Joan Bosco
Joan Bosco | |||
---|---|---|---|
1874 - 1888 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Melchiorre Bosco | ||
Jaiotza | Castelnuovo Don Bosco, 1815eko abuztuaren 16a | ||
Herrialdea | Italia Sardiniako Erresuma 1861eko martxoaren 17a) Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1888ko urtarrilaren 31) | ||
Heriotza | Turin, 1888ko urtarrilaren 31 (72 urte) | ||
Familia | |||
Aita | mario conde | ||
Ama | Margherita Occhiena | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta apaiza | ||
Lantokia(k) | Turin | ||
Jasotako sariak | |||
Santutegia | |||
Urtarrilaren 31, Urtarrilaren 31, Urtarrilaren 31 eta Urtarrilaren 31 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | San Frantzisko Saleskoaren Elkartea | ||
Joan Bosco (italieraz: Giovanni Melchiorre Bosco; I Becchi, 1815eko abuztuaren 16a - Turin, 1888ko urtarrilaren 31), Don Bosco izenez ere ezaguna, italiar apaiz, hezitzaile eta idazlea izan zen, Salestar Elkartearen eta Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren sortzailea. Pio XI.ak santu aitortu zuen 1934ko apirilean. Jaieguna urtarrilaren 31n ospatzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan Bosco Italiako Piemonten sortu zen, 1815eko abuztuaren 16an. Gurasoak, Francesco Bosco eta Margarita Occhiena, nekazariak ziren. Bi urte besterik ez zituela aita hil zitzaion[1]. Hamasei urte zituelarik, Chieriko apaizgaitegian sartu zen. Diakonotza harturik, Turingo seminario nagusira joan zen. Bertan, babesgabeko mutiko batzuk biltzen zituen igandero, eskola eta jolastoki zen egitura batean. Laster ikaskuntza-tailerrak eraikitzea erabaki zuen. Lehenbiziko biak 1853an inauguratu ziren. 1856an, 650 ikasle (150 barneko eta 500 kanpoko), lau tailer, inprimategi bat, latineko lau eskola eta hamar apaiz zeuden[2].
1859an, San Frantzisko Saleskoaren Elkartea sortu zuen, eta 1872an Maria Laguntzailearen Alaben Institutua emakume-kongregazioa, Maria Mazzarelloren laguntzaz[3][2]. Italiako agintari zibil eta erlijiosoen errespetua izan zuen, eta baita ospe handia atzerrian ere. Haren obra bizkor hedatu zen, askotan agintari eklesiastikoen eta estatuburuen eskariz; Don Bosco bizi zela, Argentina, Uruguai, Brasil, Txile eta Ekuadorren kokatu ziren salestarrak.
1888an hil zen, 72 urte zituela. Andre Maria Laguntzailearen basilikan hilobiratu zuten; hil eta denbora gutxira Valsaliceko salestarren etxera eraman bazuten ere, geroago basilikara eraman zuten berriz ere, eta han dago gaur egun. Pio XI.ak santu aitortu zuen 1934ko apirilean, hil eta 46 urte geroago, eta Joan Paulo II.ak Gazteen aita, maisu eta laguna titulua eman zion. Hainbat herrik, probintziak, parkek, kalek, museok, unibertsitatek eta, batez ere, ikastetxek daramate haren izena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agirre, Kepa. Don Bosco: gaurko munduak eta gaztediak bear zaituei!. karmelaldizkaria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-1-28).
- ↑ a b Don Bosco eta lanbide-heziketa. salesianos.es (Noiz kontsultatua: 2017-1-28).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Bosco |
- Don Bosco, italieraz.
- Don Boscoren bizitza, gaztelaniaz.