Raquel Sánchez Jiménez
Raquel Sánchez Jiménez | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||||||
2024 -
2021eko uztailaren 12a - 2023ko azaroaren 20a ← José Luis Ábalos - Óscar Puente Santiago (en) →
2014ko otsailaren 15a - 2021eko uztailaren 12a ← Joaquim Balsera García - Gemma Badia Cequier (en) →
2012ko maiatzaren 17a -
2007ko maiatzaren 27a - | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Gavà, 1975eko azaroaren 18a (48 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Pompeu Fabra Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | katalana | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Kidetza | Q57632098 | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Kataluniako Sozialisten Alderdia | ||||||||||
Raquel Sánchez Jiménez (Gavá, Bartzelona, 1975eko azaroaren 18a) bartzelonar abokatua eta politikaria da, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministro lanetan hasi zen 2021eko uztailean. PSCko militantea da 2003tik. Bartzelonako Gavá herriko alkatea izan zen, 2014ko otsailetik 2021eko uztailera.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Raquel Sánchez Jiménezek Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen eta Pompeu Fabra Unibertsitatean Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako masterra egin zuen. Politikan hasi aurretik, abokatu aritu zen Bartzelonako bulego batean eta sortzailekide izan zen Castelldefelseko beste batean.[1][2]
Politikari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an Alderdi Sozialistan afiliatu zen eta 2007an, PSCren udal-zerrendetan aurkeztu zen, Gavá herrian, Bartzelonako "gerriko gorria" delakoan. Hauteskundeen ondoren, Gaváko Udaleko Ekonomia eta Ogasun, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorretako alkateorde eta udal talde sozialistaren bozeramaile izendatu zuten. 2011ko hauteskundeen ostean, Hirigintza, Sustapen Ekonomiko, Ingurumen eta Iraunkortasuneko alkateorde izendatu zuten.
2014ko otsailaren 15ean Gaváko alkate hautatu zuten, Joaquim Balseraren ordez. 2015eko maiatzaren 24ko udal-hauteskundeen ondoren, PSCk irabazi baitzituen, alkate hautatu zuten gehiengo soilez 2015–2019 agintaldirako. 2019ko hauteskundeetan, gehiengo osoz hautatu zuten alkate. 2016ko azaroan PSCko Emakumearen Politiken idazkari izendatu zuten.
2012an, Gaváko PSCko lehen idazkari hautatu zuten. Behe Llobregateko Batzorde Betearazleko eta PSCko Kontseilu Nazionaleko kidea da. 2015eko uztailaren 22an Baix Llobregat eskualdeko kontseiluko lehen presidenteriorde izendatu zuten.
Garraio ministro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko uztailaren 10ean Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak izendatu zuen Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministro, José Luis Ábalosen ordez.[3] 2021eko uztailaren 12an hartu zuen Ministro kargua.[4]
Asturias eta Cantabriako tren- tunel arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023. urtearen hasieran jakinarazi zen hogeita hamar bat tren berri (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) diseinatu eta fabrikatzeko kontratua esleitu zitzaion enpresa konturatu zela eskatutako neurriak ez zirela zuzenak, eta diseinatutako trenak ez zirela sartuko Asturias eta Kantabriako eskualdeetako tuneletatik.[5] Gertaera horien berri izan eta gero, Garraio Sailak kritika handiak jaso zituen, bai oposiziokoengandik bai Espainiako bi eskualde horietako gobernukoengandik, eta irtenbideak eta erantzukizunak hartzea eskatu zen.[6][7][8][9]
Horren ondoren, Renfe eta Adif enpresa publikoek Renfe Bidaiarientzako Materiala Kudeatzeko Arloko gerentea eta Trenbideko Ikuskapen eta Teknologia burua kaleratu zituzten, hurrenez hurren.[10] Ondoren, Isabel Pardo de Vera Posada Garraioko estatu-idazkariaren eta Isaías Táboas Renfeko lehendakariaren dimisioak onartu zituen ministroak.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Una alcaldesa del cinturón rojo de Barcelona con perfil propio. 10 de julio de 2021.
- ↑ Raquel Sánchez, alcaldesa en los tiempos duros del PSC, ministra de Transportes. 10 de julio de 2021.
- ↑ Aeroespacial, Actualidad. (2021-07-12). «Raquel Sánchez, nueva ministra de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana» Actualidad Aeroespacial.
- ↑ RTVE.es/EFE. (2021-07-12). «Los nuevos ministros del Gobierno toman posesión de sus cargos» RTVE.es.
- ↑ Manovel, Marina León. (2023-02-07). «El lío de trenes que no caben en Cantabria: todo lo que se sabe» elconfidencial.com.
- ↑ Press, Europa. (2023-02-02). «La oposición critica la nueva "chapuza" de los trenes y culpa a los gobiernos de Sánchez y Revilla» www.europapress.es.
- ↑ «Revilla pide soluciones urgentes ante los trenes que no caben en los túneles: "Es una chapuza impresentable"» www.lasexta.com 2023-02-06.
- ↑ AGENCIAS, RTVE es /. (2023-02-09). «Revilla exige destituir a responsables "de alto nivel" por el error de trenes de Cantabria y Asturias» RTVE.es.
- ↑ «Asturias critica al Gobierno "por la cadena de errores" con el ancho métrico de los trenes» MadridPress periódico digital de noticias de Madrid, España y mundo 2023-02-10.
- ↑ Aranda, José Luis. (2023-02-06). «Transportes cesa a dos responsables de Renfe y Adif por el error en los trenes de Asturias y Cantabria» El País.
- ↑ SER, Cadena. (2023-02-20). «Dimiten el presidente de Renfe y la secretaria de Estado de Transportes tras la polémica por los errores en el diseño de los trenes de Cantabria y Asturias» cadena SER.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekoa: Joaquim Balsera García |
Gavá herriko alkatea 2014-2021 |
Hurrengoa: Gemma Badia |
Aurrekoa: José Luis Ábalos |
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa 2021- ? |
Hurrengoa: -- |
- 1975eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bartzelonarrak
- Abokatuak
- Emakume abokatuak
- Kataluniako abokatuak
- Espainiako abokatuak
- Politikariak
- Emakume politikariak
- Kataluniako politikariak
- Espainiako politikariak
- Ministroak
- Emakume ministroak
- Kataluniako ministroak
- Espainiako ministroak
- XXI. mendeko politikariak
- Espainiako politikariak XXI. mendean
- Espainiako diputatuak XV. legegintzaldian
- Espainiako alkateak
- Emakume alkateak