Las 3000 Viviendas
Las 3000 Viviendas | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Sevillako probintzia |
Udalerria | Sevilla |
Auzo | Polígono Sur |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°21′35″N 5°57′49″W / 37.35979°N 5.96373°W |
Demografia |
Las 3000 Viviendas Sevillako auzo ez-ofiziala da, Sur barrutian dagoena. Berez sei auzok (Polígono Sur: Paz y Amistad, Antonio Machado, Martínez Montañés, Murillo, Las Letanías eta La Oliva) osatzen dute eta horietako bi (Martínez Montañés eta Murillo) auzo marjinal arriskutsuak dira, askotan hedabideetan agertzen direnak.[1][2]
Bere arriskugarritasunari kontrajarrita, auzoa bertako artista flamenko ugariengatik ere nabarmentzen da,[3] tartean Raimundo eta Rafael Amador anaiak edota Juana Revuelo.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebizitza Ministerioak 1968an eman zion eraikuntza Sevillako Udalari, eta 1977an amaitu zuten. Hasieratik hasi zen eremu ez-segurutzat hartzen.[4]
Hasieran, La Corchuela edo El Vacie bezalako gune txabolistetatik zetozen pertsonak hartu zituen,[5] baita etxebizitza hobetu nahi zuten beste batzuk ere, hala nola Torreblanca de los Caños eta Los Pajaritos. Bere garaian, atzeratutako jabetza-erregimeneko etxebizitzak esleitu zituzten.
Entregatu eta hamar urte eskasera, solairu-bloke askotan ez zituzten jatorrizko zerbitzu gehienak, hala nola ur beroa edo igogailuak, baina jada ez zeuden erabilgarri, motorrak lapurtu zituztelako. «Txabolismo bertikal»aren adierazle argitzat hartzen da,[6] eta bertako biztanleak etxeko animaliekin bizi dira.[7]
Hainbat albiste argitaratu dira liskarrei, tiroketei eta armen konfiskazioei buruz: katanak, Kalashnikov eraso-fusilak,[8] Uzi subfusilak[9] eta estupefazienteak.
Zerbitzu publiko gehienak (suhiltzaileak, garbiketa, autobusak) ez dira eremu gatazkatsuenetan sartzen poliziaren babesik ez badute, mehatxuak, erasoak eta lapurretak jasan ohi baitituzte.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Un conflicto de honor acaba en un tiroteo y cuatro heridos en Sevilla» El País 1999/11/04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Seis detenidos por el tiroteo de las Tres Mil Viviendas en el que murió un menor» El Mundo 2009/05/14.
- ↑ (Ingelesez) Martínez, Emma. Flamenco: all you wanted to know. Pacific (MO), EE.UU.: Mel bay, 12 or. ISBN 0-7866-6738-9..
- ↑ «En las Tres Mil Viviendas, se producen frecuentemente robos y asaltos» ABC 1977/08/04.
- ↑ (Gaztelaniaz) Carnacea Cruz, Ángeles; Cambara, Ana Lozano. (2011). Arte, Intervención y Acción Social. Madril: Editorial grupo 5, 408 or. ISBN 978-84-937730-2-1..
- ↑ «El Chabolismo vertical (parte I)» ABC 1996/05/26.
- ↑ «Dominique Abel retrata el arte y la tragedia de los marginados» Diario de Córdoba 2003-3-22.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Incautado un fusil de asalto Kalashnikov en las Tres Mil Viviendas» ABC 2009/05/21.
- ↑ «35 detenidos con armas de guerra y alijos de drogas en Sevilla» El País 2010/12/19.
- ↑ «Disparan contra un autobús de Tussam a su paso por el Polígono Sur» El Correo de Andalucía 2016-9-5.