Yumenguan
Yumenguan | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Silk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Prefektura mailako hiri | Jiuquan |
Oasi | Dunhuang |
Koordenatuak | 40°21′08″N 93°51′50″E / 40.352172°N 93.863826°E |
Altitudea | 1.130 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Azalera | 5.967,8 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1442-022 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Yumenguan edo Jade Atea (txinera tradizionalez: 玉門關; txinera sinplifikatuz: 玉门; pinyinez: Yùmén Guān) Txinako Harresi Handiaren mendebaldeko muturrean kokaturik zegoen pasabide bat zen, Dunhuang hiritik 80 kilometro ipar-mendebaldera.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yumenguan eta Yangguan ateak ziren eremu honetako pasabide bakarrak. Guan izena "pasabide" edo "ate" bezala itzultzen den arren, "aduana" esan nahi zuen. Yu (jade) eta men (atea) direnez, Yumenguan "Jade atearen aduana" izango zen. Jade karabana guziak bertatik pasatzen zirelako ezarri zioten izen hori[1].
Beste pasabidea Yangguan zen. Yang eguzkitsua (edo hegoaldea) esan nahi du, beraz "hegoaldeko aduana" izango zen. Ate bien artean 68 kilometroko distantzia dago[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdeko Asia eta Han inperioa basamortuan barna ibilbide estu batek lotzen zituen, Hexi korridorea izena zuenak[2].
Jatorrizko Jade atea Han Wudi enperadoreak eraiki zuen K.a. 121 urtean[3] eta hurrengo mendeetan Txinatik ateratzen ziren jade karabanen azken posta lekua izan zen. Karabana hauek Indiara, Partiara edo Erromatar Inperioaren mugetara jarraitzen zuten beren bide luzea[1]. Negoziogizonek, militarrek eta enbaxadoreek ere hau zuten Txinako azken lekua. Zetaren Bidea ere bertatik igarotzen zenez Txinara mundu osoko kultura, erlijio eta ohiturak sartu ziren[2]. Esaten denez bide beretik iritsi ziren hainbat elikagai ere, hala nola, mahatsa, intxaurrak eta mingranak[3]. VI. mendean karabanek iparralderagoko bidea hobetsi zuten eta ate hauek funtzionalitatea galdu zutenez bertan behera gelditu ziren.
1907an Sir Aurel Stein arkeologo hungariar-britainiarrak Mogao leizeetan aurkituriko izkribuetan Yumenguan pasabidearen aipamena bazela ikusi zuen. 1944an aurkitu zuten eraikina Txinatar arkeologoek[4].
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basamortuaren erdian dagoen eraikin errektangularra da. 10 metrotako altuerako buztinezko hormak ditu, 600 metro koadroko azalera dauka eta bi ate baino ez dira gelditzen, mendebaldekoa eta iparraldekoa. Garai batean izan zen dorrearen hondarrak baino ez dira ikusten direnak. Txinako Harresi Handiaren dorre tipikoen hondarrak ere ikusten dira, ia erabat higatuta[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Yumenguan.
-
Ate bat.
-
Txinako Harresi Handiaren aztarna higatuak.
-
Eraikina basamortuaren erdian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Hill, John E. (2015). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE. Volume I (Revised ed.). CreateSpace.
- ↑ a b «Jade Gate Pass Great Wall Fort — Yumenguan, Dunhuang» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ a b c «Dunhuang Yumen Pass, Jade gate pass, Gansu» www.silkroadtourcn.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]