Joan Miró parkea
Itxura
Joan Miró parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Bartzelonako barrutia | Eixample |
Administrative quarter in Barcelona | La Nova Esquerra de l'Eixample |
Koordenatuak | 41°22′40″N 2°08′54″E / 41.3779°N 2.14837°E |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1983 |
Izenaren jatorria | Joan Miró |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Tarragona, 74 |
Joan Miró parkea, antzina Hiltegiaren parkea, katalanez: Parc de Joan Miró edo Parc de l'Escorxador, Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen hiri-parke bat da. Eixample barrutian dago, Las Arenas merkatal-gunearen alboan.
Izena Joan Miró kataluniar margolari surrealistaren omenez darama. Gainera, Miróren Dona i Ocell ("Emakumea eta Txoria") eskultura ezaguna ere bertan dago ikusgai.
1983ko maiatzaren 12an inauguratu zen, aurrez Antoni Solanas, Màrius Quintana, Beth Galí eta Andreu Arriolak diseinatua. 2006an Beth Galí, Jaume Benavent, Andrés Rodríguez eta Rüdiger Würthek zaharberritu zuten, lurrazpiko aparkalekua eta ur-biltegiak gehitzeaz gain, berdegunea berregokituz.