Montserrat Gudiol
Montserrat Gudiol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Montserrat Gudiol i Corominas |
Jaiotza | Bartzelona, 1933ko ekainaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2015eko abenduaren 25a (82 urte) |
Familia | |
Aita | José Gudiol Ricart |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) |
montserratgudiol.com eta montserratgudiol.com |
Montserrat Gudiol Corominas (Bartzelona, 1933ko ekainaren 9a - ibidem, 2015eko abenduaren 25a ) [1] kataluniar margolaria izan zen, José Gudiol Ricart arte historialariaren eta arkitektoaren alaba.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere familiaren Erdi Aroko pintura zaharberritzeko estudioan trebatu zen eta 1950. urtetik taula gaineko eta paper gaineko pinturari ekin zion. Bere obrak fantasiarako zaletasuna erakusten du. Kolorea eta irudiak misteriozko mundu batean batuko dira, pertsonaia itsuek zurituta eta amatasun eszenekin,[2] surrealismoaren gaiek eta Pablo Picassoren formek eragindako bere garai urdinak eta arrosak.[3]
Bere margolanak barrualdea eta tristura erakusten du. Bartzelonan, Ripollen, Málagan, Sevillan, Bilbon, Hegoafrikan, Estatu Batuetan, Sobietar Batasunean eta Kanadan egin zituen erakusketak. Bartzelonako Ynglada Guillot Fundazioaren nazioarteko lehen saria jaso zuen. Obrak ditu Kataluniako Arte Museo Nazionalean (MNAC), Madrilen, Bilbon, Johannesburgen, Flint-en zein Montreal-en.
1980an San Benito monumentala egin zuen Montserrat abadiarako (irudia) eta 1981ean San Jorgeko Arte Ederretako Errege Akademian sartu zen lehen emakumea izan zen. 1998an, Creu de Sant Jordi saria jaso zuen, Kataluniako Gobernuak emana.
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Tokia | Hiria | Deskribaketa | |
---|---|---|---|---|
1950 | Ripoll-eko kasinoa | Ripoll (Gerona) | 1. erakusketa: Retratos | |
1953 | Círculo Artístico | Bartzelona | Erakusketa kolektiboa Retrato Actual | |
1954 | Miami-ko Museoa | Florida | Erakusketa kolektiboa: Pintura femenina | |
1962 | Gaspar Aretoa | Bartzelona | Bakarkako erakusketa | |
1962 | Casón del Buen retiro | Madril | Erakusketa kolektiboa | |
1963 | Sevillako Unibertsitatea | Sevilla | Erakusketa kolektiboa: Doce pintores españoles | |
1964 | Lidchi Art Gallery | Johanesburgo | Bakarkako erakusketa | |
1964 | Ibiltaria | Ameriketako Estatu Batuak | Erakusketa kolektiboa: A Modern Spanish Paintings: Seven Catalonian Artists | |
1965 | Gaspar Aretoa | Bartzelona | ||
1965 | Arte Ederretako Museoa | Bilbo | Bakarkako erakusketa | |
1967 | Gaspar Aretoa | Bartzelona | Bakarkako erakusketa | |
1967 | Pieter Wenning Gallery | Johanesburgo | Bakarkako erakusketa | |
1967 | Gilbert Gallery | San Frantzisko (Kalifornia) | Bakarkako erakusketa | |
1974 | Armengol Aretoa | Olot | Bakarkako erakusketa | |
1974 | Tamenaga Galeria | Tokio | Bakarkako erakusketa | |
1975 | Monzón Aretoa | Madril | Bakarkako erakusketa | |
1975 | Fuensalida Jauregia | Toledo | Erakusketa kolektiboa | |
1976 | Gaspar Aretoa | Bartzelona | Bakarkako erakusketa | |
1976 | René Métras Galeria eta Dau al Set Galeria | Bartzelona | Erakusketa kolektiboa: Homenaje a Rafael Alberti | |
1976 | Diario AVUI | Bartzelona | Erakusketa kolektiboa: Fuentes de art | |
1977 | Diputación provincial | Madril | Erakusketa kolektiboa: Encuentros en Manzanares del Real | |
1978 | Ibiltaria | Praga eta Taiwán | Erakusketa kolektiboa; "Arte Español" | |
1978 | Gaspar Aretoa eta Au Molin de Vauboyen | Bartzelona eta Paris | Bakarkako erakusketa eta Chansons des Gueux liburuaren aurkezpena. | |
1979 | SESBeko Pintoreen Batasunaren erakusketa aretoa | Mosku | Bakarkako erakusketa | |
1979 | Gavar Galeria | Madril | Bakarkako erakusketa eta Chansons des Gueux liburuaren aurkezpena. | |
1981 | Galerie Dreiseitel | Kolonia (Alemania) | Bakarkako erakusketa | |
1982 | Guild Gallery eta De Vorzon Gallery | New York eta Los Angeles | Bakarkako erakusketa | |
1982 | Gaspar Aretoa | Bartzelona | Moviment Olímpic | |
1982 | Tralla Galeria | Vic | Bakarkako erakusketa | |
1983 | Galería Sant Lluc eta Galería AB | Olot eta Granollers | Elena Asins-ekin erakusketa | |
1984 | Galvar Galeria | Madril | Bakarkako erakusketa | |
1984 | Llevant Hotela | Llafranc | Bakarkako erakusketa | |
1984 | Walton-Gilbert Gallery | San Frantzisko (Kalifornia) | Bakarkako erakusketa | |
1986 | Gaspar Aretoa | Bartzelona | Bakarkako erakusketa | |
1988 | Palau de Caramany | Girona | Bakarkako erakusketa |
Lanak museo eta fundazioetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa.
- Reina Sofía Museo Nazionala, Madril. Arte Ederren eta Arte Modernoaren Museoa, Bilbo.
- Museo Modernoaren Museoa, Johannesburgo.
- Arte Modernoaren Museoa, San Diego.
- Arte Modernoaren Museoa, Miami.
- Joseph Cantor Fundazioa, Indianapolis.
- Nazioarteko Olinpiar Batzordea, Lausana.
- Montserrat Monasterioa, Bartzelona.
- Flint Arte Modernoaren Museoa, Michigan.
- Bartzelonako San Jorge Arte Ederretako Errege Akademia, Bartzelona.
Sariak eta aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1954: Bartzelonako Foru Aldundiak "pintura Femenina" erakusketa kolektiboan emandako 1. saria, urte berean 2. saria lortu zuen Bartzelonako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketan: Sant Jordi saria.
- 1960: 3. Saria Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean, Bartzelonan eta 1. saria Ynglada Guillot Fundazioak Bartzelonan egindako Nazioarteko Marrazki Lehiaketan
- 1981 - Bartzelonako San Jorge Arte Ederren Akademiako kide izendatu zuten.
- Bartzelonako Errege Zirkulu Artistikoko kidea.
- Abokatuen Elkartearen urrezko domina, Bartzelona.
- 2004 Kulturen Foro Unibertsaleko senataria, Bartzelona.
- Jaume I. Fundazioaren kidea.
- Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Fundazioaren (FIDEM) Aholku Kontseiluko kidea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere la pintora Montserrat Gudiol a los 82 años» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kastas, Edi. (2020-01-28). «Montserrat Gudiol» Galerias de Arte Barcelona (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Montserrat Gudiol: entre el enamoramiento gótico y el surrealismo» Descubrir el Arte, la revista líder de arte en español 2016-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Montserrat Gudiol- en lanak
- (Katalanez) Montserrat Gudiolei buruzko orria San Jordi Royal Arts Academyko Arte Katalanetan
- Montserrak Gudiolen zenbait lan
- Montserrat Gudiol irudiak