Edukira joan

Marina Ovsiannikova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Ovsiannikova

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakМарина Владимировна Ткачук
JaiotzaOdesa1978ko ekainaren 19a (46 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1978 -  1991ko abenduaren 26a)
 Errusia  (1991ko abenduaren 26a -
BizilekuaTxetxenia
New Moscow (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaerrusiera
Hezkuntza
HeziketaKuban State University of Physical Education, Sport and Tourism (en) Itzuli
(1997 -
Russian Presidential Academy of National Economy and Public Administration (en) Itzuli
(2001 - 2005)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, editorea, telebista-ekoizlea, editore-laguntzailea eta zinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)Perviy Kanal  2022)
GTRK "Kuban" (en) Itzuli
Die Welt  (2022 -  2022)

IMDB: nm5683172 Facebook: 100011086090322 Twitter: newslady19 Instagram: ovsiannikova6219 Telegram: womanwithposter LinkedIn: marina-ovsyannikova-7b91a8a4 Edit the value on Wikidata


Marina Ovsiannikova (errusieraz: Марина Овсянникова; Tkatxuk (Ткачук) jaiotzeko abizena) errusiar telebista produktore bat da, Pierviy Kanal kateko langile ohia, Errusiako bigarren telebistarik ikusiena.[1][2] 2022ko martxoaren 14an, Ukrainako inbasio errusiarraren aurka protesta egiteko, Errusiako telebistako albisteen zuzeneko emanaldi bat eten zuen. Nazioarteko hainbat komunikabidetako titularretan agertu zen ekintza.

Ovsiannikovaren ama errusiarra da eta aita ukrainarra du.[3] Ovsianikova Kubango Estatuko Unibertsitatetik graduatu zen eta geroago Ekonomia Nazionalaren eta Administrazio Publikoaren Errusiako Presidentetza Akademiatik. Errusia osoko estatuko telebista- eta irrati-konpainiarentzat lan egin zuen.[1]

Gerraren aurkako protesta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko martxoaren 14an, Vremya arratsaldeko saioan Ukrainaren inbasio errusiarrarekin zerikusia duen zuzeneko emanaldi batean (milioika ikusle izan zituen), Ekatherina Andreeva aurkezlearen atzean agertu zen, errusiarrez eta ingelesez nahastutako hitzak zituen kartel bat zuela:[4][5]

«

Gerrari ez

Остановите войну, не верьте пропаганде, здесь вам врут.

[Gelditu gerra, ez dute propaganda sortzen, hemen gezurretan ari dira.]

Gerraren aurkako errusiarrak

»

Segundo batzuen ondoren, emanaldia moztu eta grabatutako segmentu bat sartu zen.[6][4][5]

Albistegiaren grabazioa ezin izan zen deskargatu, eta hori ez da ohikoa telebista-kanal honetan.[6][7][8] Protesta ohiz kanpokoa izan zen, estatuak operatutako programa ez baita Kremlinaren lerrotik aldentzen, eta argitaratzaileek ez zieten esan aurrez ikusleei Ukrainaren inbasioa gerra bat dela; ofizialki, "operazio militar berezia" deitzen zaio gatazkari.[2]

Aurrez grabatutako mezua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ovsiannikovak Telegramen aurrez grabatutako bideo bat ere argitaratu zuen, "Kremlinen propagandarako lan egitetik lotsatuta" zegoela esanez:[4][5][9][10][11][12][13]

« Krimen bat ari da gertatzen Ukrainan. Errusia herrialde erasotzailea da eta eraso honen erantzukizuna pertsona bakar baten kontzientziak du. Pertsona hori Vladimir Putin da. Aita ukrainarra dut, ama errusiarra eta inoiz ez dira izan etsaiak. Jarri dudan lepokoa Errusiak gerra fratrizida honi berehala amaiera eman behar diola adierazten duen ikurra da, eta gure herri anaiak oraindik adiskidetzeko gai izango dira. Zoritxarrez, azken urteak igaro ditut Lehen Kanalerako lanean, Kremlinaren propaganda egiten, eta oso lotsatuta nago horretaz. Lotsatuta nago telebistako pantailetatik gezurrak transmititzen utzi izanaz. Lotsatuta nago beste batzuek Errusiako herria zonbifikatzen utzi dutelako. Isilik geratu ginen 2014an hau guztia hasi zenean. Ez genuen protestarik egin Kremlinek Navalny pozoitu zuenean. Besterik gabe, isiltasunean ikusten dugu martxan dagoen erregimen ez-gizatiar hori. Eta orain mundu osoak eman digu bizkarra. Eta hurrengo 10 belaunaldiek ez dute gerra fratrizida honen orbana garbituko. Errusiarrak jende pentsalaria eta adimentsua gara. Gure esku dago eromena hori guztia geldiaraztea. Protesta egin ezazue. Ez izan ezeren beldur. Ezin gaituzte denak giltzapetu. »


Ovsiannikova zuzenean rotesta egiten duen lehen kazetari errusiarra da. Hala ere, RTko 20 kazetarik dimititu egin zuten Errusia Ukrainara inbaditzeagatik.[14]

Ovsiannikova atxilotu eta Moskuko Poliziaren Ostankino egoitzara eraman zuten.[5] Abokatuak ezin izan zuen harremanetan jarri edo aurkitu 12 orduz. Emanaldiaren ondorengo goizean, oraindik ez zekiten non zegoen.[15]

Geroago, martxoaren 15ean, Kevin Rothrock-en Twitter kontuak, Meduzako editore batek, irudi bat argitaratu zuen, Ovsiannikova abokatu batekin epaimahai batean erakutsiz.[16][17] Baimendu gabeko ekitaldi publiko bat antolatzea leporatu zioten. Isun batekin, komunitate-zerbitzu batekin edo 10 egun arteko espetxe zigorra eskatu zuten.Azkenik, epaileak 30.000 errubloko isuna ezarri zion, 250€ inguru.[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Зырянов, Никита. (2022-03-14). «Журналистка и выпускница КубГУ вышла с пацифистским плакатом во время прямого эфира новостей на Первом канале» Yuga.ru.
  2. a b Ukraine war: Protester exposes cracks in Kremlin's war message. 2022-03-15.
  3. Kuppet russisk TV-sending med antikrig-budskap (tr. "Russian TV broadcast Couped with anti-war message") 15 March 2022 Verdens Gang accessed 15 March 2022
  4. a b c Ilyushina, Mary. (15 March 2022). Employee bursts onto live Russian state TV to denounce war: 'They are lying to you here'. .
  5. a b c d Troianovski, Anton. (14 March 2022). A protester storms a live broadcast on Russia's most-watched news show, yelling, 'Stop the war!'. .
  6. a b Sauer, Pjotr. (14 March 2022). 'They’re lying to you': Russian TV employee interrupts news broadcast. .
  7. Редактор Первого канала Марина Овсянникова ворвалась в прямой эфир Первого канала с плакатом «Остановите войну, вам здесь врут». 14 March 2022.
  8. Russian state TV editor interrupts live news broadcast with anti-war message. 14 March 2022.
  9. Patrick Reevell, ABC News, 14 March 2022 ("I'm ashamed I allowed lies to be spoken from the TV screen. Now ten generations of our descendants won't wash off the disgrace of this fratricidal war. We're Russian people, thinking, intelligent. It's only in our power to stop this insanity,")
  10. «Ukraine: As It's Happening» The Moscow Times 2022-03-14.
  11. Russian Woman Interrupts Live State News Broadcast To Send Message to Putin. 14 March 2022.
  12. Anti-war protester in studio disrupts live Russian state TV news. 14 March 2022.
  13. newsru.co.il (новости Израиля (Israel News)) 2022-03-15.
  14. Rose, David. (2022-03-15). Marina Ovsyannikova: Fears for Russian journalist who denounced lies live on TV. .
  15. Bowman, Verity. (15 March 2022). Missing for 12 hours: the Russian TV presenter Marina Ovsyannikova who said no to war. .
  16. https://www.wilsoncenter.org/person/kevin-rothrock
  17. https://direkte.vg.no/nyhetsdognet/news/meduza-russisk-journalist-avbildet-i-retten.4ey2MGGga?utm_source=vgfront&utm_content=direktewidget&utm_medium=direktewidget_nyhetsdognet. Verdens Gang. Retrieved 15 March 2022
  18. Marina Ovsyannikova: Russian journalist in court after TV protest. 2022-03-15.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]