Kiko Veneno
Kiko Veneno | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José María López Sanfeliu |
Jaiotza | Figueres, 1952ko apirilaren 3a (72 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Kiko Veneno |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Group |
kikoveneno.net | |
José María López Sanfeliu (Figueres, Girona, 1952ko apirilaren 3a), Kiko Veneno ezizenaz ezaguna, espainiar musikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita militarra zuen, eta Andaluziara bidali zuten, Kikok bi urte zituela. Andaluzian hazi eta hezi zen. Filosofia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean kantatu zuen lehen aldiz, 1971n, greba baten kariaz. Geroago, Raimundo Amador eta haren inguruko musikariak ezagutu zituen, eta Veneno taldea izango zena osatzen hasi ziren, bien ekimenez. 1977an, CBS etxearentzat grabatu zuten, Madrilen, beren lehen diskoa, Veneno, eta arrakasta handia izan zuten. Hala ere, taldeak ez zuen urtebete iraun, Kiko eta Raimundo elkarrekin haserretu zirelako. 1981ean agertu zen berriro Kiko Veneno, eta Seré mecánico por tí diskoa grabatu zuen hurrengo urtean. Geroztik egindako disko arrakastatsuena Échate un cantecito (1992) izan zen, Santiago Auserón (Juan Perro) musikariaren laguntzarekin grabatua. Beste zenbait lan aipagarri: Si tú, si yo (1984), Pequeño salvaje (1987), El pueblo guapeao (1989), Está muy bién eso del cariño (1995), Punta Paloma (1997) eta Puro Veneno (1998). Azken diskoa Dice la gente du (2010).
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veneno
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Veneno (1977).
- Si tú, si yo (1984).
- El pueblo guapeao (1989).
Kiko Veneno
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Seré mecánico por ti (1981).
- Pequeño salvaje (1987).
- Échate un cantecito (1992).
- Está muy bien eso del cariño (1995).
- Punta Paloma (1997).
- Puro veneno (1998)
- La familia Pollo (2000).
- El hombre invisible (2005)
- Dice la gente (2010).
- Sensación térmica (2013)
- Doble Vivo (2016).
Kiko Veneno eta Martín Buscaglia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El Pimiento Indomable (2013 eta 2014)
Kiko Veneno eta Pepe Begines
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gira mundial (2002)
G-5
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tucaratupapi (2007), Tomasito, Muchachito eta Los Delinqüentes (Ratón eta Canijo) musikariekin batera.
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aventuras y Desventuras de Kiko Veneno (1994)
- Pata palo (2000)
- Un ratito de gloria (2001)
- El mejor veneno (2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Kiko Venenoren webgune ofiziala