Edukira joan

Poesia sozial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Poesia soziala edo Literatura engagée, Euskal Herrian eta Espainian eman zen mugimendu poetikoa izan zen. Poesia honen une garaiena 1950 eta 1960 hamarkadetan eman zen. Poesia honen ezaugarri nagusiak egoera politikoaren eta frankismoaren aurrean iritzi kritikoa eta klase pobreekiko elkartasunezko jarrera izan ziren.

Egoera soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zion idazle, eleberrigile eta poeta talde bat sortu zen egoera sozial eta politikoa salatzeko. Salaketa-literatuta horrek bi alde ditu: nekazari eta langile industrialak jasaten zuten egera makurra salatu, eta agintarien kontzientzia moralaren hutsunea azaleratu. Hainbat ezaugarri nabarmenak ditu aberastasunaren banaketa desorekatuak sorturiko egoera bideogabekoen salaketa edota bizitza eta laneko egoera gogorren agerpena. Bazterketa soziala eta egoera horietatik irteteko ezintasuna aipatzen du eta Espainiako Gerra Zibilaren oroimena, bakardadea eta etsipena agertzen dira. Hizkerari buruz sinplera jo zutela esan daiteke, publiko zabala lortu nahian eta mezua ulertzea bilatzen zuten idazleek.[1]

Poesia honen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herriarekiko kezka. Gaztelaniazkoen artean Espainiarekiko.
  • Bertso librearen erabilea.
  • Bizi zen egoeraren salaketa.
  • Jende arruntaren problemak azaltzen dituzte.
  • Lirika epikaren aurrean bigarren mailan gelditzen da. Poesia honek askotan narrazioak azaltzen ditu.
  • Askotan testigantza eta protesta zentzua du.
  • Eguneroko hiztegia eta esmoldeak. Hitz arruntak.

Gastelaniazkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle hauek aurrekari gisa Miguel Hernández poeta aldarrikatzen dute:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]