Maria Mayans Juan
Maria Mayans Juan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Formentera, 1930eko ekainaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2020ko ekainaren 25a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Maria Mayans Juan (Sant Ferran de ser Roques, Formentera, Balearrak, 1930 – 2020ko ekainaren 25a) formenteratar herri kantari eta glosalaria izan zen.[1] 11 urterekin hasi zen abesten bere ama eta ahaideengandik ikasiz, bereziki bere izebengandik, baserri-lanetan ari zirenean eta jaiak girotzeko kantatzen zutenak.[1]
Hasieran nagusiengandik ikasitako kantak abesten bazituen ere, bere bertsoak idazteari eta inprobisatzeari ekin zion. Bertsoak inprobisatzeko gaitasunagatik nabarmendu zen. Inprobisatutako bertsoen maisu bihurtua, cantar redoblant, cançó de porfèdia eta cançó de tres ikasi nahi zuten gazteei eskola partikularrak ere eman zituen.[2]
Formenterako tradizioak berreskuratzen eta sustatzen egin zuen lan itzelagatik hainbat sari jaso zituen. 2006an Balearretako Gobernuak Ramon Llull saria eman zion.[3] 2011n Formenterako Uharte Kontseiluak Sant Jaume saria eman zion.[4] Bere bizitzan zehar, Pitiusetan herriz herri ibili zen kantari. Gainera, Sant Antoni de Portmanyko Glosalarien Jaialdian parte hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Katalanez) «Ha faltat Maria Teueta, gran cantadora i glosadora de Formentera» Ràdio Illa Formentera 2020-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vázquez, Marta. (2020-06-27). «Fallece la cantante popular de Formentera María Mayans Juan» Formentera Avui (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ (Katalanez) «El Govern entregà les Medalles d'Or i els premis Ramon Llull» Diari de Balears 2006-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
- ↑ (Katalanez) Formenterako Uharte Kontseilua. (2011-07-28). L'acte institucional per la Diada de Formentera es va celebrar amb una bona afluència de públic. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).