Lavaredoko Hiru Gailurrak
Itxura
Lavaredoko Hiru Gailurrak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.999 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°37′07″N 12°18′20″E / 46.61861°N 12.30556°E |
Mendikatea | Dolomitak |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Veneto |
Probintzia | Bellunoko probintzia |
Leku geografikoa | Sexten Dolomites (en) |
Lavaredoko Hiru Gailurrak (italieraz: Tre Cime di Lavaredo; alemanez: Drei Zinnen; ladinoz: Tré Zìmes) Italia aldeko Dolomitetan kokatzen diren almena itxurazko hiru haitz dira. Alpeetako mendigune ospetsuenetariko bat da. Ekialdetik mendebaldera, hauek dira:
- Cima Piccola/Kleine Zinne ("gailur txikia") 2.857 metro.
- Cima Grande/Große Zinne ("gailur nagusia"), 2.999 metro.
- Cima Ovest/Westliche Zinne ("mendebaldeko gailur"), 2.973 metro.
1919ra arte Italia eta Austria arteko mugaren parte ziren baina, egun, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa eta Bellunoko probintziaren arteko muga osatzen dute. Muga administratiboa edozein izanda ere, aleman eta italieraren arteko muga linguistikoa bertatik pasa da.
Txirrindularitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lavaredokoa Italiako Giroko igoerarik ospetsuenetako bat da. Hona hemen bertatik pasa diren lehen txirrindulariak:
Ekitaldia | Txirrindularia |
---|---|
1967 | Felice Gimondi |
1968 | Eddy Merckx |
1974 | José Manuel Fuente |
1981 | Beat Breu |
1989 | Lucho Herrera |
2007 | Riccardo Riccò |
2013 | Vincenzo Nibali |