Joan Maragall
Joan Maragall | |
---|---|
(1903) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1860ko urriaren 10a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1911ko abenduaren 20a (51 urte) (51 urte) |
Hobiratze lekua | Cementiri de Sant Gervasi (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Clara Noble i Malvido (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Narcís Oller |
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila |
Mugimendua | modernismo katalana |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Joan Maragall i Gorina (Bartzelona, 1860ko urriaren 10a - Bartzelona, 1911ko abenduaren 20a) olerkari kataluniarra izan zen. Pasqual Maragall politikariaren aitona zen. La vaca cega (1895) haren olerki ezagunenetakoa da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehungintzan aritzen zen familia batean jaio zen. Zuzenbide ikasketak amaitu ondoren hasi zen idazten. Lan gehiena katalanez egin zuen, gaztelaniaz ere zerbait idatzi bazuen ere. Haren idazkeraren ezaugarriak gauzen aurrean duen ikuspegi irekia, sentsualtasuna, eta ukitu erlijiozko eta kosmikoa dira. Goetheren itzultzaile ere izan zen. Lan azpimarragarrienak hauek izan zituen: Notes autobiogràfiques (1885-86), L'oda infinita (1888), Poesies (1895), Visions i Cants (1900), Les disperses (1904), Enllà (1906), Seqüències (1911).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Maragall |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.