Kesha
Kesha | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kesha Rose Sebert |
Jaiotza | Los Angeles, 1987ko martxoaren 1a (37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Pebe Sebert |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franklin High School (en) Brentwood High School (en) Barnard College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, raperoa, aktorea, musikagilea, animal rights advocate (en) , film-zuzendaria, egile abeslaria eta diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Ke$ha |
Genero artistikoa | electropopa dance popa synthpopa pop rock pop rap (en) rock dantza countrya |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra giltzadia sintetizadorea upright piano (en) perkusio instrumentua |
Diskoetxea | RCA Records Kemosabe Records |
keshaofficial.com | |
| |
Kesha Rose Sebert (Kesha edo Ke$ha izenez ezaguna; ˈkɛʃə ahoskatua; Los Angeles, Kalifornia, 1987ko martxoaren 1a) pop-abeslari, rapper eta musikagile amerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela, Dr. Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zen Flo Rida rapperraren "Right Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duen XXI. mendeko abestia da.
Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen, Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu. Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumaren Cannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da [1].
Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean, Madonna, Debbie Harry, Queen, Johnny Cash, Aaron Neville, Bob Dylan eta Beastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabilten spoken worda dance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariaren festa-neska desfasatu itxura eta autotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker, Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu.
Haurtzaroa eta Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kesha Rose Sebert Los Angelesen jaio zen 1987. urtean. Bere amak, Pebe Sebert izeneko konpositore, guraso bakar eta abeslariak, diru arazoak zeuzkan garai hartan eta familia gizarte laguntzari esker bizi zen. Dirua irabaztearren, amak, taberna txikiko agertoki batean egiten zuen lan gauetan eta bere seme-alabak taula gainean zegoen bitartean zaintzen zituen [2].
Azkenik, Pebek lan egonkor bat lortu zuen Tennesseeko Nashville hirian eta familia guztia bertara joan zen bizitzera 1991ean. Nashvillen hazi ziren Kesha eta bere bi nebak. Ama bere haurren arduradun bakarra zenez, denbora asko pasatzen zuen beraiekin eta askotan, lan egiten zuen estudiora ere eramaten zituen. Estudio horretan, amak abesten eta kantak idazten irakatsi zion Keshari. Dena den, abeslaria telebistan atera zen lehenbiziko aldia, ez zen musikaren erruz izan; hain zuzen, Sebertarrak, Paris Hilton eta Nicole Richieren The Simple Life telesaileko saio batean agertu ziren. Bertan, Keshak, AEBetako ospetsuetan ospetsuena den Paris ezagutzeko aukera izan zuela [3][4].
Abeslariak Brentwood High Schoolen ikasi zuen eta, ustez, SAT frogan nota ona atera zuen arren, hamazazpi urtekin eskola utzi zuen. The Simple Life telesailean atera ondoren, amak alabaren demo bat bidali zion Samantha Cox, eta honek, Dr. Luke eta Max Martin ekoizleei. Azken hauek kontratu bat eskaini zioten Keshari eta 2005ean, abeslaria bere ibilbide musikala hasteko Los Angeles hirira joan zen bizitzera. Dr. Lukek ondorengoa esan zuen lehen demo horri buruz:
« | [Bere lehen demoa] bikain abestua zegoen, berak idatzitako country estiloko balada bat zen eta Kesharen musika beste norabide batetik joan zitekeela uste izan nuen. Bigarren demoa, aldiz, trip hop abesti beldurgarria zen. Hala ere, bukaera aldean, Keshak estiloa aldatu eta minutu batez zera rappeatzen zuen: "I'm a white girl/From the 'Ville/Nashville, bitch. Uhh. Uhhhhh." Orduan, 'Neska honen nortasuna gustatzen zait' pentsatu nuen. Ehunka abesti entzuten ari zaren bitartean, hain zuzen, horrelako lotsagabekeriak eta ausardia deigarri gertatzen zaizkizu [5]. | » |
Ibilbide Musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005-2009: Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009-: Animal eta Cannibal
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012-: Warrior
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxura eta Berezitasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tourrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Last Girl on Earth Tourra (2010) Rihannarekin batera.
|
|
|
- Get Sleazy Tourra (2011)
Sari eta sari-proposamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Proposatutako lana | Ekitaldia | Saria | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2010 | Bera | American Music Awards [6] | Urteko Artista | Proposatua |
Emakumezko Artista Gogokoena | Proposatua | |||
MTV Europe Music Awards [7] | Artista Berri Onena | Irabazlea | ||
Push Emanaldi Onena | Proposatua | |||
MTV Video Music Awards [8] | Artista Berri Onena | Proposatua | ||
"Tik Tok" | Emakumezko baten Bideo Onena | Proposatua | ||
Pop Bideo Onena | Proposatua | |||
"My First Kiss" | Parte-hartze Onena | Proposatua | ||
"Tik Tok" | MuchMusic Video Awards [9] | Nazioarteko Urteko Bideoa - Artista | Proposatua | |
UR FAVE: Nazioarteko Bideoa | Proposatua | |||
Bera | People's Choice Awards [10] | Ezusteko Artista Gogokoena | ||
Pop Artista Gogokoena | ||||
"Your Love is My Drug" | Abesti Gogokoena | |||
Bera | Teen Choice Awards [11] | Choice Music: Emakumezko Artista | Proposatua | |
Choice Music: Ezusteko Artista - Emakumezkoa | Proposatua | |||
Choice Summer Music Star: Emakumezkoa | Proposatua | |||
Animal | Choice Music: Pop-albuma | Proposatua | ||
"Your Love Is My Drug" | Choice Music: Singlea | Proposatua | ||
Choice Summer Music: Abestia | Proposatua | |||
Bera | World Music Awards [12] | Artista Berri Onena | Proposatua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Kesha continues her 2010 world domination
- ↑ "MTV Fashion File: Kesha"
- ↑ "Kesha Sebert: Hard Candy"
- ↑ "Superstar Kesha Tops Charts"
- ↑ "Kesha, The Billboard Cover Story"
- ↑ Eminem, Lady Antebellum lead American Music Awards music nominations
- ↑ Katy Perry & Lady GaGa Lead EMAs Nominations
- ↑ Ke$ha Is 'So Grateful' For VMA Nominations
- ↑ MMVA.muchmusic
- ↑ "Kesha be considered 2011 Peoples Choice Awards"
- ↑ 2010 Teen Choice Awards Nominations
- ↑ 2010 World Music Awards Winners
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Kesha Allmusic-en (Ingelesez)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kesha |