Edukira joan

Porto Santo uhartea

Koordenatuak: 33°04′N 16°22′W / 33.06°N 16.36°W / 33.06; -16.36
Wikipedia, Entziklopedia askea
Porto Santo
uhartea
Administrazioa
Herrialdea Portugal
ProbintziaFunchal
AlkateaFátima Filipa de Menezes (PSD)
Izen ofizialaPorto Santo
Posta kodea9400
Geografia
Koordenatuak33°04′N 16°22′W / 33.06°N 16.36°W / 33.06; -16.36
Map
Azalera42,48 km²
Demografia
Dentsitatea129.07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1835
http://www.cm-portosanto.pt/ www.cm-portosanto.pt

Porto Santo uhartea Portugalgo uhartea eta udalerria da, Madeirako uhartedian kokatutakoa. 42.5 km2-ko azalera du, eta 4.474 biztanle 2001ean (106 biz/km2).

Fregesia bakarra eta Vila Baleira izeneko hiria barne hartzen du.

XIV mendean aipatzen bada ere 1418ko expedizio portugesak aurkitu zuen ofizialki Porto Santo uhartea ekaitz batek itsasontzia desbideratu zuenean. Ekaitz hartan babeserako kaia mirariz aurkitu zutenez Porto Santo izena eman zioten. Portugalgo lehenengo kolonoak 1420ko hamarkadan iritsi ziren.

1445eko azaroan Bartolomeu Perestrelo ezarri zuten uharteko agintari. Berak untxi eme bat askatu zuen uhartean eta hainbeste ugaldu zen uharteko landaretza ia erabat desagertarazi zuela. Hurrengo etorri ziren kolonoen haziak ekarri zituzten Europatik uhartea birlandatzeko. Kristobal Kolon agintariaren alabarekin ezkondu zen eta bertan bizi izan zen denbora labur batez. gaur egun beren etxea museo bihurtua dago.

Hurrengo mendeetan bizimodua latza izan zen, ur edangarriaren eskasiagatik eta pirata frantses eta afrikarren erasoen erruz.

Uharteak bi eremu oso desberdin ditu, ipar-ekialdeko eremu labartsu eta menditsua, inor bizi ez dena, eta hego mendebaldeko lautada, bederatzi kilometroko hondartza duena eta biztanleria guztia hartzen duena.

Mendi garaienak Pico do Facho (517m) eta Pico da Gandaia (499m) dira.

    Datu klimatikoak (Vila Baleira)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.0 18.0 19.0 19.5 21.0 22.1 24.0 25.0 25.0 23.2 21.0 19.2 21.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.2 13.1 13.3 14.0 15.1 17.1 19.0 20.0 20.0 18.1 16.2 14.4 16.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48.7 40.2 37.2 23.5 14.0 7.0 3.2 4.0 23.7 39.9 50.0 69.9 361.3
Iturria: World Meteorological Organization (UN), Instituto de Meteorologia, Normais Climatológicas do Porto Santo (1971-2000).
Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
1 810 2 390 2 494 3 505 4 376 4 706 4 474 5 483

Uhartearen jarduera ekonomiko nagusia turismoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]