Raimundo Amador
Raimundo Amador | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raimundo Amador Fernández |
Jaiotza | Sevilla, 1959ko martxoaren 26a (65 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, kantugilea, zinema aktorea eta abeslaria |
Kidetza | Pata Negra (en) Arrajatabla (en) |
Musika instrumentua | gitarra |
Raimundo Amador Fernández (Sevilla, 1959ko maiatzaren 26a) flamenko gitarra jotzaile espainiarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz ijitoa, Sevillan jaio zen eta bere bizitzaren zati handi bat Las 3000 Viviendas auzoan eman zuen. Aitak gitarra jotzen irakatsi zion. 12 urte besterik ez zituela, Raimundo Sevillako kaleetan ibiltzen zen gitarra jotzen ogitarteko baten edo txanpon gutxi batzuen truke, etxera eramango zuen taxia hartzeko.[1] Tablaoetan hasi zen Fernanda de Utrerari lagunduz. "Los Gitanillos" tablaoan Camarón de la Isla eta Paco de Lucía ezagutu zituen. Lehenengoarekin La leyenda del tiempo grabatu zuen.[2] Beste album bat egin gabe geratu zen, Camarónekin zuen bideari jarraituz, bere heriotza goiztiarrak zapuztu zuena.[3]
1970eko hamarkadaren erdialdean, Kiko Veneno ezagutu zuen, baina 1977ra arte, bere anaia Rafaelekin batera, ez zuten hirurek Veneno taldea osatu. Venenok eragina izan zuen Andaluziako musikarien hurrengo belaunaldiko norabide berrietan, eta bere ibilbide laburrean beste batzuek askoz etekin komertzial handiagoa atera ahal izan zieten joerak aurreratu zituzten.[4] 1981ean, bere anaia Rafaelekin elkartu zen berriro, eta elkarrekin flamenko-blues fusioari bizitasuna ematen hasi ziren. Talde berriak Pata Negra izena izango zuen.[5]
Pata Negra bere anaiarekin izandako desadostasunengatik utzi zuen, azken diskoa 1989an grabatuz. Amadorrek flamenko-blues talde berri bat bultzatu zuen, Guadalquivir taldeko gitarrista ohi Luis Cobo "El Manglis"ekin batera. Arrajatabla izeneko talde honekin disko bakarra argitaratu zuten, Sevilla blues (Fonomusic, 1992). Taldea desegin ondoren, bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen.
1995, Gerundina lehen diskoa kaleratu zuen (bere gitarretako baten izen hau). Bertan, besteak beste, Andrés Calamaro eta B.B. Kingen laguntza izan zuen, eta Cathy Claretek konposatutako "Bolleré" arrakasta handia izan zuen. Garai hartakoa da Los Rodríguezen "Para no olvidar" gaiarekin izan zuen lankidetza ere.[6]
1997an bigarren diskoa argitaratu zuen, En la esquina de Las Vegas. Lan honetan gitarra elektrikoan zentratu zen Raimundo. Urte hartan, Amadorrek Björk abeslari islandiarrarekin kolaboratzen du espainiar gitarra jotzen "So Broken" kantuan.[7]
1998ko urrian Noche de flamenco y blues grabatu zuen zuzenean, Gran Wyoming, Remedios Amaya, Kiko Veneno, Charo Manzano, B.B. King eta Juan Perro bere kolaboratzaileak zirelarik.
Raimundo Amadorrek B.B King lagundu zuen 2004an Espainian egin zuen biran.
2019an diskoa atera eta "Gipsy, flamenco blues" bira egin zuen.[8] Ariel Rot bezalako beste artista batzuekin kolaboratzen jarraitzen du.[9]
Bakarkako diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gerundina (1995)
- En la esquina de Las Vegas (1997)
- Noche de flamenco y blues (1998)
- Un okupa en tu corazón (2000)
- Isla menor (2003)
- Mundo Amador (2005)
- Medio hombre medio guitarra (2010)[10]
- 60 aniversario. Directo en casa (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Raimundo Amador: "tocando la guitarra a cambio de un bocadillo o de unas pocas monedas"» LAGUITARRAFLAMENCA 2019-7-2.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Raimundo Amador: "Por la droga se ha hecho música con descaro y desgarro"» El Mundo 2019-7-2.
- ↑ [1]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista | "Nuestra música estaba 25 años adelantada a su tiempo"» El País 2009/08/29 ISSN 1134-6582..
- ↑ https://m.diariodejerez.es/ocio/Raimundo-Amador-celebra-Vega-carrera_0_1213978656.html
- ↑ Palabras más, palabras menos (1995), de Los Rodríguez.
- ↑ [2]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Raimundo Amador tiene nuevo disco» Efe Eme 2019-1-29.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Raimundo Amador acompañó a Ariel Rot en Sevilla» Efe Eme 2015-8-7.
- ↑ Participación con Canelita en 2015 Encuentro digital con... Raimundo Amador