Edukira joan

Nora Heysen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nora Heysen

Bizitza
JaiotzaHahndorf (en) Itzuli1911ko urtarrilaren 11
Herrialdea Australia
HeriotzaSydney2003ko abenduaren 30a (92 urte)
Familia
AitaHans Heysen
Familia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Jasotako sariak
Genero artistikoaerretratua

Nora Heysen (Hahndorf, Australia, 1911ko urtarrilaren 11Sidney, Australia, 2003ko abenduaren 30a) margolari australiarra izan zen, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea, baita gerrako artista ofizial izendatu zuten lehen emakumea ere, borroka-eremuko eszenatokiak erretratatzeagatik.[1]

Elink Schuurman andrearen erretratua, Nora Heysenek margotua. Archibald prizeko 1. saria, 1938an
Sheila McClemans, 1943an Heysen lana

Hans Heysen margolariaren alaba, 1926an hasi zen artea ikasten. Art Gallery of New South Walesi eta Art Gallery of South Australiari margolanak saldu zizkien 1930ean. Bere lehen erakusketa Sydneyn egin zuen 1933an. Hurrengo urtean Londresera joan zen bere familiarekin, Europan egon zen 1937ra arte. Han ikasten eta margotzen jarraitu zuen. Australiara itzulita, denbora laburrean egon zen Adelaiden, Sydneyra joan aurretik.

1938an Archibald Sarian bi margolanekin parte hartu zuen, Madame Elink Schuurmanen erretratuarekin irabaziz. Ondoren, emakume baten garaipen hori gogor kritikatu zuen Max Meldrum margolariak. 1943ko urriaren 12an, Heysen Australiako gerrako artista izendatu zuten lehen emakumea izan zen. 1946an Ginea Berrian amaitu zen. Lan horrek iraun zuen bitartean, margolariak 170 artelan baino gehiago sortu zituen

Ginea Berrian Nora Heysen-ek Robert Black ezagutu zuen, eta harekin 1953an ezkondu zen. Gerra amaitu eta berehala Londresera joan zen, eta 1948an Sydneyra itzuli zen. Margolariak margotzen jarraitu zuen, bere lanak erakusten eta senarrarekin bidaiatzen. 1993an Heysenek Australiako Kontseiluaren Arteen Lorpenen Saria jaso zuen eta 1998ko urtarrilaren 26an Australiako Ordenako kide izendatu zuten bere meritu artistikoengatik.  

Bere lanak Australiako National Gallery, Australian War Memorial, National Library of Australia, National Portrait Gallery eta Australiako beste museo batzuen bildumetan gordetzen dira.[1]

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1993an Heysenek Australiako Kontseiluaren Arteen Lorpenen Saria jaso zuen
  • 1998ko urtarrilaren 26an Australiako Ordenako kide izendatu zuten bere meritu artistikoengatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Nora Heysen | Art Gallery of NSW» www.artgallery.nsw.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]