Edukira joan

Melkiades

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melkiades


32. Aita santu

311ko uztailaren 2a - 314ko urtarrilaren 10a
Eusebio - Silvestre I.a
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
HeriotzaErroma314 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakklerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Abenduaren 10
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 76886919 Edit the value on Wikidata

Melkiades[1], grezieraz Μελχιάδης ὁ Ἀφρικανός, (311-314) IV. mendeko Aita Santu kristau bat izan zen. Ziur aski, Afrika iparraldekoa zen, bere izen greziarra gorabehera, bere bizitzari buruzko datu fidagarririk ez dagoen arren. "Afrikar gurasoduna, Espainiara joanak, Mantua de los Carpetanos herrian (ondoren Madril) jaio zen", Flavio Dextroren arabera. Italiara bidaia egin zuen 299an, eta kalte handiak jasan behar izan zituen Maximiano eta Dioklezianoren jazarpenean, hiltzeko arriskuarekin.

Melkiadesen aitasantualdian, Konstantino I.a Handiaren Maxentzioren aurkako garaipena gertatu zen Milvio Zubiko guduan, Tiber ibaiaren gainean, gudu honetan, Maxentzio itota hil zelarik, Konstantinoren erasotik ihesean ari zela.

Handik gutxira, 313an, Milanen, Konstantinok, Milango Ediktua aldarrikatu zuen, honekin Elizaren bakea eta askatasuna bermatzen zituelarik. Konstantinok, gainera, Melkiadesi hazienda bat oparitu zion Lateranen, Laterandar jauregi inperialean. Toki hau, ordutik aurrera, aita santuen egoitza ofiziala izatera iragan zen. Toki honetan bertan, Konstantinok lehen basilika erromatarra eraiki zuen: Laterango basilika. Basilikoa hori aita santuen katedrala izatera iragan zen. Gaur egun, San Joan Laterangoaren Artxibasilika bezala ezagutzen da.

Melkiadesek kontzilio bat deitu zuen donatistak salatzeko. Bestalde, Melkiades aita santua ogi bedeinkatuaren erabilerarekin hasi zen.

Melkiades, ziur aski, abenduaren 10ean hil zen, bere jaia ospatzen den egunean, eta San Calixtoren hilerrian lurperatua izan zen. Hilerri honetan lurperatua izan zen azken aita santua izan zen. Modu naturalean hil zen arren Martiri gisa gogoratzen da, Maximiano enperadorearen garaian jasan behar izan zuen sufrikarioagatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melkiades Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Eusebio
Aita Santua
311-314
Ondorengoa
Silvestre I.a