Katalanezko literatura
Katalanezko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da, edozein dialektotaz. Historikoki, lau aro nagusi ditu: Erdi Aroko loraldia, Decadència edo gainbehera (arrazoi politikoengatik eta espainol literaturaren Urrezko Aroarengatik, katalanaren erabilerak beherakada handia izan zuen kultura hizkuntza gisa), Renaixença eta literatura garaikidea.
Katalunieraz idatzi izan duten egile klasikoen artean, nabarmentzekoak dira Ramon Llull eta Ausias March. Idazle garaikide ezagunenak Salvador Espriu, Terenci Moix eta Quim Monzó dira.
Organyako homiliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organyako homiliak dira katalanez idatzitako dokumentu literariorik zaharrena. Ebanjelioaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atala dira, eta Iberiar Penintsulako edozein hizkuntzatan idatzitako testurik zaharrena ere. Adituen arabera, Organyako homiliak XI. mendekoak dira, eta zehatzago 1080-1095 bitartekoak.
Idazle klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII.-XV. mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan, loraldia etorri zen trobadoreen bidez lehenik, eta bestela Kataluniako Printzerritik kanpoko hiru egile klasiko nabarmendu ziren:
Balear Uharteetan, Ramon Llull (1235 - 1315) idazle emankor, filosofo eta teologoa katalanezko literaturaren sortzailetzat jotzen dute adituek. 250 liburu inguru idatzi zituen katalan, latin edo arabieraz. Obra ezagunena "Fèlix (Llibre de meravelles)"da.
Valentziako Erresuman, Segle d'Or valencià ordezkatu zuten batik bat Ausias Marchek (1397-1459; "Cants d'Amor") eta Joanot Martorellek (1413?-1468; "Tirant lo Blanc"), Pizkundean.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean, Renaixença piztu zen katalanezko kulturan orokorrean eta literaturan zehazki, aurreko mendeetan pairatutako Decadència garaiaren ostean.
Bartzelonako probintzia edo hiriburukoak izan ziren gailendu ziren hiru idazle nagusiak: Jacint Verdaguer (1845-1902; L'Atlàntida), Joan Maragall (1860-1911, Visions & Cants) eta Santiago Rusiñol (1861-1931; El jardí abandonat).
Valentzian, bitartean, Constantí Llombart, Teodor Llorente eta Josep Bernat i Baldoví azpimarratzekoak dira.
XX.-XXI. mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eugeni d'Ors. (Bartzelona, 1881 - 1954): "La ben plantada".
- Josep Pla (Girona, 1897 - 1981): "El quadern gris".
- Mercè Rodoreda (Bartzelona, 1908-1983) "La plaça del Diamant".
- Salvador Espriu (Gironako probintzia, 1913-1985)_ "El cementiri de Sinera".
- Manuel de Pedrolo i Molina (Lleida, 1918-1990): "Mecanoscrit del segon origen".
- Joan Fuster (Valentzia, 1922-1992): "Nosaltres, els valencians".
- Jordi Sarsanedas (Bartzelona, 1924-2006): "Cor meu, el món".
- Carmelina Sánchez-Cutillas (Valentzia, 1927-2009)_ "Matèria de Bretanya".
- Miquel Martí i Pol, (Roda de Ter, 1929-2003)_ "Estimada Marta".
- Jesus Moncada (Sartaldeko Zerrenda, 1941-2005)_: "Camí de sirga".
- Terenci Moix (Bartzelona, 1942-2003): "Món mascle".
- Josep Piera (Valentziako probintzia, 1947-): "El cingle verd".
- Quim Monzó (Bartzelona, 1952-): "Vuitanta-sis contes".
- Maria de la Pau Janer (Balear Uharteak, 1966-): "Lola".
- Tina Vallès López (Bartzelona, 1976-): "El parèntesi més llarg".
- Irene Solà (Osona, 1990-): "Canto jo i la muntanya balla".
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz) Catalan literature on-line