistatu zuen arte. Zetaren Bideari esker aberastu egin zen eta Gansu probintziako hiriburua ere izan zen sarritan[1]. Dunhuang hiriak garrantzia handia hartu zuen garai hartan.
1607an Bento de Góis portugaldar jesuitaren espedizioa iritsi zen. Bento de Góis bera erahil egin bazuten ere espedizio honek Katai eta Txina herrialde bera zirela frogatu zuen[3].
XIX mendearen erdialdera Dungan matxinadan erabat suntsiturik gelditu zen baina Zuo Zongtan generalak azkar berreraiki zuen 1873an[1].
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suzhou Barrutia (肃州区; Suzhou Qu)
- Yumen hiria (玉门市; Yùmén Shì)
- Dunhuang hiria (敦煌市; Dūnhuáng Shì)
- Jinta Konderria (金塔县; Jīntǎ Xiàn)
- Guazhou Konderria (瓜州县; Guāzhōu Xiàn)
- Subei Mongoliar Konderri autonomoa (肃北蒙古族自治县; Sùběi měnggǔzú Zìzhìxiàn)
- Aksai Kazakhtar Konderri autonomoa (阿克塞哈萨克族自治县; Ākèsài hāsàkèzú Zìzhìxiàn)
Geografia eta Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gansu probintzia luzeko mendebaldeko muturra osatzen du. Itsasoaren mailatik 1.500 metrotako altueran kokaturik dago basamortu kontinental baten erdian.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Jiuquan (1971−2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −1.6 | 2.3 | 9.1 | 17.4 | 23.2 | 26.8 | 28.6 | 27.8 | 22.7 | 15.3 | 6.5 | −0.1 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −14.9 | −11.3 | −4.4 | 2.8 | 8.4 | 12.7 | 14.7 | 13.4 | 8.2 | 1.2 | −6.1 | −12.6 | 1.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.2 | 1.4 | 4.8 | 3.7 | 7.9 | 14.8 | 20.5 | 19.7 | 8.8 | 2.3 | 1.6 | 1.1 | 87.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 2.0 | 2.6 | 2.1 | 3.0 | 5.8 | 7.9 | 6.5 | 3.2 | 1.3 | 1.5 | 1.9 | 39.8 |
Eguzki orduak | 219.0 | 211.5 | 240.6 | 259.0 | 293.3 | 283.0 | 279.1 | 276.9 | 267.5 | 265.1 | 227.1 | 208.6 | 3030.7 |
Hezetasuna (%) | 53 | 45 | 40 | 35 | 37 | 47 | 53 | 52 | 51 | 47 | 49 | 56 | 47.1 |
Iturria: China Meteorological Administration 2009-03-30 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yumenguan (Jadezko Atea)
- Dunhuang hiria
- Mogao leizeak
- Yueyaquan aintzira
- Jiuquango satelite jaurtigunea
- Zetaren Bidearen museoa
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dunhuang hiriko etxeak.
-
Jadezko Atearen hondarrak.
-
Yueyaquan aintzira.
-
Yumen hiria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Baynes, T.S.; Smith, W.R., eds. (1887). Su-chow. Encyclopædia Britannica, 22 (9th ed.), New York: Charles Scribner's Sons, 617 or..
- ↑ (Ingelesez) Xiong, Victor Cunrui. (2009). Historical Dictionary of Medieval China. Rowman & Littlefield ISBN 9780810860537. (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
- ↑ Winchester, Simon. (2008). The Man Who Loved China. HarperCollins, New York. ISBN 978-0-06-088459-8..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Jiuquango gobernuaren webgunea.
Gansu probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Baiyin • Dingxi • Gannan • Jiayuguan • Jinchang • Jiuquan • Lanzhou • Linxia • Longnan • Pingliang • Qingyang • Tianshui • Wuwei • Zhangye |