Narcís Oller
Itxura
Narcís Oller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Narcís Oller i Moragas |
Jaiotza | Valls, 1846ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1930eko uztailaren 26a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Poblenou hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, autorea, eleberrigilea eta politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Henry Wadsworth Longfellow, Honoré de Balzac, Lev Tolstoi, Johann Wolfgang von Goethe, Émile Zola eta Alphonse de Lamartine |
Genero artistikoa | dramaturgia |
Narcís Oller i Moragas (Valls, 1846ko abuztuaren 10a - Bartzelona, 1930eko uztailaren 26a) katalan idazlea izan zen.
Kataluniako eleberrigile nagusietakoa da. Hasieran gazteleraz idatzi zuen, baina 1877ko Lore Jokoen ondoren katalanez idazten hasi zen. Eszeptizismoa erakutsi zuen bere lanetan, eta mugimendu naturalistaren alde agertu zen, baina bete-betean hartan sartu gabe, bere sentimentalismoa zela eta. Lan erromantikoak idatzi zituen, sentimentalak eta moralzaleak. Obra aipagarriak: Croquis del natural (1879), La papallona (1882), L´escanyapobres (1884), Vilaniu (1885), La febre d´or (1890-1892, 3 ale), Pilar Prim (1906), La bufetada (1884), La bogeria (1894), Memòries literàries (1962, hil ondoren argitaratua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narcís Oller |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.