Mojkovaceko gudua
Mojkovaceko gudua | |
---|---|
Mota | gudu |
Honen parte da | Lehen Mundu Gerra |
Denbora-tarte | 1916ko urtarrilaren 6a - 1916ko urtarrilaren 7a |
Data | 1916ko urtarrilaren 7a |
Kokaleku | Mojkovac |
Mojkovaceko gudua 1916ko urtarrilaren 6tik 7ra gertatutako gatazka militar bat izan zen Mojkovac herriaren ondoan, Montenegroko Erresuman. Emaitza montenegroar garaipen pirrikoa izan zen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915eko neguan Montenegroko armada Austria-Hungariaren kontra borrokatu zuen Serbian, baina 1916ko urtarrilean bere herrialdea ere inbaditua izan zen, Austro-Hungariarrek Serbia garaitu eta gero. Momentu honetan Montenegroko armada hornidura falta larria zeukan eta eguraldia bere kontra jokatzen zuen. 1916ko urtarrilaren 5ean serbiar armadaren ihesia Korfurantz babesteko agindua jaso zuten. Savo Lazarevićek, Montenegroar Gendarmeria Errealaren agintaria, agindua aurrera eraman behar izan zuena izan zen. [1]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borroka 1916ko 6an eta 7an izan zuen bere unerik gorenena (Ortodoxoen Gabonak; urte hartan "Odolezko Gabonak" izenarekin ezagutu zen). Montenegroko armada Janko Vukotić eta Krsto Zrnov Popovićen aginpean zegoen eta Austro-Hungariar armadari galera handiak eragin zien; haien aurrerapena hainbat egunez geldituz.
Montenegroko armadak Mojkovac herriaren inguruan lubakituta zeuden. Urtarrilaren 6ko goizean Austro-Hungariarrek Montenegroarren posizioak bonbardatu zituzten, baita Mojkovac herria bera eta gero aurrez-aurreko karga bat egin zuten. Eguerdirantz Austro-Hungariar erasoa aldaratua izan zen, galera handiekin haien partetik. Egun hartan geroago erasoa berrabiarazi zen baina Austro-Hungariarrek alde egin behar izan zuten 2.000 hildako jasan eta gero. Eguna bukatzerakoan Montenegroar armada bere posizioak babestea lortu zuen, baita lur gehiago hartu ere. Egun hartan gertatutako borroka gehiena eskuz eskukoa izan zen, baionetekin baita labanekin ere, belaunetaraino iristen zen elurrean.
Urtarrilaren 7an Austro-Hungariarrek bigarren eraso bat hasi zuten Montenegroar posizioen kontra. Erasoa porrot handia izan zen Austro-Hungariarrentzat baina Montenegroarrak oso ahulduta geratu ziren ere. Hainbat aldiz handiagoa zen armada izan arren Austro-Hungariarrak erretiratu ziren.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun kontrobertsia handia dago gatazkaren emaitzari buruz, [2] baina denok baieztatzen dutena armada txiki batek armada handi bat garaitu zuela da. Gudu honen intentzioa Serbiar Armadaren ihesia erraztea izan zen Albania eta Korfurantz; hala ere, gudua hasi zen egunean Serbiar armada jada babestuta zegoen Scutari-n (Shkoder) eta Durazzo-n (Durrës) [3] [4]
Montenegroko armada Berane-Andrijevica-Mojkovac-Tara Ibaia lerroa mantendu zuen urtarrilaren 18an erretiratu arte.[5] Hau eta gero Austriarrek hegoalderantz mugitu zituzten beren armadak, beste eraso handi bat egiteko.
Montenegroarrek bitartean, Austro-Hungariarrek Lovćen mendia (11/1), Cetinje, Montenegroko hiriburua (13/1) eta Peć eta Berane (10/1) hiriak hartu zituzten. Urtarrilaren 25ean Montenegroko armada osoa errenditu zen.
Generalmajor Reinöhlek guduari buruz hau esan zuen: "Montenegroar soldaduen adorea ez dauka historia osoan konparaketarik.Gure baionetak eskuekin edo arma primitiboekin borrokatzen zituztela ikusi zenezakeen; bitartean, Austro-Hungariar armadak arma berriak zituen baina eraginkortasun eza erakutsi zuten haien kontra".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DiNardo, Richard L. (2015). Inbasioa: Serbiako konkista, 1915. Santa Barbara: Praeger. (Ingelesez)
- Cyril Falls, Gerra Handia, 140, orr.
- Vukčević, Slavko; Kovačević, Branislav (1997ko urtarrilaren 1ean). Mojkovačka operacija, 1915-1916: zbornik radova sa naučnog skupa. Institut za savremenu istoriju.
- ↑ Txantiloi:Harv
- ↑ Vucinich, Louis Andrew (1974) God and the Villagers: A story of Montenegro Buffalo State College Foundation, Buffalo, New York, pages 313-314, OCLC 1194937
- ↑ Roberts, Elizabeth (2005) Realm of the Black Mountain: A History of Montenegro Cornell University Press, Ithica, New York, page 311, ISBN 978-0-8014-4601-6
- ↑ Djilas (1958) page 162
- ↑ Mitrović, Andrej (2007) Serbia's great war, 1914-1918 Purdue University Press, West Lafayette, Indiana, page 155, ISBN 978-1-55753-476-7